Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urriak 10
‘Herri indigenen eta aniztasun kulturalarekiko errespetuaren eguna’ ospatuko du Parlamentuak ostiral honetan
2017ko urriaren 9an onetsitako Adierazpen Instituzionalak ezarri bezala
Urriaren 12an Herri indigenen eta aniztasun kulturalarekiko errespetuaren eguna ospatzen denez gero, Nafarroako Parlamentuak ostiral honetan, urriak 11, ekitaldi bat antolatu du eta bertan kultur aniztasunari buruzko manifestu bat irakurriko da.
Ekitaldia 12:00ean izango da Legebiltzarraren erakunde aretoan eta bertan parte hartuko dute Maiorga Ramírez Nafarroako Parlamentuko bigarren idazkariak eta Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Gazteria Kontseilariak.