Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Azaroak 27

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko Foru Legearen 10. urteurrena ospatzeko jardunaldia eginen da asteartean Parlamentuan

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko Foru Legearen 10. urteurrena ospatzeko jardunaldia eginen da astearte honetan, azaroak 28, Nafarroako Parlamentuan.

 

Ekitaldia 11:00etan izango da, Erabilera Anitzeko Aretoan, eta bertan parte hartuko dute Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak, Amaia Lerga Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko presidenteak (AFFNA-26) eta Fernando Mendiola Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtseko zuzendaria.

 

Ondoren, mahai-inguru bat egingo da 1936ko kolpe militarraren ondorioz fusilatutako herritar nafarren senideekin. Bertan, Mirentxu Agirrek, Elena Belzuneguik eta Fermin Arellanok parte hartuko dute.