Noiz argitaratua Astelehena, 2007.eko Azaroak 26

2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektuaI zapidetzeko onartu da

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak izapidetzeko onartu dute 2008ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektua, gaur, astelehena, azaroak 26, 13:30etik aurrera eginiko bilkuran.

2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua gaur iritsi da Legebiltzarrera. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Elena Torres Miranda andreak, harrera egin dio Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari Álvaro Miranda jaunari, zeinak formalki eman baitio foru lege proiektua, Gobernuak gaur onetsia.

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak proiektua izapidetzeko onartu dute eta hura eztabaidatu eta bozkatzeko arauak onetsi dituzte, bai eta Legebiltzarrean parlamentu-izapidetzea egiteko egutegia ere.

Aipaturiko foru lege proiektua biharko (asteartea, azaroaren 27a) Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Azaroaren 28an, 10:00etan, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak agerraldia eginen du, egoki deritzen zuzendari nagusiekin eta teknikariekin, Nafarroako Parlamentuko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean, lan-bileran, proiektuaren edukiari buruzko informazioa emateko.

Zuzenketak aurkezteko epea heldu den abenduaren 19ko 12:00etan amaituko da.

Parlamentuko Osoko Bilkurak abenduaren 28an, goizeko 10:00etan, eztabaidatuko ditu proiektuari aurkezturiko osoko zuzenketak.

Artikuluei eta kontabilitate-lerroei aurkezturiko zuzenketei buruzko eztabaida 2008ko urtarrilaren 7tik 11ra bitarte izanen da, Ekonomia eta Ogasun Batzordean.

Azkenik, 2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektuari buruz Batzordeak prestaturiko irizpena 2008ko urtarrilaren 21 eta 22an eztabaidatuko du Parlamentuko Osoko Bilkurak.

Bestalde, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak izapidetzeko onartu dute Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru Legearen proiektua.