Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Abenduak 20

2012rako ondorioekin, erosahalmenaren galera dela-eta aldi baterako osagarri pertsonal bat sortzen duen Foru Legea onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, 2012rako ondorioekin, erosalamenaren galera dela-eta aldi baterako osagarri pertsonal bat sortzen duen Foru Legea onetsi du gaur.

Arau horrek Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen dio “Nafarroako administrazio publikoen zerbitzura dauden langileei, urtea bukatu baino lehen, erosahalmenaren galera dela-eta osagarri pertsonal bat” ordaintzeko, zeina ekainean kobratutako aparteko pagaren zenbatekoaren berdina izango den”.

Legearen xede nagusia Aurrekontuen oreka bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-dekretuan jasotako aparteko paga kentzea saihestea da.

Legea Nafarroako administrazio publikoen zerbitzura dauden langileei aplikatuko zaie, zein den ere haien araubide juridikoa; Nafarroako administrazio publikoetako goi kargudunei eta gainerako behin-behineko langileei, bai eta kargua utzi ondorenerako ezarritako prestazioa jasotzen ari diren goi kargudun ohiei ere; Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileei; sozietate eta fundazio publikoen zerbitzuko langileei, bai eta Nafarroako administrazio publikoekin lotura duten edo haien menpe dauden gainerako enteetakoei ere, zuzendaritzako langileak barne.

2012ko uztailaren 1aren eta abenduaren 31aren artean kontratua bukatu zaien langileen kasuan, xedatzen da erosahalmenaren galera dela-eta aldi baterako osagarri pertsonalaren zati proportzionala (kontratuaren iraupen denborarena) kitapenaren momentuan kobratuko dutela.

Asmoa lansariaren zati bat kentzeak epe horretan kontratua bukatu zaien langileei eragin zekiekeen “bidegabekeria oro konpontzea” da.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 74. zk., 2012-09-21ekoa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 81. zk., 2012-10-09koa)
• Zuzenketen argitalpena (NPAO, 98. zk., 2012-11-20ekoa)
• Irizpena (5. eranskina )