Noiz argitaratua Asteartea, 2014.eko Abenduak 23

2013ko Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko lege proiektua bazter utzi dute

2012an gertatu zen bezala, zerga-sarrerek gastu arruntak finantzatzea baino ez zuten baimendu, horrela, inbertitzeko gaitasunaren murrizketa kontsolidatuz

Palamentuko Osoko Bilkurak, Nafarroako Sozialistek, Bildu-k, Aralar-Nabaik, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek haren aurka emandako botoekin, PPNren abstentzioarekin eta UPNk haren alde emandako botoekin, Nafarroako 2013ko Kontu Orokorren Legea onetsi du gaur, zeina 2012ko aurrekontuen luzapen bat den.


Bere garaian Kontuen Ganberak helarazitako txostenaren arabera, 2013ko Nafarroako Kontu Orokorrek Foru Administrazioaren ekonomia- eta finantza-egoeri buruzko ikuspegi orokorra ematen dute. Txostenean Nafarroako Gobernuaren eta haren erakunde autonomoen, sozietate eta fundazio publikoen, Parlamentuaren eta haren menpeko organoen kontuak jasotzen dira, hau da, Kontuen Ganberarena eta Arartekoarena.


Nafarroako Gobernuari dagokionez, pasadan urtean 3.700 milioi gastatu zituela eta antzeko diru-sarrera bat izan zuela azpimarratzen du Kontuen Ganberak.


Gastu hauen finantziazioaren % 85a lortutako diru-sarrerekin egin zen, % 2a transferentzien bitartez eta % 13a zorpetzearen bidez.


Gastu garrantzitsuenen artean, % 42a transferentzietara bideratu zen; % 30a, langileei; % 14a, ondasun arrunt eta zerbitzuetara; % 8a zorraren ordainketara; eta, % 3a inbertsioetara. 2012. Urtearekin alderatuz gero, azpimarratzekoa da hiru puntuko igoera izan zutela finantza-gastuek.


Diru-sarrera aztertuz gero, % 82k tributu jatorria du, % 13a zorpetze bidezkoak dira eta gainontzekoa ondare diru sarreretatik eta transferentzien bidez lortutakoak dira.


Gastuaren xedeari dagokionez, osasunak % 24a suposatzen du; Estatuari egindako ekarpenek, % 16a; Hezkuntzak, % 15a; eta Gizarte politikak, % 10a.


2012. urteko ekitaldiarekin alderatuta, gastua % 1,5 handitu da. Igoera hori batez ere nabaritu da, zorrak kentzeko biztanle bakoitzeko gastuan (% 50a) eta Estatuari egindako ekarpenean (% 10). Bestetik, gizarte politikan eta osasunean egindako gastuek behera egin dute, hurrenez hurren, % 8 eta % 5 batean.


Diru-sarrerek % 3 egin zuten gora, nahiz eta, zerga-sarrerek pixkat behera egin zuten. Tasa eta prezio publikoen bitartez bildutakoak % 10 egin zuen behera, eta % 11 egin zuten gora zor bitartez lortutako diru-sarrerek, 463 milioi kredituren zerga-bilketaren ondorioz.

2012an gertatu zen bezala, pasadan urteko zerga-sarrerek gastu arruntak finantzatzeko bakarrik balio izan zuten. Existitzen den zor bolumena kontuan izanda, inbertzioei aurre egiteko ahalmena oso txikia dela suposatzen du horrek.


Foru Ogasunak aurrekontuetarako dagoen diru-sarrera, zorren bilketa kontuan izan gabe, 218 milioitan negatiboa da; nahiz eta, ia 100 miliotan hobera egiten duen 2012ko datuekin parekatuz gero.


Nafarroako Gobernuak 2013. urte bukaeran 2.487 milioi eurotako zorra zuen. Kontabilitate nazionalaren irizpidea jarraituz, Pirineoetako autobiari, Nafarroako kanaleko ureztatze-esparruak eta enpresa eta fundazio publikoei egotzitako zorpetzea gehitzen bazazkio, guztira zorra 3.133 milioikoa da, edo, beste modu batera esanda, 4.900 euro biztanle bakoitzeko.


Nafarroako BPGd-aren zor portzentaia % 17,85ekoa da, Estatuan adostutakoa baino puntu bat baino gehiago gainditzen duelarik. BPGd erregionalaren gaineko finantziazio beharra, % 1,5era finkatuta dagoena, ez da lortu ezta ere. Foru Ogasunak haren gastuak finantzatzeko behar izan dituen 311 milioiak BPGd-aren % 1,72a dira.


Kontuak aztertu ondoren, Kontuen Ganberak azpimarratu egiten du, orokorrean, ondarearen, aurrekontuaren likidazioaren eta Administrazio Foralaren irudi doia adierazten dela. Hala ere, bi salbuespen iradokitzen dira: ondasunen zerrenda nagusi baten falta eta funtzionarioen mutualitatearen betebeharrak ez direla ez balantzean, ezta memorian ere erregistratzen.


Empresa publikoak


Enpresa publikoen artean, 850 milioiko ondare garbia eta 540 milioiko zorra duten 17 daude. 2013. urte bukaeran 1040 langile profesional zituzten, eta pasadan urtearekin alderatuz gero 73 langile gutxiago ditu.


Txostenean aipatu egiten dira CPENek bultzatzutako aurrezteko neurriak eta lotura neurrien ezarpenak, emaitza negatiboak eta zor kopurua gutxitzen ari direla. Emaitza orokorra kontuan hartuta, enpresa publikoek 48 milioi galdu zituzten ekitaldian. Galerarik handienak Sodena-rena (14 milioi) eta CPENerena (12,7 milioi) dira, enpresetako parte-hartzeetan egindako zuzenketen balorazioei dagokiena. Nafarroako Kultura, Kirol eta Aisialdiko azpiegituretako 9 milioiko galerak izan zituela, eta Nasuvinsak 6 milioi galdu zituela azpimarratzen da. Nafarroako Gatzagek lortu zuten onurarik handiena, 1,3 milioikoa.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 143. zk., 2014-12-18koa)