Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Irailak 3

2018ko irailaren 3ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, IRAILAK 3, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, irailak 3–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako 2017ko Kontu Orokorrei buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Zenbait zerga aldatzen dituena. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du

- Nafarroako Toki Administrazioa aldatzen duena. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Eledunen Batzarrak erabaki du Nafarroako Kontseiluari txostena eskatzea, aztertzeko ea zuzenbidearen araberakoa ote den Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Lege proiektua, Nafarroako Gobernuak taxutu duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legea, 2017-2019 aldirako toki inbertsioen plana arautzen duena, aldatzekoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Legegintzako Foru Dekretua, honako hauek aldatzen dituena: Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea; Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea; Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga arautzen dituen 11/2015 Foru Legea, martxoaren 18koa; eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, uztailaren 6ko 3/2012 Legearen bidez onetsitako lan-erreforma indargabetzeari buruzko Foru Lege proposamena izapidetzeko onartzeari buruzkoa. Lege proposamena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztua da.

- Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, Kanabis-erabiltzaileak arautzen dituen Foru Lege proposamena izapidetzeko onartzeari buruzkoa. Lege proposamena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, Espainiako Konstituzioaren 50. artikulua aldatzeko Foru Lege proposamena izapidetzeko onartzeari buruzkoa. Lege proposamena Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitateari buruzko maiatzaren 28ko 16/2003 Legea aldatzeko Foru Lege proposamena izapidetzeko onartzeari buruzkoa. Lege proposamena Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu

- Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, Espainiako Konstituzioaren 27. artikulua aldatzeko Foru Lege proposamena izapidetzeko onartzeari buruzkoa. Lege proposamena Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, jakinaraztekoa izapidetzeko onartu dela Foru Lege proposamena, Erlijio Askatasunari buruzko uztailaren 5eko 7/1980 Lege Organikoa eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa erlijioaren irakaskuntzari dagokionez aldatzekoa. Lege proposamena Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Transferentzien eta autogobernuaren arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako lan-osasunaren arlo orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Garapen ekonomikorako politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren komunikazioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da 1978ko Sanferminei buruzko dokumentazioa desklasifika dezan eta apirilaren 10eko 16/2015 Foru Legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa erretira dezan, eta desadostasuna adierazten du 1978ko Sanferminen gaineko inpunitatearen amaiera exigitzeko pankartak paratzeagatik hainbat pertsonari zitazioa igorri izanak eragindako polizia-jarduketa dela eta. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hark bere aldetik Espainiako Gobernua premia dezan Alesbes-Faltzes tartean hasitako Abiadura Handiko Trenaren obrak geldiaraztera eta beste tarte edo azpitarterik ez esleitzera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernu berriarekiko elkarrizketan oinarritutako agertoki politiko berri bat ireki dadin premiatzen da. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 16/2015 Foru Legearen deuseztasuna deklaratzen duen Konstituzio Auzitegiaren epaian adierazitako irizpideen araberako lege proiektu bat taxutu dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da migrazio-politikaren arloan Espainiako Gobernuarekin lankidetzan jardun dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da glukosa-monitorizatze jarraiturako sistemak eta flash-glukosaren monitorizatze sistemak finantza ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du eta dimisioa eskatzen dio Nafarroako Gobernuko lehendakariari, Rozalejoko Markesaren Jauregiaren okupazio ilegala ahalbidetzeagatik. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Etxebizitza partekatuko Belaunaldiarteko Programa bat sor dezan, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Kontratazio-ataritik erretira dezan NEKParen iragarkia, aldi baterako kontratazio-zerbitzuaren kontratazioa Aldi Baterako Laneko Enpresa bidez egitekoa, Nafarroako Parlamentuak lan-istripuen kopuruari buruz onetsitako adierazpen instituzionala bete dezan eta deialdi publiko bidez egin dezan langileen aldi baterako kontrataziorako zerrenda bat. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da sei hilabeteko epean alda ditzan Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 264. eta 267. artikuluak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak politikoki gaitzesten du Hezkuntzako kontseilaria, hark bere agintaldian zehar egindako kudeaketa negargarriak Nafarroako hezkuntza-sisteman sortu duen ezegonkortasunagatik. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bosgarren belaunaldiko telefoniaren iriste goiztiarraren aldeko apustua egin dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da alda dezan ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena, unean-unean indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldataren erreferentzia berreskuratzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako polizia-patruila guztietan geoposizionamendu-sistema ezar dezan, bai eta larrialdietako areto bakarra ere. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Hezkuntzako kontseilariarena, Hezkuntza Departamentuan 2018ko ekainean izandako dimisio-segidari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, azal dezan zer eginen duen Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsariak arautzen dituen irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuari buruzko epaiak ikusita. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Davalor Salud enpresari dagokionez azkenaldian hartutako erabakiak eta hemendik aitzina hartuko direnak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2018-2022 urteetarako ituna azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, hartzekodunen konkurtso-egoeran sartu ostean Davalor enpresan egindako finantza-operazioak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Gobernuak Nafarroan duen ordezkariarena, balkoietan 78ko Sanferminei buruzko pankartak paratzeagatik jasotako zitazioak direla-eta egindako jarduketei buruz informa dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, informa dezan itunpeko ikastetxeetako ikasgelak finantzatzeko urte anitzeko gastu-proposamena dela-eta Itun Batzordean lortutako akordioari buruz. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariarena, la Manadari, Altsasu kasuari eta Sanjurjoren gorpuzkiak Iruñeko “Erorien monumentura” berriz eramateari buruzko erabaki judizialak azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Hezkuntzako LEPak eragindako kezka eta ezinegona azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, AHT dela-eta Espainiako Gobernuarkin hitzarmen berri bat sinatzeari dagokionez daukan jarrera azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Nafarroako anbulantzia-zerbitzuaren enpresa adjudikazio-hartzaileen gaur egungo egoerari buruz informa dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, Nafarroako administrazio publikoan eta kontratazio publikoan amatasun eta aitatasun baimenak parekatzeko eta besterenezin egiteko kronogramari eta egoerari buruz informa dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, azal dezan zer arrazoi dauden Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari akusazio partikular moduan Rozalejoko Markesaren Jauregiaren ustezko usurpazioaren prozeduran pertsonatzeko egin zaion eskaeraren atzean. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, Konstituzio Auzitegiak apirilaren 10eko 16/2015 Foru Legea deuseztatu izanari buruz bere departamentuak egiten duen balorazioa azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, prestazioetako eta itunetako gastuaren igoera azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, NILSA enpresa publikoarekiko kontratazioaren araubidea eta baldintzak azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, azal dezan Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa SMPk zergatik abiarazi duen kontratazio-prozedura bat Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoetarako langileak aldi baterako kontratatzeko zerbitzuaz arduratu behar duen enpresa hautatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, 112aren funtzionamenduaren eta horren bidez egiten den polizia-koordinazioaren berri eman dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal dezan zer eginen duen Rozalejoko Markesaren Jauregia berriz ere herritar guztien ondare izan dadin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, Memoriaren Institutua Rozalejoko Markesaren Jauregian kokatzeko arrazoiak eta aurreikusitako kronograma eta lan-plana azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, Nafarroako Gobernuak hedabideetan paratutako publizitate instituzionaleko inbertsioari dagokionez hartzen ari diren erabakiak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, azal dezan zergatik utzi den Rozalejoko Markesaren jauregia berriz okupatzen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, azal dezan nola okupatu ahal izan zen berriz ere, hustu ondoren, Rozalejoko Markesaren Jauregia. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Gobernuko lehendakariarena, azal dezan Nafarroako Gobernuak epaileari zergatik eskatu dion bertan behera uztea Rozalejoko Markesaren Jauregiaren hustuketa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Gizarte Gaietako kontseilariarena, azal dezan alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko “Navarra Social Housing” izenekoan NASUVINSAk deitutako proiektu-lehiaketaren baliogabetzeak sortutako egoera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, Rozalejoko Markesaren Jauregiaren okupazio ilegalari dagokionez bere departamentuak egindako jarduketei buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, sexu-erasoak direla-eta Nafarroan egiten diren sentsibilizazio-kanpainen balorazioa egin dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, Rozalejoko Markesaren Jauregiaren hustuketari dagokionez egindako jarduketei buruz informa dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Rozalejoko Markesaren Jauregian kokatutako Maravillas gaztetxea dela-eta jarraitutako prozesuari buruz eta etorkizunera begira aurreikusitako jarduketei buruz informa dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Nafarroan Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna azal eta balora dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako lehendakariordearena, iraupen luzeko langabetuentzako orientazio programari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako lehendakariordearena, errenta bermatuari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, "Errenta bermatuaren jasotzaileak kontratatzeko pizgarriak" programari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2018-2022 urteetarako ituna azal dezan. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, azal dezan ea Gobernuak zer ekintza abiarazi duen eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak zer plan duen lan-istripuen aurka borrokatzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, osasun etxeak udan arratsaldez ixteko erabakia azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, azal dezan ea Nafarroako Gobernuak zergatik erabaki duen LTDko kanal autonomiko berri bat lagatzea ETB2 ikus dadin. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- María Solana Arana kontseilariarena, azal ditzan Rozalejoko Markesaren Jauregiaren hustuketari eta hustuketaren ondotik berriz okupatu izanari buruz Nafarroako Gobernuak hartu dituen erabakiak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Iruñeko Emakumeen Etxearen Biltzarraren ordezkaritza batekin, bere helburuei eta jarrerari buruz informa dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Sexu-jazarpenetatik bizirik atera direnen eta profesionalen ordezkari batzuekin, sexu-jazarpenak osasunean dauzkan ondorioei buruz duten ikuspuntua azal dezaten. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako sindikatuen ordezkaritza batekin, Nafarroan Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren balorazioa egin dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- ANDREA eta Astelehen Lilak kolektiboen ordezkaritza batekin, indarkeria matxistako kasuetako babesgabetasun-egoera errealak azal ditzan eta egin beharrekoak diren aldaketen balorazioa egin dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- UGT sindikatuaren ordezkariekin, azal dezaten euskarazko zerrendetako irakasleen kontratazioa igo izana gaztelaniazko orduen ehuneko handi bat emateko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkariekin, 2017an egindako lanaren memoria aurkez dezaten eta egin nahi dituzten proiektuei buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Fabre Fundazioaren ordezkariekin, 2030 Agenda zeharkako politiken bidez ezarri beharraren arrazoiak eta haien proiektuak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Lares Navarra-ren ordezkariekin, azal dezaten zer arazo dituzten beren lana egiterakoan eta zer proposatzen duten esparru soziosanitarioa hobetzeko. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Sorladako San Gregorio Ostiense basilikara. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina Altuna Ochotorena andreak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek proposatuta, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Batzordeari helaraztea Bizitza Digitalari buruzko Foru Lege proposamena jorratzeko ponentzia bat eratzeko proposamena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute, Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek proposatuta, Emakumeen kalitatezko enplegua bultzatzera eta laneko desberdintasunak eragindako arraila murriztera bideratutako proposamenak jasoko dituen txosten bat egiteko ponentzia eratzea.

- Hurrengo bilkura baterako geratu da Sodena enpresa publikoak Davalor Salud SL enpresa publikoari hainbat mailegu emateko prozedurari buruzko Ikerketa Batzordea sortzeko proposamena, zeina Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu baitu.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Honako espediente-zenbakiekiko ahozko galderak erretiratzea: (9-16/POR-00352), (9-16/POR-00445), (9-16/POR-00448), (9-16/POR-00452), (9-17/POR-00052), (9-17/POR-00303), (9-17/POR-00108), (9-17/POR-00111), (9-17/POR-00160), (9-17/POR-00161), (9-17/POR-00163), (9-17/POR-00239), (9-17/POR-00240), (9-17/POR-00241), (9-17/POR-00289), (9-17/POR-00301), (9-17/POR-00303), (9-17/POR-00309), (9-17/POR-00330), (9-17/POR-00339), (9-17/POR-00364), (9-17/POR-00396), (9-17/POR-00415), (9-18/POR-00040), (9-18/POR-00085), (9-18/POR-00142), (9-18/POR-00175), (9-18/POR-00192). Galderak Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu ditu.

- Kirol minoritarioek oihartzun mediatiko handiagoko kirolen aldean jasotzen duten tratu desberdinari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Lizarrako San Migel elizako San Jorge artelanean egindako esku-hartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Foruaren Hobekuntzaren 49. artikuluan jasotako trafiko arloko eskumenak eskualdatzeari eta onartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak zer eginen duen Davalor Saluden baliatutako nafar guztien dirua berreskuratzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Herritarrek sistema judizialarekiko konfiantza berreskuratze aldera Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak egin nahi dituen jarduketei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Aurreko legegintzaldietan oinarri duten epaien kostuen ordainarazpenagatik Nafarroako Gobernuak gastatutako zenbatekoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Foru Ogasunak zer datu daukan, enplegua sortzeagatik sozietateen gaineko zergan egindako kenkariei buruz, emakumeen kontratazioari dagokionez. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Hitzarmen ekonomikoaren hurrengo negoziazioan oinordetzen gaineko zergaren 8. artikuluaren aldaketari dagokionez Nafarroako Gobernuak darabilen aurreikuspenari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Idazkaritza Tekniko Nagusiaren arduradunak, berak hala eskatuta, kargua utzi ondoren Hezkuntza Departamentuan sortutako egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Foru Administrazio osoan soldata-arrakalarekin amaitzeko eginen diren neurri, ekintza eta kronogramari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren eta Merkataritza Ganbera Ofizialaren arteko lankidetza hitzarmenari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Maniobra militarrak berehala bukatzeari eta Bardeako tiro poligonoa behin betikoz ixteari eta eraisteari buruz Nafarroako Parlamentuak hartutako erabakiak betearazte aldera Nafarroako Gobernuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Rozalejoko Markesaren Jauregia zergatik berrokupatu ahal izan zen Polizia Nazionalak eta Foruzaingoak hustu eta gero. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak zergatik erabaki duen eskatzea bertan behera gera dadin Rozalejoko Markesaren Jauregiaren hustuketa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Gure erkidegoko ikastetxe publikoetan eta pribatu/itunduetan sexu-hezkuntzaren arloan egin diren eta 2018-2019 ikasturterako eginen diren jarduketei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Irakasleei eginiko erasoak direla-eta Hezkuntza Departamentuak 2017-2018 ikasturtean eginiko jarduketei eta 2018-2019 ikasturtean eginen dituen jarduketei eta balorazioari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak zer epetan eta nola aurreikusten duen egitea Leringo zubia konpontzeko obrak –NA-122 errepidean, Egaren errepidean–. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako polizia-patruiletan geoposizionamendu-sistema ezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Osasun etxe guztietan arreta pediatrikoa bermatze aldera Gobernuak daukan planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- LTDko kanal autonomiko baten lizentzia lehiaketarik egin gabe ETB2rentzat gordetzeko erabakiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak edo haren enpresa publikoetako edozeinek zer zenbateko eta baliabiderekin lagundu dioten Arkitektura eta Gizartea Fundazioari. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zer protokolo dagoen Elizaren eta Nafarroako Gobernuaren eta haren erakundeen artean, ondare artistiko eta kulturala egoki tratatu, kontserbatu eta kudeatuko dela bermatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak zer balorazio egiten duen Espainiako Estatuan Abiadura Handia eraiki eta garatzeari dagokionez Europako Kontuen Auzitegiak egin duen txostenari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuaren eta Estatuko Gobernuaren artean zer akordio sinatu edo adostu diren –edo sinatzeko edo adosteko bidean dauden–, “gastu-araua” izenekotik heldutako mugak gainditze aldera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Tafallan uztailaren 13an izandako ekaitzak eragindako kalteak direla-eta Nafarroako Gobernuak abian jarritako jarduketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Josefina Arregui zentroarekiko ituna berritzeari dagokionez Osasun Departamentuak darabilen aurreikuspenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Aurreko legegintzaldietako jarduketen ondoriozko prozesu-kostuak direla-eta Nafarroako Gobernuak jasotako zenbatekoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Hala hiri-altzarietan nola nekazaritza-produkzioetan fenomeno atmosferiko zakarren eraginez izandako kalteak eta txikizioak direla-eta Nafarroako Gobernuak abian jarritako jarduketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak antolatuta, Merkataritza Ganberak eta zenbait enpresak Estatu Batuetara eginen dituzten bidaiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Informazio-seinale bertikalei buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuko Irakasleari Laguntzeko Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoko burua kargutik kentzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Zentroetako funtzionarioei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea igorritako informazioan zergatik ez diren zenbatzen funtzionarioek Irakasleari Laguntzeko Zentroetan emandako urte guztiak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Zentroetan egun dauden lanpostu irregularrak betetzeko deialdi publikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuko Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoko burua kargutik kentzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuko Bizikidetzaren arloko Aholkularitza Bulegoko buruaren dimisioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Hezkuntzako kontseilariak zergatik ez dituen gauzatu Departamentuko Ikuskaritza Zerbitzuko arduradun nagusiek aurkeztutako dimisioak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko lanpostu hutsari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuak 2018ari falta zaion denbora honetan Gurasoen Mahaiaren deialdia egiteari dagokionez darabilen aurreikuspenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- 2018-2019 ikasturterako unibertsitateko irakaskuntza-beken deialdia argitaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Muga meategiko proiektuko errepideei aurkeztutako alegazioak direla-eta Geoalcali enpresak emandako erantzunari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Dabid Anaut Peña jaunak aurkeztu du.

- Euskal Autonomia Erkidegoarekin turismo arloko garapen ekonomikorako sinergiak bilatzeari buruzko ahozko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 10.1 317/2018 Ebazpena, ekainaren 27koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberari 2018an nazioartekotze-jarduerak garatzeko emandako agindua formalizatzen baita eta horretarako beharrezkoa den gastua baimentzen baita. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2018ko ekitaldiko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 73. artikuluan xedatutakoaren arabera 2018ko bigarren hiruhilekoan egin diren zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2018ko ekainean egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak uztailaren 4an sartu baitziren erregistroan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2018ko uztailean egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak abuztuaren 27an sartu baitziren erregistroan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2018ko maiatzeko aurrekontu-legezkotasunari buruz Kontuen Ganberak egindako txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 9.000 biztanletik gorako udaletan 2016an eta 2017an egindako administrazio-kontratazioari buruz Kontuen Ganberak egindako txostena.

- Eledunen Batzarrak erabaki du Kontuen Ganberari eskatzea txostena egin dezan 'Sociedad de Promoción de Inversiones e Infraestructuras de Navarra’ enpresa publikoari hainbat proiektu egin zitzan 300 milioi euro baino gehiago emateko erabakia bermatu zuten bideragarritasun-planen edukiari eta konklusioei buruz. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak erabaki du jasotzat ematea Espainiako Erresumako indarren bortxakeria terroristak eragindako biktimen defentsari eta errekonozimenduari buruz Yosheba Miren Sainz de la Higuera Gartzia jaunak aurkeztutako eskari-idazkia.

Mahaiak erabaki du jasotzat ematea preso dauden pertsonen oinarrizko eskubideei buruz Yosheba Miren Sáinz de la Higuera y Gartzia jaunak aurkeztutako eskari-idazkia.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren artikulu bakarraren kontra Andaluziako Gobernuaren legelariak aurkeztutako 1455/-2014 konstituziokontrakotasun-errekurtsoari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren artikulu bakarraren zenbait apartaturen, bigarren xedapen iragankorraren eta amaierako bigarren xedapeneko zenbait apartaturen kontra Kanariasko Gobernuak aurkeztutako 1435/-2014 konstituziokontrakotasun-errekurtsoari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Auzitegi Nagusiaren jarduerei eta funtzionamenduari buruzko 2016ko oroitidazkia, Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariak igorria. Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariak agerraldia eginen du, oroitidazkia batzordean aurkezteko.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztutako komunikazioa, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzeko Batzordeko kideak aldatzeari buruzkoa; hartara, Mikel Buil García (titularra) eta Ainhoa Aznárez Igarza (ordezkoa) ordeztu dituzte Laura Lucía Pérez Ruanok (titularra) eta Javier Onieva Larreak (ordezkoa).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko apirilaren 10eko 16/2015 Foru Legearen aurka Gobernuko lehendakariak aurkeztutako 37-2016 zenbakiko konstituziokontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena, 2018ko bigarren hiruhilekoa.

- Mahaiak erabaki du % 0,25 igotzea foru parlamentarien ordainsariak, salbu eta Legebiltzarreko lehendakariarenak, izoztuta jarraituko baitute Mahaiak 2018ko uztailaren 2an hartutako erabakiaren arabera. Mahaiaren erabaki hartan, ordainsariak % 1,5 igotzea erabaki zen, 2018ko urtarrilaren 1eko eraginez igo ere, Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorretan jasotakoa aplikatuz, eta orobat erabaki zen % 0,25 gehiago igotzea 2018ko uztailaren 1etik aitzina, baldin eta prezio konstantetako Barne Produktu Gordina 3,1ekoa edo handiagoa izan bazen 2017an. Mahaiak orobat erabaki du % 0,25 igotzea Legebiltzarraren zerbitzuko langileen eta behinbehineko langileen ordainsariak.

- Mahaiak erabaki du, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Parlamentuaren egoitza den eraikineko bozketa-, audio- eta bideo-sistema berritzeko obrarik ez egitea harik eta Legebiltzarra Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak egiteko desegiten den arte, hauteskundeak heldu den urteko maiatzeko azken igandean eginen baitira.

Erabaki horren aldeko botoa eman dute lehen lehendakariorde Unai Hualde Iglesiasek, bigarren lehendakariorde Alberto Catalán Higuerasek eta bigarren idazkari Maribel García Malok; aurkako botoa eman dute, berriz, Ainhoa Aznárez Igarza lehendakariak eta lehen idazkari Maiorga Ramírez Errok.

- Mahaiak erabaki du ez onartzea Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren barruan foru parlamentarien bi elkarte eratzeko eskaria, zeina Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Fanny Cecilia Carrillo Suárez andreak aurkeztu baitu.

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egin behar baitzuen Venezuelako erregimen diktatoriala eta arbuiatu egin behar baitzituen Venezuelako Gobernuaren neurri totalitario eta larderiatsuak, askatasun ekonomikoa eragozten dutenak. Proposamena PPNko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Proposamenaren aurka bozkatu dute EH Bilduk, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak; UPNk eta PPNk alde bozkatu dute, eta Geroa Bai eta PSN, berriz, abstenitu egin dira.

 

Baztertu den erabaki proposamenak honako hau zioen:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Venezuelako erregimen diktatoriala.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Venezuelako Gobernuaren neurri totalitario eta larderiatsuak, askatasun ekonomikoa eragozten dutenak eta herrialde osoa miseriara eramaten ari direnak.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Marokoko Gobernuari eskatzen dio aske utz dezan Mohamed Banbari berriemaile sahararra. Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoak aurkeztu du.

 

Onetsi den adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak, NBEaren txostenarekin bat, Marokoko Gobernuari eskatzen dio aske utz dezan Mohamed Banbari berriemaile sahararra, eta arbuiatu egiten ditu berriemailearen atxiloketa bidegabea eta kondena.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio Marokoko Gobernuaren aitzinean esku har dezan, Mohamed Banbari berriemaile sahararra aske gera dadin lortzeko.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak berriz ere adierazi nahi du arbuiatu egiten duela giza eskubideen urraketa oro; kasu honetan, zehazki, Saharako lurraldean gertatzen direnak.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak adierazpen hau jakinaraziko de Espainiako eta Marokoko gobernuei.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere gaitzespenik eta arbuiorik erabatekoena adierazten du Uharteko bizilagun Natalya Balyuk-en aurka baliatutako indarkeria dela-eta, krimen matxista baten biktima izan baita. UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute Unión del Pueblo Navarrok, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta PPNko foru parlamentarien elkartea abstenitu egin da.

 

Onetsi den adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

- Nafarroako Parlamentuak bere gaitzespenik eta arbuiorik erabatekoena adierazten du Uharteko bizilagun Natalya Balyuk-en aurka baliatutako indarkeria dela-eta, krimen matxista baten ondorioz hil baita.

 

- Bere elkartasuna eta txera helarazi nahi dizkie bere senitartekoei eta lagunei, eta gogora ekarri nahi ditu gaur arte erasoak pairatu dituzten edo erailak izan diren emakumeei eta haien familiei.

 

- Berretsi egiten du arbuiatu egiten duela emakemeek gizartean pairatzen duten indarkeria matxistaren adierazpide oro.

 

- Berretsi egiten du gizonen eta emakumeen arteko harremanetan desberdintasunaren eta desorekaren aurka lanean aktiboki jarraitzeko bere konpromisoa; halatan, azpimarra jartzen du indarkeria matxisten prebentzioan eta erauzketan, bai eta indarkeria horiek bizi dituzten emakume guztientzako laguntzan eta erreparazioan ere, Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legean jasotakoari jarraikiz.

 

- Dei egiten die herritar guztiei, denok aktiboki lan egin dezagun gaitz hori erauzteko”.

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatu egin behar baitzuen UPNk justiziaren erabilera interesatua egitea eta politika judizializatzea. Proposamena Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Proposamenarn aurkako botoa eman dute Unión del Pueblo Navarro eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak; Geroa Baik bigarren eta hirugarren puntuen aurkako botoa eman du, eta abstenitu egin da lehenengoan. EH Bildu Nafarroak lehenengo eta bigarren puntuen aldeko botoa eman du eta abstenitu egin da hirugarrenean. Eta Izquierda-Ezkerrak bigarren puntuaren aurkako botoa eman du eta abstenitu egin da lehenengoan eta hirugarrenean.

 

Baztertu den erabaki proposamenak honako hau zioen:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Zeharo salatzen du UPNren azken erabaki honek dakarren justiziaren erabilera interesatua eta politikaren judizializazioa.

 

2. Berretsi egiten du higiezina hustu izanaren aurka dagoela, Maravillas gaztetxeko kolektiboekin aurretiaz elkarrizketa-bideak ezarri gabe.

 

3. Iruñeko bizilagunek Maravillas Proiektuari eta proiektua garatzeko espazioari erakutsitako babesarekin bat egiten du, herri osoaren interes orokorrerakoa dela uste baitu, erkidegoaren bizitza garatzeko eta herritarren artean harreman sozialak ehuntzeko duen ahalmenagatik eta eraginagatik”.