2018ko urriaren 22ko bilkura
NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, URRIAK 22, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urriak 22–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez Nafarroako 2017ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuan atzemandako akats materialen berri ematen baita.
- Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzkoa.
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Irakasleen Babesari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da Parlamentuan sei hilabeteko epean aurkez dezan araudi bat, zeinaren bidez ahalbidetuko baita sare elektrikora konektatutako autokontsumo-araubidean teknologia fotovoltaikoarekin energia elektrikoa ekoizteko instalazioei aplikatu beharreko administrazio-prozedurak ezartzea. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da zenbait araugintza-neurri har ditzan, Nafarroako langile autonomoen kolektiboaren lan-bizitza eta familia bateragarri egitean aurrerabidea egiteko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da neurriak ezar ditzan, ezkutuko ekonomiaren eta jarduera irregularren aurkako borrokan autonomoen kolektiboa babesteko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lan autonomoa bultzatzeko eta sustatzeko ekintzak abiaraz ditzan, enplegua sortzeko formula gisa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko arau-aldaketa susta dezan, Zergadunaren Defendatzailearen zerbitzua eta figura sortzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Foru Komunitatean dagoen sormena eta talentua aldezten duten inbertsiogileen eta ekintzaileen konpromisoa susta dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Esako urtegia handitzeko obrak geldiaraz ditzan urtegien segurtasunaren arloko legeria eta araudi indardunak alda ditzan eta Aspurzko urtegiaren proiektua baztertu dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
AGERRALDIAK:
- Erretiratzea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak egin beharreko agerraldia, zeinean honako hauei buruz informatu behar baitzuen: Nafarroaren egoera Gizarte Segurantzatik jasotako amatasun prestazioak salbuetsita deklaratzen dituen Auzitegi Gorenaren epaiaren ondorioz, herritarrei eskubide hori betetzen laguntzeko plana eta bere departamentuak 2019rako proposatzen dituen neurriak. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal dezan zer dela-eta erabaki den ikastetxe guztietan nahitaez ezarri behar dela Skolae Programa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal dezan Osasun Departamentuko hainbat kontraturen aberaste-egoera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako Toki Sektore Publikoa berregituratzeari buruzko txostena (2010-2016) azal dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Patxi Leuza García jaunak aurkeztu du.
- Ez da izapidetzeko onartu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioaren eleduna izapidetzearen aurka agertu baita, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren agerraldia, ondokoei buruz informatzekoa: Nafarroaren egoera Gizarte Segurantzatik jasotako amatasun prestazioak salbuetsita deklaratzen dituen Auzitegi Gorenaren epaiaren ondorioz, herritarrei eskubide hori betetzen laguntzeko plana eta bere departamentuak 2019rako proposatzen dituen neurriak. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Erretiratzea Kurdistango Ilargierdi Gorriaren ordezkaritza batekin lan-bilkura egiteko eskaria, zeinaren helburua baitzen Siriako iparraldeko gerraren testuinguruan sorturiko beharrizanak azaltzea. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Castel-Ruiz (Gaztanbide Antzokia) enpresa-entitate publikoaren eta Barañain Fundazioaren ordezkariekin, Kultura Departamentuaren Udal-Platea dirulaguntzen lerroaren ondoriozko egoera azal dezaten eta egon litezkeen aukerak proposa ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.
- GERNA elkartearen ordezkariekin, beren eskariak eta beharrizanak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.
- Adopzio-prozesuetan dauden familien ordezkariekin, prozesu horiek zertan diren azter dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.
- Nazioarteko aholkulari/ikertzaile Bárbara Tardón andrearekin, sexu-indarkeriaren biktimentzat laguntza eta erreparazio integralerako aukerak eta Nafarroako proposamenak azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.
- Baztango Udalaren ordezkariekin, azal dezaten baserri motako etxebizitzei nola eragiten dien martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretua aldatzen duen urtarrilaren 16ko 5/2006 Foru Dekretuak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- 9-17/POR-00371, 9-18/POR-00115 eta 9-18/POR-00191 espediente-zenbakiko galderak erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.
- Nekazaritzako lanak egiteko lan-poltsan sartuko diren pertsonen kontratazioa eta lan-baldintzak kontrolatzeko mekanismoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.
- Skolae izeneko hezkidetza-programa ezartzeko araudiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Skolae izeneko hezkidetza-programan familiek parte hartzeari buruzko araudia ez betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Auzitegi Gorenaren 2018ko apirilaren 4ko 5956/2017 Autoaren ondorioei buruzkoa (horren bidez, ezetsi egin da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren uztailaren 5eko 337/2017 zenbakiko epaiaren aurka Nafarroako Gobernuak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa). Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako errepideen sarea finantzatzeko iturrien gaineko azterlanean egindako lanen balorazioari eta datu-aurrerapenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- Amatasun- eta aitatasun-prestazioen PFEZaren atxikipena itzultzeari dagokionez Euskal Foru Ogasunek egindako iragarpenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zertan den honako erabaki hau: Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun-informazioko sistemen hobekuntza bultza dezan, endometriosiari dagokionez. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zertan den honako erabaki hau: Nafarroako Gobernua premiatzen da udalen musika eskolen finantzaketa autonomikoa berreskura dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zertan den honako erabaki hau: Nafarroako Gobernua premiatzen da Haur Hezkuntzako zikloa Hezkuntza Departamentuak kudea dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.
- Eskumen berriak eskuratze aldera Estatuko Gobernuaren aitzinean egindako urratsei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Haur eta Lehen Hezkuntzan 2018-2019 ikasturterako kontratatutako irakasle-kopuruari buruzko galdera berrestea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Osoko Bilkurak onetsitako mozioa betetze aldera 787/2001 Foru Agindua aldatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Esako urtegiaren eskuineko mazelaren egonkortasunaren eta segurtasunaren gaineko azterlana kontratatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.
- Eneko Suescun Muza jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Fernando Pagola jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Eduardo García jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Anne Sánchez andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- María José Oraa andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Patxiku Ganboa Zabalo jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Joseba Razkin Telleria jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Edurne Etxeberria Telletxea andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Marian Lecumberri Navascués andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Ana López-Araus Baines andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Irakasleari Laguntzeko Zentroetako aholkularien izendapenaren datari eta lanean eman duten denborari buruz Nafarroako Parlamentura igorritako informazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Irakasleari Laguntzeko Zentroetako aholkulari-lanpostuak direla-eta Nafarroako Parlamentura igorritako informazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Irakasleari Laguntzeko Zentroak direla-eta legegintzaldi honetan Nafarroako Parlamentura igorritako informazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Pilar Armendáriz Carro andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Eva Agos Espara andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Ion Rey Bacaicoa jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Beatriz Vergara andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Sagrario Gil Pérez andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Javier Arellano Santos jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Pilar Santos andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Garikoitz Iñigo Olondriz jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- José Azpirotz Zilbeti jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- David Fernández Pérez jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Ekonomiaren bilakaera eta bilakaera horrek Nafarroan duen eragina berehala ezagutzeko Nafarroako Gobenuak dauzkan kontrol mekanismoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Gaztelaniazko “El Carrascal” toponimoari dagokion euskal ordainari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren txostena, Nafarroako foru sektore publikoaren berregituratzeari buruzkoa (2010-2016).
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena, 2018ko hirugarren hiruhilekoa.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:
- Adierazpen instituzional bat onetsi da. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Bardeako tiro poligonoan urriaren 17an eta 19an egin diren su errealeko maniobra militarrak, eta tiro poligonoa eraistea eskatzen du.
Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Bardeako tiro poligonoan urriaren 17an eta 19an egin diren su errealeko maniobra militarrak, eta tiro poligonoa eraistea eskatzen du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta I-Ek aldeko botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“1.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatu egiten dituela Bardeako tiro poligonoan urriaren 17an eta 19an egin diren su errealeko maniobra militarrak.
2.- Nafarroako Parlamentuak Bardeako tiro-poligonoa eraistea eskatzen du”.
Adierazpen instituzional bat onetsi da. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die atzo Melillako hesian hil zen pertsonaren familia, lagun eta hurbileko emigrante-komunitateari.
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten baitie atzo Melillako hesian hil zen pertsonaren familia, lagun eta hurbileko emigrante-komunitateari. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak; UPNk lehendabiziko puntuaren alde bozkatu du eta abstenitu egin da bigarrenean eta hirugarrenean; PSNk lehenengo eta bigarren puntuen alde bozkatu du eta abstenitu egin da hirugarren puntuan; eta PPNk, berriz, lehendabiziko puntuaren alde bozkatu du, eta bigarren eta hirugarren puntuen aurka.
Onetsitako adierazpenak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak:
1. Elkartasuna adierazten die atzo Melillako hesia gurutzatu eta Espainiako lurraldera iritsi nahian zebilela atzo hil zen gizonezkoaren familia, lagun eta, oro har, hurbileko emigrante-komunitate guztiari.
2. Ulertzen du goian deskribaturiko gertaera guztiak (*) Europaren eta Espainiaren migrazio-politikaren porrot berri bat direla.
3. Bidezkotzat jotzen du egungo legedia indargabetzea; izan ere, migratzaileen oinarrizko eskubideekiko errespetua sustatu eta bermatu beharrean, errepresio-, jazarpen- eta kriminalizazio-mekanismoak ezartzen ditu horien aurka –Atzerritartasun Legea eta Mozal Legea–”.
(*) Deskribaturiko gertaerak adierazpen proposamenaren zioen azalpenean agertzen dira. Hona hemen testua:
“Atzo, urriak 21, igandea, beste gizon bat hil zen Maroko eta Melilla bereizten dituen hesia gainditzen saiatu zenean. Gainera, 19 pertsona zauritu ziren. Hiriko Gobernu Ordezkaritzak emandako informazioen arabera, heriotza bihotz-biriketako geldialdiaren ondorioz gertatu zen”. Ehunka dira atzo berriro muga zeharkatu eta Espainiako Estatura iristen saiatu ziren migratzaileak, nahiz eta mugan izugarrizko segurtasun falta izan, etorkinei pasatzea eragozteko bertan ezarritako “segurtasun neurriak” direla medio. Hala ere, milaka pertsonak zeharkatzen dute urtean –Ceutako muga ere kontuan hartuta– eta beste milaka batzuk dira, gehienak Saharaz hegoaldeko jatorrikoak, Ceutako mugan daudenak, muga zeharkatzeko aukeraren zain. Era berean, badakigu Melillako Etorkinen Aldi Baterako Egonaldirako Zentroan 900 lagundik gora daudela egun, eta kopuru hori asko handitu dela azken urtean, migratzaile asko iritsi baitira Hiri Autonomora.
Bestalde, ostiral honetan Alucheko Atzerritarren Internamendu-zentroan beste ihesaldi-ahalegin bat egin zuten bertan barneratuek, eta horietako bat zauritua izan zen, bai eta Polizia Nazionalaren hamaika agente ere. Azken hilabeteotan istilu dezente izan dira Atzerritarren Internamendu-zentro horretan matxinada eta ihesaldien ondorioz, eta Madrileko SOS Arrazakeriak aurtengo uztailean eginiko txosten baten arabera, Alucheko Atzerritarren Internamendu-zentroan dauden migratzaileek gutxienez 15 gose greba eta 3 talde-protesta edo matxinada baketsu egin dituzte 2014 eta 2017 bitartean; halaber, bere buruaz beste egiteko 7 saiakera eta 11 ihes-ahalegin izan dira. 2017ko uztailean, elkarte horrek salaketa aurkeztu zuen Madrileko guardia epaitegi batean, barneratu bati eginiko balizko erasoa eta ezarritako zigor neurrigabea iker zitezen eskatzeko, horrek zentroko baldintza kaskarrengatik eta zaintzaileen aldetik jasandako tratu laidogarriagatik protesta egin ondoren.
Arestian azaldutako gertakariak ez dira Europar Batasunak sustatutako eta Espainiakoa bezalako gobernuek aldeztutako migrazio politikaren sekulako porrotaren beste adibide bat besterik. Europa Gotorlekua, bere mugak kanporatzearen bidez eta herrialde pobretuetatik edo gatazkan daudenetatik datozen mugimendu migratzaileen aurkako mekanismoen bidez eraikia, egunero urratzen dituena etxea uztera eta bizi proiektu duin bat eraikitzeko aukera baten bila gure lurraldeetara iristera behartuta suertatzen diren milioika pertsonen eskubide oinarrizkoenak.
- Ez da onartu adierazpen instituzionalerako proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu erabat arbuiatzen dituela Ekuadorko Lenin Morenoren gobernuak gauzatutako jazarpen politikoak.
Eledunen Batzarrak ez du onartu adierazpen instituzionalerako proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu erabat arbuiatzen dituela Ekuadorko Lenin Morenoren gobernuak gauzatutako jazarpen politikoak. Eskaera EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
UPNk eta PPNk aurka bozkatu dute, Geroa Bai eta PSN abstenitu egin dira eta EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta I-Ek alde bozkatu dute.
Ezetsitako erabaki proposamenak honako hau zioen:
"Nafarroako Parlamentuak adierazten du:
1. Erabat arbuiatzen dituela Lenin Morenoren gobernuak gauzatutako jazarpen politikoak, zeren eta komunikabideak eta Gorteak prozesu akastun eta legearen aurkakoen epaitegi eta exekutatzaile gisa erabiltzen baititu, hurrenez hurren. Horren ondorioz, urtebete baino gehiago darama espetxean lehendakari ohi Jorge Glass-ek, irregulartasunez betetako prozesu baten bidez eta bere giza eskubideak nabarmen urratuta.
2. Arbuiatzen dituela Latinoamerikako herrialde desberdinei egiten zaizkien etengabeko erasoak, Estatu Batuek sustatutako eta EBren isiltasun konplizea izan duten kanpo politiken bitartezkoak, zeinen helburu bakarra baita dinamitatzea herrialde horien emantzipazio prozesuak, kontra egiten diotenak interes politiko eta ekonomiko oso garrantzitsuak baina kasuko herrialdearen kontrakoak aldezten dituzten transnazionalen eta nazioarteko sektoreen espoliazioari”.
- Txosten juridikoa, talde parlamentarioetako eledunen eta eledunen ondokoen funtzioei eta eskumenei nahiz bestelako auzi batzuei buruzkoa.
Parlamentuko Mahaiak jasotzat eman du zerbitzu juridikoen txosten bat, talde parlamentarioetako eledunen eta eledunen ondokoen funtzioei eta eskumenei nahiz bestelako auzi batzuei buruzkoa. Txostena Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioaren eledun Carlos Causo Chamarro jaunak eskatu du 2018ko irailaren 19an aurkeztutako idazki baten bidez, zeinean eskatzen baitzen txostena egiteko alderdi hauen inguruan: talde parlamentarioetako eledunen eta eledunen ondokoen funtzioak eta eskumenak; eledun izaera formalki eskuordetzeko prozedura; eta talde parlamentario bakoitzari esleitutako funtsei buruzko gai ekonomikoen gaineko erabakitzeko ahalmena.
Txosten juridikoak ondorioztatzen du talde parlamentarioko eledunak Legebiltzarreko Erregelamenduak esleitzen dizkion eginkizun eta eskumenak dituela, ohar honi atxikitako txosten juridikoan azaltzen den moduan. Bestalde, txostenak dio eledunen ondokoek behin-behinekoz ordezkatzen dituztela eledunak izaera parlamentario duten ekintzetan, eta, kasu horretan, eledun titularrari dagozkion eginkizunak betetzen dituzte.
Talde parlamentario bakoitzari esleitutako funtsei buruzko gai ekonomikoen gaineko erabakitzeko ahalmenari dagokionez, txostenak ondorioztatzen du Legebiltzarreko Erregelamendutik ez dela ondorioztatzen eledunak eskumen berezitua duenik talde parlamentarioek lan parlamentarioa egiteko hilero eta aldizka jasotzen dituzten funts publikoen erabilerari dagokionez. Horrekin lotuta, Parlamentuko Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuak funts horien erabilera egokia zaintzeko ezartzen duen betekizuna da talde parlamentarioaren kide bakoitzak agiri bat sinatzea, non agertuko baitira taldearen diru-laguntzei buruzko kopuruak sartuko diren banketxea eta kontu zenbakia, legegintzaldiaren hasieran edota legegintzaldi barruan aldaketarik egiten denean.
Bestalde, txosten juridikoak gehitzen du ohiko funtzionamendurako taldeak autonomia duela nagusiki bere funtzionamendua eta jarduerak diruz laguntzeko bideratutako funts horiek erabiltzeko, eta, halaber, adierazten du talde parlamentarioentzako diru-laguntzak jasotzeko egungo prozeduraren balizko aldaketa batek eskatuko lukeela Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki bat hartzea, Erregelamenduaren 35.3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Erabaki horretan jaso beharko lirateke Alderdi Politikoen finantza-jarduera Kontrolatzeari buruzko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoan ezarritako eskakizun berriak eta hobetu beharko luke diru-laguntza parlamentario horien azken xedearen gaineko kontrola.
Txostena talde parlamentarioei eta parlamentarien elkarteei igorriko zaie.
- Mahaiak ez du onartu Corinaren grabazioei eta Juan Carlos I.a errege emerituak eginiko balizko irregulartasunei buruzko ikerketa batzorde bat eratzeko eskaria.
Parlamentuko Mahaiak, Parlamentuko zerbitzu juridikoek eginiko txostena ezagutu ondoren, ez du onartu Corinaren grabazioei eta Juan Carlos I.a errege emerituak eginiko balizko irregulartasunei buruzko ikerketa batzorde bat eratzeko eskaria. Eskaria Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Proposamen hori ez onartzearen aldeko botoa eman dute lehen lehendakariorde Unai Hualde Iglesiasek, bigarren lehendakariorde Alberto Catalán Higuerasek eta bigarren idazkari Maribel García Malok; aurkako botoa eman dute, berriz, Ainhoa Aznárez Igarza lehendakariak eta lehen idazkari Maiorga Ramírez Errok.
Txosten juridikoak –honekin batera doa– ondorioztatzen da Legebiltzarreko Mahaiak ezetsi behar du Corinaren grabazioei eta Juan Carlos I.a errege emerituak eginiko balizko irregulartasunei buruzko ikerketa batzorde bat eratzeko proposamena, gehiegikeriaz urratzen baititu Nafarroako Parlamentuak alor horretan ez dituen eskumenak eta konstituzio-ordenaren aurkakoa baita, Estatuko konstituzio-organo bat ikertzea eskatzen baita; hain zuzen, Espainiako Erregea estatuburu gisa bere eginkizunen jardunean, eta, hala, Konstituzioaren 56.3. eta 65.1. artikuluetan ezarritakoa agindu zorrotza eta esplizitua urratzen da.
Txostena talde parlamentarioei eta parlamentarien elkarteei igorriko zaie.