2019ko azaroaren 25eko bilkura
NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, AZAROAK 25– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, azaroak 25–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Kontuen Ganberak eginiko txostena, Nafarroako 2018ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari buruzkoa.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Gazteek ohitura osasungarriak izateko plana ezar dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ikastetxeetan emanen den hiritar- nahiz tributu-hezkuntzako programa bat susta dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da familiek beren seme-alabentzako ikastetxea eta erlijio-prestakuntza aukeratzeko duten askatasunaren aldeko aldarria egin dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da toki entitateekin, gizarte entitateekin nahiz era guztietako entitateekin lankidetzan aritzeko konpromisoa har dezan, babesik gabeko adingabeak erabat gizarteratzeko prozesuak abiarazteko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da arau bat taxutu eta susta dezan, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariei eta osasun arloko teknikariei osasun arloko gainontzeko langileentzako ezarritako baldintza beretan lanbide-karrera aitortzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legea aldatzeko proiektu bat aurkez dezan, errentaren eredu aktiboago bat ezartzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hitzarmen bat sina dezan Iruñerriko Mankomunitatearekin edo hura kudeatzen duen sozietatearekin –Servicios de la Comarca de Pamplona SA–, ura Nafarroako Ubidearen bidez emateko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Etxebizitza Sozialen Foru Funtseko programen garapenari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitatearen 2019tik 2023ra bitarteko Baso-agenda aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, hartz arreak Pirinioetan bizi duen egoerari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, gure erkidegoan etxebizitzaren alokairuaren prezioa arautze aldera bere departamentuak ezarri nahi dituen neurriak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, azal dezan ea zer dela-eta ez diren osorik bete PO FEDER Navarra 2014-2020 IG proiektuetako eta R1S3 Navarra IG estrategikoetako proiektuetako aurrekontu-partidak. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, kargudunen kopuruaren igoerari buruz eta Nafarroako Gobernuaren egituraren kostuari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Sare elkartearen eta Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarraren ordezkariak, foru erkidegoan GIBa zertan den azal dezaten. Honakoek aurkeztu dute: Honakoek aurkeztu dute: Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak.
- Retina Navarra elkartearen ordezkariekin, “Osasuna eta Ongizatea” berrikuntza-proiektua aurkez dezaten.. Honakoek aurkeztu dute: Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak
- UAGNren, EHNEren, Zaraitzuko Batzarraren eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Zaintza Zerbitzuaren ordezkariekin, hartza Pirinioetan inolako adostasunik gabe berriro sartzearen ondorioak azter ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- CPAEN-Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluaren ordezkariekin, 2030eko Agendako garapen jasangarriko helburuak jasotze aldera talde-jantokietan –esaterako, eskola-jantokietan– elikagai osasungarri eta jasangarrien erosketa publikoa egiteari buruz informa dezan. Honakoek aurkeztu dute: Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak. (10-19/SET-00075). Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Abusuak pairatu dituzten haurren elkartearen ordezkariekin, elkartearen helburuak eta eskariak azal ditzaten. Honakoek aurkeztu dute: Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Erriberako senegaldarren kolektiboaren, Nafarroako SOS Arrazakeria elkartearen eta Paperak eta Eskubideak Denontzat elkartearen ordezkariekin, Modou Khadim Sow Ribaforadako bizilagunaren kanporaketa lasterrari nahiz Arartekoaren ebazpenari buruzko balorazioa egin dezaten. Honakoek aurkeztu dute: EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak.
- Esako Edateko Ura Tratatzeko Estaziora eta Xabierko, Rocaforteko poligonoko eta Zangozako ur-biltegietara. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Lizarrako Remontival Ikastetxe Publikora. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. (10-19/VST-00022).
- Lizarrako lantegi-eskolaren instalazioetara. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Goizuetako ospitale zaharrera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- Kultur ohiturei eta praktikei buruzko 2018-2019 Inkestari buruzko galdera batzordean izapidetzeko eskaria. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legea aldatzearren legegintzako ekimen bat sustatze aldera Estatuko Lankidetza Batzordearekin hartutako konpromisoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magadaleno Alegría andreak aurkeztu du.
- Nerabeen eta gazteen arteko genero indarkeriaren prebentziorako egungo neurriei eta aurreikusitako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray. - KirolPlus txartel birtualari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
- "El Vergel" zahar-etxeko toki hutsei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du. (10-19/POR-00302). Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako kontseilaria.
- Nafarroan lagun egiteko animaliak babesteari buruzko apirilaren 4ko 16/2019 Foru Legearen erregelamendu bidezko garapenari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Nafarroan hutsik dauden etxebizitzen erroldari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Modou Khadim Sow Ribaforadako bizilagunaren kanporaketa lasterrari nahiz Arartekoaren ebazpenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Iruñeko Lezkairu auzoko familia bat etxegabetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Kontziliazioaren, ardurakidetzaren eta zainketen banatzearen arloan aurrera egiteari begira Ekintza Planeko neurri beharrezko eta urgenteenak identifikatze aldera ordezkaritza sindikal eta feministarekin lan egiteko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorra eta Berdintasunaren Kontseilua deitzeari buruzko galdera batzordean izapidetzeko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
109/2017 Foru Dekretua dela-eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2019ko irailaren 27an emandako epaiek ukituko dituzten oposizio-lehiaketei eta lekualdatze lehiaketei buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Rozalejoko Markesaren eraikinaren okupazio ilegalari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan ibilgailu elektrikoetarako bateriak egiteko txinatar kapitaleko fabrika bat ezartzeko aukerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
Corellako EDAR enpresaren egoera judizialari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du. (10-19/PES-00166).
- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen eta eskualdeko nahiz tokiko gazteriaren kontseiluen printzipio orokorrak onesten dituen Foru Dekretuaren proiektuaren egungo egoerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei Errenta Bermatuaren gaineko azterlan bat egiteko aginduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Gizarteratze edo/eta larrialdi sozialeko prozesuak babesteko aparteko laguntzak edo/eta laguntzak aldatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren eta Suteak Itzaltzeko Zerbitzuetarako Hitzarmenen Kudeatzailearen arteko lankidetza-hitzarmenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskari bat, Cadreitako Udalaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioari eta 2017tik gaur bitarteko ekitaldietako aurrekontuen betetzeari buruzko fiskalizazio-txostena egin dadin. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du eskaria.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du Zerbitzu Juridikoen txostena, zeina artxibatzen baita, neurri urgenteei buruzko legegintzako foru dekretu bat onesteari buruz Marimar De Castro Goñi andreak aurkeztutako eskari-idazkiaren gainekoa.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du eskari bat, Nafarroako Arartekoak txostena egin dezan euskaraz edo euskararekin lotutako gaiez aurkeztutako kexei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du eskaria.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du Foruzaingoaren burutzaren txostena, Nafarroako Parlamentuaren egoitza babesteko zerbitzuari buruzkoa.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak onetsi egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Salvadorko Errepublikako Fiskaltza Nagusiari, Justiziako Gorte Gorenari eta Osasun Ministerioari eskatzen baitie Evelynen nahiz bere egoeran dauden emakume guztien osotasunaz eta segurtasunaz arduratu daitezen. Honakoek aurkeztu dute: Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak.
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; Navarra Suma, berriz, abstenitu egin da.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“ Nafarroako Parlamentuak Salvadorko Errepublikako Fiskaltza Nagusiari, Justiziako Gorte Gorenari eta Osasun Ministerioari eskatzen die Evelynen nahiz bere egoeran dauden emakume guztien osotasunaz eta segurtasunaz arduratu daitezen; izan ere, genero-aurreiritzietan oinarrituta leporatzen baitzaie haurdunaldia borondatez eten izana”
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez (3. puntua ezik, zeinetan Navarra Sumak aurka bozkatu duen). Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du 2019ko Hiesaren Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Hiesaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; hori dela-eta, Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarrarekin eta Sare Elkartearekin batera, ekitaldi bat antolatu du Legebiltzarraren atalondoan azaroaren 28an, 12:00etan.
2. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du arlo horretan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeentzako behar adinako ekarpen ekonomikoa egin daitezen sustatzeko.
3. Nafarroako Parlamentuak babestu egiten du sexu- eta ugalketa-osasunari buruzko dekretua esparru sozio-sanitarioan eta Skolaeren bidez hezkuntzaren esparruan modu orokorrean eta urgentziaz aplikatze aldera giza baliabidez eta baliabide materialez zuzkitzea.
4. Nafarroako Parlamentuak sustatuko du Hiesari buruzko prestakuntza berezia irakasleentzat eta esparru soziosanitarioko profesionalentzat; bereziki, oinarrizko osasun laguntzakoentzat.
5. Nafarroako Parlamentuaren ustez, GIBak “gaixotasun infekzioso-kutsakor” gisa duen katalogazioa erretiratu beharra dago.
6. Nafarroako Parlamentuaren ustez, GIB-hiesaren kontrolerako programa berreskuratu beharra dago, erreferentea baita herritarrentzat.
7. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du GIBarekin bizi diren pertsonekiko diskriminazioa desagerrarazteko neurrik bultzatzen jarraitzeko.
8. Nafarroako Parlamentuak erabaki du bere fatxada abenduaren 1ean gorriz argiztatzea”.
- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aintzatetsi egiten baitu Euskaltzaindiak bere historiako 100 urteetan egindako lana. Legebiltzarreko Lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"1. Nafarroako Parlamentuak aintzatetsi egiten du Euskaltzaindiak bere historiako 100 urte hauetan egindako lana
2. Nafarroako Parlamentuak aintzatetsi egiten du euskara batua sortu izana zer garrantzitsua izan den euskararen historian eta, orobat, euskararen normalizazioan, ezinbesteko tresna izan baita euskara bizitza sozialaren esparru guztietan normaltasunez hedatu ahal izateko.
3. Nafarroako Parlamentuak bere aintzatespena eta esker ona adierazi nahi die euskararen estandarizazioaren aitzindariei nahiz estandarizazioan parte hartu duten pertsona eta elkarteei, eta bereziki aintzatesten du Euskaltzaindiaren jardunbide osoa nahiz jarduera akademiko eta historikoa; batik bat, euskaren batasunari begira egindako lan eta ekarpen guztia.
4. Nafarroako Parlamentuak uste du maila guztietan duindu behar dela euskararen irudia, eta Euskaltzaindiak, zeinarekin urteak baitaramatzagu lankidetzan, horretan lagundu du.
5. Euskaltzaindiari urrezko domina ematean, euskara –lingua navarrorum, gure erkidegoaren hizkuntza berekia eta erakundeetatik zaintzen jarraitu beharreko altxorra– zaintzeko eta hedatzeko jardunbide osoa aintzatesten ari da Nafarroako Parlamentua.”
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, honako hau dioena: Nafarroako Parlamentuaren ustez, beste espetxe-politika bat egin behar da, askatasunaz gabetzeko zigorrak gizarte- eta familia-loturak dituzten lekuetatik urrun betetzea ekidinen duena. Honakoek aurkeztu dute: Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta I-E talde parlamentario mistoak.
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; Navarra Sumak, berriz, aurkako botoa eman du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuaren ustez, beste espetxe-politika bat egin behar da, askatasunaz gabetzeko zigorrak gizarte- eta familia-loturak dituzten lekuetatik urrun betetzea ekidinen duena eta senitartekoekiko nahiz hurrekoekiko harremana erraztuko duena”.
Adierazpenak beste bi puntu zeuzkan, baztertu egin direnak kontrako botoa eman dutelako Navarra Sumak eta PSNk. Honako hau zioten:
"1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten die Olga Comes nafar presoaren hurreko pertsonei, trafiko istripu bat izan baitzuten urruntze-politikaren ondorioz, bai eta sakabanaketa- eta urruntze-politika pairatzen duten pertsona guztiei ere, ehunka kilometro egin behar baitituzte beren hurrekoei bisita egiteko.
2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du bere borondatea dela Nafarroako Gobernuak egin beharreko zuzemenak egin ditzan, Nafarroan errotuta dauden presoak Iruñeko espetxean egon ahal izan daitezen”.