2020ko abenduaren 14ko bilkura
NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, ABENDUAK 14– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehenean, abenduak 14–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
AGERRALDIAK:
- Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariak azal dezan Nafarroako Hezkuntza Sistemaren gaineko txostena. Nafarroako Eskola Kontseiluak aurkeztu du.
- Lurralde Kohesiorako kontseilariak azal dezan zein den Nafarroako Gobernuaren balorazioa iragan “foru zubian” elurra dela-eta Nafarroako iparraldean egon den planifikazio-ezari buruz eta gertatu diren gorabeherei buruz, bai eta halakoak berriro gerta ez daitezen hartu beharreko neurriei buruz ere. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Hezkuntza Foroaren ordezkariekin, hezkuntzaren egoerari buruz egiten dituzten balorazioa eta proposamenak azal ditzaten. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- “Kamishibai bat egin: Donejakue Bidea Nafarroan” delakoaren egileekin, proiektua eta Nafarroako kultura- eta eskola-eremuan hura garatzeko dituzten aukerak azal ditzaten. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- Euskarazko zerbitzu telematikoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- “Suspertu Plana. Desgaitasuna duten pertsonen zentroen kudeaketa” izeneko 920005 93100 2600 231B05 partidaren zenbatekoa murrizteko arrazoiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Hizkuntza planen garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Osasunari buruzko lege berriaren zirriborroari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Asintomatikoengan COVID-19aren infekzioa detektatzeko edo/eta antigorputzen detekziorako baheketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Osasun-arloko langileengan COVID-19aren infekzioa detektatzeko baheketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Zentro soziosanitarioetako langileengan COVID-19aren infekzioa detektatzeko baheketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- SATSE sindikatuak Osasun Departamentuko arduradunekin biltzeko egindako eskaerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Hegazti-gripearen balizko epidemia bat prebenitzeko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Txerri-izurriaren balizko epidemia bat prebenitzeko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Zoonosiak transmititzen dituen faunaren kontrolari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
9.10 Bizi-baldintzei buruzko Inkestan biztanleei eta hizkuntzei buruz lortutako datuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Nekazaritzako ustiategietan eta nekazari gazteen instalazioetan inbertsioak egiteko 2019ko deialdien ebazpenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Asteburuan Lokiz eta Urbasa mendietan eta Estellerriko beste hainbat tokitan eragindako kalteei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Informazio-betebeharren irismenari buruzko txosten juridikoa egiteko eskaera, Nafarroako Gobernuak informazio-eskaera hauei emandako erantzunak ikusita: (10-19/PEI-00149), (10-19/PEI-00150), (10-19/PEI-00202), (10-19/PEI-00203), (10-19/PEI-00555), (10-20/PEI-00307), (10-20/PEI-00311) eta (10-20/PEI-00854). Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, onetsi du Nafarroako Parlamentuan jarduera presentzialera itzultzeari buruzko Kontingentzia Plana dela-eta indarrean dagoen akordioa abenduaren 21era arte luzatzea, egun hori barne. Egoera epidemiologikoaren arabera Mahaiak xedatu ahalko du hura luzatzea, aldatzea edo bertan behera uztea.