2020ko abenduaren 1eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEARTEA, ABENDUAK 1– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –asteartea, abenduak 1–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura eginen dute Osoko bilkuren aretoan heldu den asteartean, abenduak 1, 10:00etatik aurrera, gai-zerrendan sarturiko honako gai hauen izapidetzeaz jarduteko:
AGERRALDIAK:
- Lurraldearen Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Ezkabako Eskualde Parkearen Udalez gaindiko Plan Sektorialari (UPS) buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakariarena, 2019ko Jardueren Memoria aurkez dezan. Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andreak (Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua) aurkeztu du.
- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, Europako Next Generation EU funtsen hurrengo deialdietara aurkeztuko diren proiektuen –hain zuzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, kultura arteko bizikidetza edo emakumeen aurkako indarkeriaren, sexu-esplotazioaren edo salerosketaren aurkako borroka azpimarratzen duten proiektuen– berri eman dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- INTIAko zuzendari kudeatzailearena, langileen organigrama azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Lan-bilkura, SEMERGEN Nafarroako ordezkaritza batek Nafarroako oinarrizko osasun laguntzaren egungo egoera azal dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Lan-bilkura, SEMG Nafarroako ordezkaritza batek Nafarroako oinarrizko osasun laguntzaren egungo egoera azal dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Bisita, La Faktoria zentro koreografikora. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.
- Bisita, Eslabako Santa Crizko aztarnategi arkeologikora eta erakusketara. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Bisita, Liburutegi Nagusira eta Filmotekara. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- Museoetako kultur eskaintza egunetan eta ordutan handitzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.
- Osasun arloko profesionalak Nafarroako landa eremuekin fidelizatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Arrazakeriaren aurkako Nafarroako Planaren zirriborroari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Lurralde Kohesiorako kontseilariak garraioaren eta bide-azpiegituren arloan egindako kudeaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako errepide sarean inbertitzeko irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Bidesari erako zerga berriaren zertarakoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Ez da bidezkoa erretiratzea PCR probak egiteko Refena erabiltzeari buruzko galdera. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Konfinamendu-egoeran dauden ikasleen ebaluazio-probei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako hizkuntza eskolen kontingentzia planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Urriaren 21etik Nafarroako Jauregian egindako aperitibo, bazkari edo afariei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Errepideetako eta industrialdeetako jatetxeek beren instalazioetan janaria eskaintzeko irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Next Generation EU Europako funtsetarako kultura arteko bizikidetzari buruzko proiektuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Arrazakeriaren aurkako Nafarroako Planaren zirriborroari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Batzorde Tekniko Aholku-emaileari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Fase-aldaketak eta berrirekitzeak erabakitzeko adierazle eta parametro objektiboei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Minbiziaren Estrategia Nazionalaren gaineko mozioaren bigarren puntua betetzeko ekintzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Baheketa masiboak egiteko eta neurriak hartzeko irizpide eta atalaseei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Gaztelania eta euskara ikasi” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Arrakala digitalaren aurkako borroka” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Herritarrentzako arreta hobetzea Chatbots bidez” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Justizia hobetzea eta herritarrarengana hurbiltzea” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Justiziaren arloko lankidetza eta koordinazioa hobetzea” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Efizientzia energetikoa hobetzea Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikitako eraikinetan” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Zigor-betearazpenaren eredu bat ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
- Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazio edo Nafarroako Foru Berriaren Testu Bategina onesten duen Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea etetea horretarako eratutako ponentziak hari buruzko txostena igorri arte.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Aurrerago aztertzeko geratu da Nafarroako Arartekoaren proposamena, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 20. artikuluko 3. apartatua aldatzekoa.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Nafarroako Egunaren ospakizunarekin, eta, Foruaren Hobekuntzari jarraituz, Nafarroarekiko bere konpromisoa adierazten baitu araubide, autonomia eta erakunde berekiak dituen eta banaezina den foru erkidegoa den aldetik. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute; Navarra Sumak eta PSNk alde bozkatu dute.
Bazter utzitako adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:
“Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Nafarroako Egunaren ospakizunarekin eta, Foruaren Hobekuntzaren 1. artikuluan ezartzen den bezala, Nafarroarekiko bere konpromisoa adierazten du “foru erkidego bat” den aldetik, “araubide, autonomia eta erakunde berekiak dituena, banaezina Espainiako Nazioaren barnean sartua eta solidarioa herri guztiekin”. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela Foru Komunitateko erakunde guztiek Nafarroako Egunari daukan garrantziaren araberako edukia eman diezaioten, haren esanahi berezia bermatze aldera”.