Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Abuztuak 17

2020ko abuztuaren 17ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, ABUZTUAK 17– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, abuztuak 17–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Foru Lege proiektua, zeinaren bidez ohiz kanpoko prebentzio neurri batzuk hartzen baitira koronarabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren. (Nafarroako Gobernua). Foru lege proiektua onesteko eztabaida abuztuaren 27ko Osoko Bilkuran eginen da.

- Foru Lege proiektua, Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legea aldatzekoa (Nafarroako Gobernua).

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da landa eremurako mezenasgoari buruzko foru lege bat taxutu dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra alda dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere iritzia eman dezan eta Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuko nafar ekoizleen interesak defenda ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nazioko Gobernua premiatzen da hartu beharreko lege ekimenak eta parlamentarioak har ditzan, halako moduan non toki entitateek ez baitute aurrekontu egonkortasuna bete beharko, baldin eta desoreka hori COVID-19aren aurkako eta suspertze ekonomikoaren aldeko borrokarekin zuzenean lotutako zioei zor bazaie. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da legezko formularik egokiena bila dezan, funts putreen eta paradisu fiskaletan jarduten duten enpresen presentzia mugatzeko zahar-etxeen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzen kudeaketan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zeharo errefusatzen du Espainiako Gobernuak eta Espainiako Udalen eta Probintzien Federazioak lortutako akordioa, zeinaren bidez toki entitateek Estatuari beren superabita lagako bailiokete. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ebalua ditzan COVID-19aren pandemia dela-eta errehabilitazioko terapiarik jaso gabe hilabeteak daramatzaten neska-mutiko nafar desgaituen ahalmen funtzionala eta narriadura-egoera. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua eta Gorte Nagusiak premiatzen dira Konstituzioaren 135. artikulua eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoa indargabetu ditzaten. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gazte enpleguari eta ekintzailetzari buruzko plan bat eta gazte talentudunak itzultzeko eta atxikitzeko plan bat ezar ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Juan Carlos Borboikoari Nafarroaren Urrezko Domina ken dakion. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, “Suhiltzaile-lanpostuen eskaintza publikoen plangintza Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren Mahai Sektorialean” izeneko dokumentuaren edukia eta irismena azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Konstituzio Auzitegiak Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko Legearen aurkako errekurtsoa ezetsi duela jakin ostean emanen diren urratsak azal ditzan. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, biztanleria aktiboaren inkestan Nafarroari buruz ematen diren datuak, bai eta enplegu-suntsipena geraraztearren Gobernuak garatuko dituen politikak ere, azaldu eta balora ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, AHTaren Nafarroako zatiak izanen duen gainkostuari buruz informa dezan. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Nafarroa Suspertu Plana azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Nafarroa Suspertu planari buruz, bertan jasotzen diren neurriei buruz, plana taxutu aurreko parte-hartze prozesuari buruz eta planaren finantzaketari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, 2020-2021 ikasturtea hasteko protokoloari buruz, hezkuntza-erkidegoko eragileekiko adostasun-mailari buruz, ekitateari buruz, aniztasunerako arretari buruz eta hezkuntza afektibo-emozionalari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, egoera epidemiologikoari eta sanitarioari buruz, kutsatzeen detekzio goiztiarrerako eta oinarrizko osasun laguntzaren eta ospitaleetako esparruko osasun-laguntzarako gaitu diren baliabideei buruz eta udazkenaren hasierari begira birusaren eragina dela-eta egiten den aurreikuspenari buruz eta beharrezkoak liratekeen neurriei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, laneko gainkarga eta kolapsoa direla-eta SOS Nafarroako langileek salatutako gorabeherei buruz eta pandemiari kasu emateak zerbitzuaren jarduera arruntean sortzen ari den interferentziei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- UAGN nekazari-sindikatuaren ordezkariekin, Gizarte Zigiluaren proiektuaren helburuak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Sustrai Erakuntza Fundazioaren ordezkariekin, AHTari buruz egin duten azken txostena azal dezaten. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Zangozako Udalaren ordezkariekin, Esako urtegiaren eskuineko mazelaren egonkortasuna eta segurtasun-ebaluazioa direla-eta udalak agindutako azterlan teknikoaren emaitzak azal ditzaten. Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Sozialista eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Honako galdera hauek erretiratu dira: Osasunbideko bitarteko langileei gradua ordaintzeari buruzkoa; Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzan PROA-Antibiotikoen Erabilera Optimizatzeko Programari buruzkoa, eta Nafarroako Ospitaleguneko urrutiko errehabilitazioko programa berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubideko bigarren fasea eraikitzeko proiektua eta alternatiben azterlana idatzi duen enpresaren kontratazioa eteteko arrazoiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Trafikoko nahiz espetxe-osasuneko transferentziak gauzatu ahal izate aldera Lurralde Politikako ministroarekin lortutako akordioaren edukiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Nerabeen eta gazteen arteko genero indarkeriaren prebentziorako egungo neurriei eta aurreikusitako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Gazteen enpleguaren arloan Gobernua egun egiten ari den neurriei eta aurreikusitako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearentzako laguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan airearen kalitatea zaintzeko lanen kontratazioari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Sexu-transmisiozko infekzioen kasuak igotzea ekiditeko hartzen ari diren neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Emakumeek Nafarroako lan-merkatua uzten dutela-eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua hartzen ari den kontziliazio-neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten pertsonek Foru Administrazioan edozein lan egiteko arazorik ez izateko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Ratioak murrizteko eta irakasleak kontratatzeko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- COVID-19aren kutsatzeak miatzeko sistemari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Zahar-etxeetan COVID-19ak izan duen eraginari eta hartutako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Euskarabidearen eraikinaren fatxadako errotulazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- 2020an itunpeko irakaskuntzara bideratutako aurrekontu-igoerari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Liburu-denden sektorea suspertzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- “Erkidego-transmisioa” terminoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak zuzemenik egin al duen Alemaniako eta Belgikako Gobernuen neurriak –beren herritarrei Nafarroara ez etortzeko aholkatzea eta debekatzea– atzera botatzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Itunpeko irakaskuntzarentzako dirulaguntzak igortzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten pertsonek Foru Administrazioan edozein lan egiteko arazorik ez izateko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Toki entitateek gerakinak mantentzeagatik finantza entitateei diru-kopururen bat ordaintzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zer egoeratan dauden inbertsio finantzarioki jasangarriak bukatu ez zituzten udalak. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Inbertsio finantzarioki jasangarriak betetzeko prozedura luzatzeari dagokionez Espainiako Udalen eta Probintzien Federazioak eta Espainiako Gobernuak lortutako akordioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Langile-deialdien segurtasun juridikoa bermatzearren foru dekretu berri bat taxutzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Eskola Mapa aldatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- 1960tik 1978ra bitarte eta 1978az geroztik tortura dela-eta eginiko txostenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean aurreikusitako plan estrategikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Gobernuaren komunikazioa, foru legeen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izandako negoziazioari buruzkoa.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK. AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du Kontuen Ganberaren jardueren urteko oroitidazkia eta kontu orokorra, 2019ko ekitaldikoak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute fiskalizazio-txosten bat egiteko eskaera, jakiteko ea toki entitateei aplikatzekoa zaien legedia bete ote den (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa) 2016ko, 2017ko, 2018ko eta 2019ko ekitaldietan. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 23. artikuluaren 1.a) eta 2. apartatuen aurkako 1893/2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren gainekoa.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren,onetsi du Nafarroako Parlamentuarentzat eginiko Iritzi Publikoari buruzko 2020ko Barometrorako behin betiko galdetegia.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi EH Bildu talde parlamentarioak, Podemos-Ahal Dugu foru parlentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztutako adierazpen instituzionalaren proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen zuen Espainiako Gobernuak “errege” titulua eta “maiestate” tratamendua ken diezazkion Juan Carlos Borboikoari.

 

Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu dute, eta Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, berriz, alde.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Espainiako Gobernuak “errege” titulua eta “maiestate” tratamendua ken diezazkion Juan Carlos Borboikoari.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Juan Carlos Borboikoa Espainiako Estatuan judizialki ikertzearen aldeko jarrera azaldu du. Eta, hala badagokio, ustezko ustelkeria-delituengatik auzipetzearen alde dago.

 

3. Nafarroako Parlamentuak erabaki du Nafarroako Parlamentuaren eremutik kentzea Juan Carlos Borboikoari buruzko aipamen guztiak, bereziki eraikin horren inaugurazioari buruzko plaka.

 

4. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Errege Etxearen irudia garbitzeko operazioa, monarkia babesten saiatzeko, frankismoaren oinordekoa den sistema delako, antidemokratikoa eta matxista.

 

5. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du balio errepublikanoak defendatzeko eta bultzatzeko.

 

6. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuko lehendakaritzara eta Diputatuen Kongresuko eta Senatuko lehendakaritzara igorriko du ebazpena".

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Gazteriaren Nazioarteko Eguna dela-eta izan diren ospakizunekin. PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentariek elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gazteriaren Nazioarteko Eguna dela-eta abuztuaren 12an izan diren ospakizunekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Nafarroako gazteriarekin duen konpromisoa, gure Foru Erkidegoaren oraina eta etorkizuna baita, eta gazte-politikak sustatuko ditu, krisi sozial eta ekonomiko hau modu duinean suspertzen laguntzeko, gure gazteek borondatez parte hartzen eta laguntzen duten gizarte-mugimenduen, toki-erakundeen, auzoen eta ikasketa-zentroen eskaerak entzunda.

 

3. Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela Nafarroako Gobernuak lanean jarraitzea abian dauden gazte-politikak sendotzeko eta gazteentzako enplegu-politika aktiboetan sakontzeko.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako gazteriari eragiten dioten politikak egiteko prozesuetan Nafarroako gazteriaren parte-hartzea bermatuko du, honako hauek barne: ikuspegi intersekzionala, zaintzarako eta bizitzen iraunkortasunerako politika publikoak eta indarkeria matxisten aurkako neurriak.

 

5. Nafarroako Parlamentuak komenigarritzat jotzen du Osasun Departamentuak gure gazteei zuzendutako osasun mentaleko estaldura zabaltzen jarraitzea genero-ikuspegitik, jakinik emakume gazteek estresa eta antsietatea izateko joera handiagoa dutela, etxeko lanak eta zaintza-lanak beren bizkar izaten baitira.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erreibindikatu egiten baitu 2019ko azaroaren 28an onetsitako erabakia, zeinaren bidez Gobernu zentrala premiatu baitzuen Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa indargabetzera. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin onetsi da. 2. puntua Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta PSNren aurkako botoarekin onetsi da, eta 3. puntua Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- "Nafarroako Parlamentuak erreibindikatu egiten du Legebiltzarraren Osoko Bilkurak 2019ko azaroaren 28an gehiengoz onetsitako akordioa, zeinaren bidez Gobernu zentrala premiatu baitzuen Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa indargabetzera, toki entitateek egun pairatzen dituzten murrizketen sorburu eta arrazoi izateagatik.

 

2- Nafarroako Parlamentuak dei egiten die Nafarroako udalei, beren autonomiaren defentsan, Espainiako Udalen eta Probintzien Federazioaren eta Gobernu zentralaren arteko akordioa baztertzera eta gerakin guztiak libra daitezen eskatzera, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren aurrean gizarte eta ekonomia larrialdiei aurre egiteko.

 

3- Nafarroako Parlamentuak komenigarritzat jotzen du Foru Gobernuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (FNMC) koordinatuta, konponbide bat bila dezan Nafarroako toki entitateentzat, Nafarroako Foru Komunitateak toki ogasunen gainean dituen eskumen propioen esparruan".