2020ko abuztuaren 28ko bilkura
MAHAIAK GAUR –OSTIRALA, ABUZTUAK 28– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak bilkura presentziala egin du gaur –ostirala, abuztuak 28– 09:30ean, eta erabaki hauek hartu ditu:
- Mahaiak jasotzat eman du Miren Aranoa Astigarraga andreak (EH Bildu talde parlamentarioa) foru parlamentari izateari uko egin izanaren berria, eta agindu du beharrezko zuzemenak egin daitezela Hauteskunde Batzorde Zentralarekin, Aranoa andrea ordeztuko duen Arantxa Izurdiaga Osinaga andrearentzako foru parlamentari egiaztagiria izapidetzeko.
- Baimena eman da Legebiltzarraren atalondoan “Bidearen ezagutza” erakusketa jar dadin, Donejakue Bideko Kazetarien Elkarteen Ligak sustatua. Inaugurazioa irailaren 4an izatea aurreikusten da, ostiralez, 18:30ean, atalondoan.
- Baimena eman da Nafarroan saharar umeak hartzen dituzten familiei ongi-etorria egiteko eta aitorpena azaltzeko ekitaldi bat egiteko. Irailaren 9an, asteazkenez, izanen da, 17:00etan, atalondoan. Gehieneko edukiera 70 pertsonakoa da.
Oroitarazten da ezen, Mahaiak uztailaren 3an harturiko erabakiz (76. NPAO) onetsitako Kontingentzia Plana aldatzearekin batera, bertan behera utzi zela Legebiltzarraren jardueren etendura; "betiere, bermatu eginen da errespetatu egiten direla areto bakoitzaren gehieneko edukiera eta metro eta erdiko distantzia pertsonen artean".
Beraz, erakusketaz eta familiei ongi-etorria egin eta aitorpena azaltzeko ekitaldiaz denaz bezainbatean, ziurtatu beharrekoak izanen dira Laneko Arriskuen Prebentzioak ezarritako higiene-neurriak, prebentzioa eta segurtasun-distantzia.