Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Apirilak 1

2020ko apirilaren 1eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEAZKENA, APIRILAK 1– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –asteazkena, apirilak 1–, 12:00etan, bideokonferentzia bitartez, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, datorren ostiralerako, apirilak 3 (11:30), deitutako Foru Araubideko Batzordearen bilkuraren gai zerrendari buruz talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek egindako dokumentazio eta informazio eskaerak izapidetu ditu eta agerraldia egiteko arrazoiak izapidetzeko onartu ditu.

 

Erabakitakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko lehendakariak COVID-19ak eragindako krisi sanitarioaren kudeaketaren berri emango du, bai eta osasunaren, ekonomiaren, gizarte politiken eta landa garapenaren arloan hartutako neurrien berri ere. Era berean, María Chivitek gaur Legebiltzarrean erregistratu diren hiru lege proiektuen inguruko azalpenak emango ditu, eta horiek presako prozeduraren bidez eta irakurketa bakarrean izapidetzeko eskatuko du, “COVID-19ak eragindako osasun publikoko arrazoiengatik”. Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura eginen dute ostegun honetan, 13:30ean, hiru proiektuen izapidetzea onartuko den aztertzeko.

 

Era berean, ostiral honetako Foru Araubideko Batzordearen edukiari dagokionez, Nafarroako Gobernuak COVID-19 krisiaren kudeaketari buruz erregistratzen duen idatzizko informazio guztia 50 parlamentarioei bidaliko zaiela ebatzi da.

 

- Mahaiak apirilaren 3ko Osoko Bilkurarako botoak eledunei eskuordetzea baimendu du, martxoaren 24ko Lehendakaritzaren ebazpenarekin bat etorriz. EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren kasuan, oraingo honetan eledunak Adolfo Araiz eta Ainhoa Aznárez izanen dira.