2020ko azaroaren 23ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, URRIAK 23– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 23, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura eginen dute Osoko bilkuren aretoan heldu den astelehenean, urriak 23, 10:00etatik aurrera, gai-zerrendan sarturiko honako gai hauen izapidetzeaz jarduteko:
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko Fiskalizazio-txostena, 2019ko ekitaldia.
- Foru Lege proiektua, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzkoa.
INTERPELAZIOAK:
- Interpelazioa, Europar Batasunean nekazaritza-politika bateratuari eta merkataritza-itunei buruz hartzen ari diren erabakiak direla-eta Nafarroako lehen sektoreari buruzko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da albait lasterren azter ditzan prezioak igo izateko arrazoiak, eta laster esku har dezan igoera hori kontrolatzeko eta ezerezteko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko Marisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako udalekiko koordinazio eta ardurakidetza foroa bultza eta arautu dezan Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bidez, kultur politikak taxutzea bermatzeko xedez. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Mozioa. Horren bidez, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioa premiatzen da izaera egonkorra eman diezaion Transfugismoaren aurkako Itunaren Jarraipen Batzordeari. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Agerraldia, Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako 2019ko Kontu Orokorrei buruzko txostenaren emaitzak azal ditzan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Agerraldia, Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Nafarroako salgaien garraioaren sektorearen egoera balora dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Agerraldia, Eskubide Sozialetako kontseilariarena, azal dezan Nafarroako Familiari, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko II. Plan Integrala eta, halaber, Gobernuak nola bultzatuko dituen arreta komunitarioa eta sareko lana. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Lan-bilkura, Erantzukizun Fiskalaren Agintzaritza Independenteak eginiko “2019ko gastu publikoaren ebaluazioa. Garraio-azpiegiturei buruzko azterlana” txostenaren egileek txosten hori azal dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Lan-bilkura, ANADI-Diabetesaren Nafarroako Elkarteko ordezkaritza batek azal dezan patologia hori duten pertsonak zein egoeratan dauden eta egungo pandemia zein ondorio izaten ari den haiengan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Lan-bilkura, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzarraren ordezkaritza batek bere egoera azal dezan, aldi baterako kontratatutako langileek gradu kontzeptuagatiko atzerakinak kobratzeri dagokionez. Navarra Suma eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Lan-bilkura, Prostituzioaren Abolizioaren aldeko Emakumeen Nafarroako Plataformaren ordezkariek Prostituzio-sistema Abolitzeko Lege Proposamena azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Ahozko galdera, Ezkaba mendiko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren ingurumen-adierazpen estrategikoari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Ahozko galdera, bakarrik dauden adingabe atzerritarrei 18 urte betetzen dituztenean ematen zaien arretari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Ahozko galdera, Nafarroan 5G teknologia eta banda zabala ezartzeari buruzko informazio-kanpaina abian jartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Ahozko galdera, Gizarte Zerbitzuetako Zorroko prestazioetarako erantzute-epeei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Ahozko galdera, aire zabaleko instalazioetan egiten diren Nafarroako kirol lehiaketetako ikusleen presentziari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Ahozko galdera, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako lan-eskaintza publikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Idatzizko galdera, Parlamentuaren parean jarritako LKN hiri-artistaren kartela kentzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- Idatzizko galdera, iruzur fiskalaren aurkako borrokarako langileak kontratatzeko aurrekontu-partida ez betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du Nafarroako Gobernuaren 2020ko azaroaren 18ko erabakia, zeinaren bidez Idoia Tajadura Tejada izendatzen baita Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko ordezko kide.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari buruzko txostena, Kontuen Ganberak egina.
BESTELAKO GAIAK:
- Nafarroako Parlamentuko jarduera presentzialera itzultzeari buruzko Kontingentzia Planaren beste luzapen bat onartu du Mahaiak (aurrekoa urriaren 26koa da), eta kasu honetan abenduaren 9ra arte egongo da indarrean.
Aurreko luzapenari dagokionez, berritasun bakarra da ezen, aurrez aurreko jarduera parlamentuz kanpoko jardueren etendura orokorraren esparruan, Ganberaren egoitzaren fatxadako argiztapenetan izan ezik, baimena ematen dela “Mahaiak erabakitzen dituen beste jarduera batzuk egiteko, eledunen Batzarrari entzun ondoren”. Baimen oro “Parlamentuko areto bakoitzaren gehieneko edukiera betetzearen, metro eta erdiko pertsonen arteko distantzia errespetatzearen eta Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzuak ezartzen dituen higiene- eta segurtasun-neurri guztiak betetzearen” mende geratzen da.
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak datorren asteazkenean, hilak 25, osoko bilkuretara bertaratzeari buruz Navarra Sumak aurkeztutako proposamen alternatibo bat aztertuko dute. Horren berri eman zaie Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuari eta Nafarroako Parlamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordeari, iritzia eman dezaten.
- COVID-19ak haurrengan izan duen eraginari buruzko osoko bilkura monografikoa antolatzeko arauak onetsi dira (Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioak, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa). Urtarrilean eginen da, ustez.
Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, onetsitako arauei jarraikiz, eztabaida hasiko da Navarra Suma talde parlamentarioaren eledunaren mintzaldiarekin, eta horrek, gehienez ere, hogei minutu iraunen du.
Jarraian, talde parlamentarioen eta foru parlamentarien elkarteen eledunek parte hartuko dute –gehienez ere, hogei minutu–, eserleku gehien dituenetik hasi eta gutxien dituenekin bukatzeko.
Txanda hori bukatuta, Nafarroako Gobernuaren ordezkari bat mintzatzen ahalko da, eztabaidagai diren gaien inguruko bere jarrera azaltze aldera, 20 minutuz.
Eztabaida bukatuta, bilkura ordu eta erdiz etenen da, eta Mahaiari erabaki proposamenak aurkezteko epe bat irekiko da. Talde parlamentario edo foru parlamentarien elkarte bakoitzak gehienez ere bost proposamen aurkeztu ahalko ditu. Eztabaidan zehar in voce zuzenketak aurkezteko aukera izanen da, baldin eta haien xedea errakuntza edo akats teknikoak, terminologiakoak edo gramatikakoak zuzentzea baldin bada.
Proposamenak batera defendatuko dira –gehienez ere, hamar minutu–, handitik txikira. Txanda horretan, eledunek orobat eman beharko dute beste taldeek aurkeztutako proposamenei buruzko iritzia.
Eztabaida bukatuta, erabaki proposamenak bozkatuko dira.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
- Azaroaren 26ko Osoko Bilkurarako boto-eskuordetza egiteko epea ezartzea.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren azaroaren 17ko 97/2020 Ebazpena, bertan behera uzten duena 2020ko azaroaren 18ko 15:15erako deituta zegoen Kultura eta Kiroleko Batzordearen bilkura.
MAHAIAREN ETA NUP-EKO NAFARROAKO OROIMEN HISTORIKOAREN DOKUMENTU-FUNTSEKO ZUZENDARIAREN ARTEKO BILERA
- Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentu-funtseko zuzendariak jardueren oroitidazkia eta 2020ko balantze ekonomikoa aurkeztu ditu, bai eta 2021erako lan-proiektua eta aurrekontua ere.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere errefusarik bipilena erakusten baitio hezkuntzaren arloko lege berriari, Celaá legeari, eta Gorteetan izapidetzetik erretira dezan eskatzen baitu. Navarra Sumak aurkeztu du.
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk aurka bozkatu dute; Navarra Sumak, berriz, alde. I-Ek puntu guztien aurka bozkatu du, salbu eta 3. puntuaren kasuan, haren alde bozkatu baitu.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:
1.- Bere errefusik bipilena erakustea dio hezkuntzaren arloko lege berriari, Celaá legeari, eta Gorteetan izapidetzetik erretira dezan eskatzen du.
2.- Espainiako Gobernua premiatzea hezkuntza-arloko Konstituzio Itunera itzul dadin eta errespeta dezan familiek hezkuntza-eredua eta seme-alabak eskolatzeko ikastetxea aukeratzeko duten eskubidea bermatzen duten epaietan jasotako doktrina konstituzionala; halaber, errespeta dezan ikastetxe berezituak hezkuntza-sisteman egotea, familiek berdintasun-baldintzetan sartzeko eskubidea duten aukera pedagogiko gisa.
3.- Gobernua premiatzea berma dezan irakaskuntza gaztelaniaz eta kasuan kasuko lurraldeetan koofizialak diren gainerako hizkuntzetan jasotzeko eskubidea, gaztelania lurralde nazional osoan komunikazio-hizkuntzatzat har dadin, eta gainerako hizkuntza koofizialak ere halakotzat har daitezen dagozkien lurraldeetan.
4.- Gobernua premiatzea Konstituzioaren 27.3 artikulua errespetatu eta bete dezan; artikulu horren arabera, “botere publikoek bermatuko dute gurasoen eskubidea haien seme-alabek jaso dezaten beraien sinesmenekin bat datorren heziketa erlijiosoa eta morala”.
5.- Gobernua premiatzea berma dezan hezkuntza bereziko ikastetxeen existentzia eta doakotasuna, bai sare publikoan, bai itunpeko sare pribatuan, hezkuntza-eredu espezializatu eta plural baten elementu garrantzitsu gisa, familiei beren interes eta premietara ondoen egokitzen den aukera hautatzea ahalbidetuko diena.
6.- Babestea Hezkuntza-erreforma honen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa jar dadin, orain arte Espainiako Konstituzioak ezartzen duen egoera sozial, demokratiko eta zuzenbidekoan finkatutako oinarrizko eskubide eta askatasunak urratzen dituelako.
7.- Erabaki honen berri ematea Espainiako Gobernuari eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ministroari, bai eta Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten talde politikoetako eledunei ere".
Archivos adjuntos