Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Azaroak 2

2020ko azaroaren 2ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, AZAROAK 2– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 2–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Interpelazioa, hizkuntzaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du. Izapidetzeko onartu da, baina ez zaio presako izaera aitortzen.

- Interpelazioa, gazteen bizikidetzaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Interpelazioa, beken arloko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da erkidegoko prebentzio-ekintzaren lana sustatu eta babes dezan. Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da izapide egokiak egin ditzan 2020/2021 ikasturterako helduen euskarazko etengabeko hezkuntzako ikastaroa ezartzen dela bermatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal dezan Nafarroako garraioko enpresen ibilgailu astunen trafikoa identifikatzen duen txostena, Lurralde Kohesiorako Departamentuak bidesariak ezartzeko asmoa duen Nafarroako bost bideei (A-10, A-15, N-121-A, A-1 eta A-68) dagokiena. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Nafarroako Ubidearen 2. faseari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, musika-sektorera eta ikuskizunetara bideratutako Departamentuaren proiektuak azal ditzan (egindako proiektuak, abian dauden proiektuak, Navarra Music Comission, Navarra Kingdom of Live Music, ANAIM, besteak beste). Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendari Nagusiaren mendeko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalaren eta Kultur Ekintza Zerbitzuaren arduradunekin, egiten duten lanari buruz, daukaten aurrekontuari buruz eta nork bere arloan egiten dituen lankidetzei buruz informa dezaten. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazte Sozialistak-NGS, Gazteok Bai, EH Bildu Gazteak eta Rebeldía Navarra erakundeetako ordezkaritza batek gazteen erreskatea dela-eta talde horien artean adostutako 160 neurri jasotzen duen dokumentua azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Iruñeko José María Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxe Publikora. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen erregelamenduei buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Udal-titulartasuneko haur-eskola publikoetarako errefortzu gisa langileak kontratatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Azagrako Udalarekin NA-134 errepidean bi biribilgune egiteko lankidetza-hitzarmen bati buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- 75. eta 77. kilometroen artean Ebro ibaiak gainezka egiten badu, uholdea saihesteko N-113 errepidean (Iruña-Madril) egiten ari diren jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- COVID-19ko kasuen intzidentzia handiaren justifikazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Pandemia kudeatzeko Navarra Sumaren osasun arloko proposamenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Estatuko 2021eko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruzkoa, Nafarroako Foru Komunitateari dagokionez. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako garraio-enpresei bidesariak konpentsatzeko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Kulturaren I. Plan Estrategikoari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Aurreko legealdian oinarrizko osasun laguntzari buruz egindako dokumentuen berrikuspenari eta eguneratzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Konfinamendu-egoeran dauden ikasleen hezkuntza-arretari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Azken hilabetean Nafarroan COVID-19aren pandemiaren kontrolerako ezarritako neurrien eraginkortasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Derrigorrezko itxieraren ondoren ostalaritza-sektoreari laguntzeko neurri ekonomikoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako bisitak eta irteerak eteteko aukerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen erregelamenduen egoerari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Alarma-egoeraren deklarazio berriaren ondoren kultura-sektorean izandako ondorioei eta inpaktua minimizatzeko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Esku-hartze sozialaren eremuan egun dagoen lan-gatazka konpontzeko Nafarroako Gobernuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Etxabakoizko Nicasio Landa Ikastetxe Publikoari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andrea).

- Ikaselkar argitaletxearen Txanela Proiektuko testuliburuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Hondakinen arloko PIMA planetako estatu-funtsen banaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 2017-2019 aldia dela-eta TRACASA INSTRUMENTAL SL enpresari egindako fiskalizazio-txostenean adierazitako justifikatu gabeko orduei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Agoizko Siemens-Gamesaren Kanpoko Birkokatze Plana dela-eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egiten duen jarraipenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Agoizko Simens-Gamesako plantillaren egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gastuen aurrekontuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Enplegu-politika aktiboetarako dirusarreren partidei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- 2020rako Enplegu Politikako Urteko Plana birformulatzeaz arduratzen den talde espezifikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- 2020rako Enplegu Politikako Urteko Planean Nafarroak izan duen lankidetzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- 2021-2024 aldirako Enplegua Aktibatzeko Espainiako Estrategia berria egiteko lantaldeak eratzeko proposamenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Kontuen Ganberari eginiko eskaera, Nafarroako tokiko sektore publikoaren 2018ko ekitaldiari buruzko txostena egin dezan (Kontuen Ganbera).

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena, 2020ko hirugarren hiruhilekoa.

- Eledunen Batzarrak Nafarroako Parlamentuaren 2021eko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua onetsi du. 14.596.900 eurokoa da aurrekontu hori (-3,4%). 13.750.090 euro eragiketa arruntei dagozkie (-% 1,1) eta 846.810 euro kapital-eragiketei. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute; Navarra Suma abstenitu egin da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki gabe utzi dute 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektua izapidetzeko egutegiaren proposamena.