2020ko irailaren 14ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, IRAILAK 14– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 14–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Foru Lege proiektua, Nafarroako 2019ko Kontu Orokorrei buruzkoa (Nafarroako Gobernua).
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Zenbait zergatan gainkarguak aldi baterako ezartzen dituen Foru Lege proposamena (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jauna). Urriaren 1eko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.
INTERPELAZIOAK:
-Gure komunitatearen intereseko azpiegitura publiko berrien finantzaketaren gaineko politika orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).
- Nafarroako Ubideari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jauna).
- Nekazaritza Politika Erkideari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jauna).
-Gure komunitatearen intereseko bide-azpiegitura publiko berrien finantzaketaren gaineko politika orokorrari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).
- Emakumeak jasangarritasunaren eta eraldaketa digitalaren esparruekin lotutako STEM izeneko titulazioetan sartzea sustatzeko neurriei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andrea).
- Ekialdeko Pirinioetako biztanleek oinarrizko zerbitzuak baliatu ahal izatea bermatze aldera Nafarroako Gobernuak hartutako neurri eta konpromisoei buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jauna).
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere ekarpena berrikus dezan haur eskolen jabe diren udalekiko lankidetza hitzarmenetan (Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jauna).
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da eragile sozioekonomikoekin plan urgente bat taxutu eta adostu dezan, enpresetan kontziliaziorako malgutasun-neurriak ezartzeko (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andrea).
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Tuterako eta hango eskualdeko osasun barrutian anbulantzia berezitu bat para dezan COVID-19a izan dezaketela uste den edo COVID-19a daukatela baieztatuta dagoen pazienteentzat (Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andrea).
- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da Nafarroan egoera ekonomiko ahulean bizi diren pertsonei berma diezaien foru erkidegoan behar adina maskara izanen dutela (Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andrea).
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari exigi diezaion AIREF-Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak 2020rako eta 2021erako baimentzen dion gehieneko defizit-mugara iritsi ahal izatea (Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jauna).
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da garapen digitaleko estrategia bat defini dezan (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jauna).
AGERRALDIAK:
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, MINA MUGA proiektuko leheneratzeko plana zertan den informa dezan, bai eta proiektu hori dela-eta Departamentuak zer jarrera duen ere (Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andrea).
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, gizarteratzeari buruzko plan estrategikoaren ebaluazioari buruz informa dezan (Nafarroako Gobernua).
- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketari buruz –zehazki, bizitegi-eremuari buruz (BF1 eta BF2 lurzatiak)– informa dezan (Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andrea).
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren eta NUPeko Institute for Advanced Research in Business and Economics (INARBE) ikertzaile-taldearen ordezkariekin, “Next Generation EU” planak Nafarroan izan lezakeen inpaktuari buruzko azterlana aurkez dezaten (Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jauna).
- Los Arcos Motor Sport (LAMS) sozietatearen ordezkariekin, NICDOk egindako auditoriarekiko duten jarrera kritikoa eta horren ondorioak azal ditzaten (Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jauna).
- Amusdina elkarteko ordezkariekin, elakrtearen proiektuak azaltzeko )Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andrea).
- 'Batalla de Noain/Noaingo Bataila’ elkartearen ordezkariekin, Noaingo batailaren 500. urteurrena dela-eta garatzen ari diren proiektua azal dezaten (Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkartea).
- AMONA, ONEKA, Pentsionistak Martxan eta Sasoia elkarteen ordezkariekin, nagusiek pandemian dauzkaten beharrizanei erantzuteko beren proposamenei buruz informa dezaten (Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa).
AHOZKO GALDERAK:
-Nafarroako ekonomia suspertzeari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jauna).
- Nafarroako Antzoki Sarerako urte anitzeko finantzaketa hitzarmen bat sinatzeari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).
- A eta D ereduetan euskara ikasteari begira pandemiak izan dituen ondorioen analisiari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andrea).
- Militarrek kontaktuen miaketa-lana egiteko eskariari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andrea).
IDATZIZKO GALDERAK:
-Nafarroako Gobernuak ikasturtearen hasierarako duen baheketa-planari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andrea).
- Irakaskuntzako kontingentzia plana aldatzea justifikatzen duten irizpideei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andrea).
- Ikasturte hasierako baheketan erabiltzen ari diren test azkarrei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andrea).
- “Praktika artistikoak eta kultur ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea” masterrari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).
- NASUVINSAk udalekin sinatzen dituen hitzarmenei buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).
- Radar Covid aplikazioari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jauna).
- “Delta 50” deitutako eremuari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jauna).
- Estatuarentzako ekarpena gutxitzeari buruzkoa. (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jauna).
- Etxabakoizko Nicasio Landa Ikastetxe Publikoari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andrea).
- Reactivar Navarra-Nafarroa Suspertu Planaren eztabaidan onetsitako 45. erabakiari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andrea).
- Materia organikoaren gaikako bilketari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jauna).
- Iruñerriko hondakinen tratamenduari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jauna).
- 2020-21 ikasturterako irakasleen kontratazioak eta inbertsioak direla-eta Hezkuntzako kontseilariak iragarritakoari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andrea).
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du Eguesibarko Udalari buruzko 2019ko fiskalizazio-txostena eta hura argitaratzea erabaki du (Kontuen Ganbera).
- Kontuen Ganberari eskatu zaio Nafarroako Zirkuitoaren 2014ko eta 2019ko errentamendu-prozesuei buruzko fiskalizazio-txostena egin dezan (EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jauna).
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Izurdiaga Osinaga andrea EH Bildu talde parlamentarioari atxiki izana.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak batzordeen osaeran eginiko aldaketak. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordean, Virginia Magdalenok Ramón Alzórriz ordezkatuko du eta Inma Jurío izanen da eledun berria. Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordean, Virginia Magdalenok Inma Jurío ordezkatuko du eta eledun berria izanen da.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman du Podemos-Ahal Dugu Navarra foru parlamentarien elkarteak “Bakea eta Askatasuna Saharan” taldearteko eleduna aldatzea, Ainhoa Aznárezek Mikel Buil ordezkatuko baitu.
- Eskaria, txosten juridikoa egin dadin 2018ko bizi-baldintzei buruzko inkesta sozialari buruzko artxiboetako mikrodatuak lagatzearen legezkotasunari buruz (Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jauna).
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Dislexiaren Egunaren inguruko ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde jaunak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du heldu den urriaren 8an eginen den Dislexiaren Egunaren inguruko ospakizunarekin, eta egun horretan Legebiltzarraren egoitzaren fatxada urdin turkesa kolorez argiztatuko da.
2. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du urriaren 8a Dislexiaren Nazioarteko Eguna izendatzeko ekimenarekin”.
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten baitu Letizia Erreginak 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko ekitaldian parte hartzea. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
Navarra Sumak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak aurka bozkatu dute; EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak alde; Geroa baik 1. puntuaren aurka eta 2. eta 3. puntuen alde bozkatu du. Adierazpen instituzionalaren 2. puntua aldatu egin da, EH Bilduk eskatuta.
Onetsi ez den adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:
“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Letizia Erreginak parte hartzea Milagroko Nuestra Señora del Patrocinio Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan eta San Adriango Bigarren Hezkuntzako Institutuan eginen den 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko ekitaldian.
2. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du Estatu eredua, haren burutza barne, herritarrek modu demokratikoan erabakitzea, erreferendumaren edo kontsulta loteslearen bidez.
3. Nafarroako Parlamentuak bere babesa agertzen die irakasle, ikasle, irakasle ez diren langile eta familiei, haiek guztiak baitira hurrengo ikasturte hasieraren egiazko protagonista bakarrak”.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten die Moriako kanpalekuan izandako suteak kaltetutako pertsona migratzaile eta errefuxiatuei. PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarioen elkarteak eta I-E talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
Navarra Sumak 1. eta 2. puntuen alde eta 3., 4. eta 5. puntuen aurka bozkatu du; PSNk 1., 2. eta 3. puntuen alde eta 4. eta 5. puntuen aurka bozkatu du; Geroa Baik 1., 2. eta 3. puntuen alde bozkatu du eta abstenitu egin da 4. eta 5. puntuetan; EH Bilduk 1., 2., 4. eta 5. puntuen alde bozkatu du eta abstenitu egin da 3. puntuan. Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek bost puntuen alde bozkatu dute. Adierazpenaren azken bi puntuak EH Bilduren eskariz gehitu dira.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten die Moriako pertsona errefuxiatuentzako kanpalekuan izandako suteak kaltetutako milaka pertsona migratzaile eta errefuxiatuei.
2. Nafarroako Parlamentuak uste du premiazkoa dela Espainiako Gobernuak bat egitea Alemania, Frantzia, Finlandia, Luxenburgo, Eslovenia, Herbehereak, Kroazia, Portugal eta Belgika bezalako herrialdeen erabakiarekin, prest agertu baitira errefuxiatu adingabeak hartzeko.
3. Nafarroako Parlamentuak uste du Espainiako Gobernuak politika europar berri baten aitzindari izan behar duela, halako moduz non Turkia, Maroko edo Libia bezalako herrialde mugakideak pertsona migratzaile eta errefuxiatuak atxiki ditzaten finantzatzeari utziko zaion eta zirkulazio librerako eskubidea aitortu eta asilo eta babes legedia beteko diren.
4. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio beharrezkoak diren baliabideak berma ditzan pertsona errefuxiatuen eskubideak zaintzeko eta pertsona horien harrera integralerako, gizarte zibileko erakundeekin eta bestelako erakundeekin lankidetzan eta koordinatuta.
5. Nafarroako Parlamentuak Europako erakundeei eskatzen die bertan behera utz ditzaten Europar Batasunak Turkiarekin eta beste herrialde mugakide batzuekin dituen hitzarmenak eta zaindu dezaten nazioarteko asiloari buruzko legedia betetzen dela, hala nola Genevako Konbentzioa, giza eskubideen arloko zenbait itun eta Nazioarteko Zuzenbidea, pertsona guztien eskubideak bazterketarik gabe bermatzeko”.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen ditu irailaren 13ko goizaldean Altsasun izandako istiluak, eta dei egiten die herritarrei arduraz joka dezaten. PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarioen elkarteak aurkeztu dute.
Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk e I-Ek alde bozkatu dute; EH Bildu abstenitu egin da 1. puntuan eta 2.aren alde bozkatu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen ditu irailaren 13ko goizaldean Altsasun izandako istiluak, bai eta kalte materialak eta pertsonalak eragiten dituen antzeko indarkeria-adierazpen oro ere.
2. Nafarroako Parlamentuak berriz ere dei egiten die herritarrei, arduraz joka dezaten eta errespeta ditzaten agintariek xedaturiko osasun neurriak, COVID-19aren pandemiari eta pairatzen ari garen osasun krisi larriari aurre egiteko”.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi du heldu den urriaren 16an egitea Nafarroako Gazte Parlamentua eratzeko Bilkura.
- Mahaiak onetsi du bat egitea Nazio Batuen Egunarekin eta 2020ko urriaren 24an izanen den erakunde horren 75. urteurrenaren ospakizunarekin. Horren karietara, Legebiltzarraren fatxada urdinez argiztatuko da urriaren 19tik 25era.
- Mahaiak onetsi du Pazientearen Segurtasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta 2020ko irailaren 17an Legebiltzarraren egoitzaren fatxada laranja kolorez argiztatzeko proposamena.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute zerbitzu juridikoek eginiko txostena, jakiteko aukerarik baden edo ez foru lege baten bidez aldatzeko arauan oinarrituta eta Langileen Estatutuan –kasu horretan aplikatzekoa izanen baitzen, langileen eta enpresen arteko lan-harremana dela-eta– ezarritako iturri-sistemaren arabera lorturiko akordio eta baldintzak,lanari buruzko legedia Estatuaren eskumen esklusiboa izanik, haren exekuzioari buruz Nafarroak dituen eskumenak galarazi gabe.
Txostenak zerikusia du irailaren 1eko 14/2020 Foru Legearekin, zeinak oinarri baitu 7/2020 Foru Lege-dekretuan, uztailaren 22koan, zeinaren bidez ohiz kanpoko prebentzio neurri batzuk hartzen baitira koronabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren. Nafarroako Parlamentuak uztailaren 30eko Osoko Bilkuran baliozkotu zuen foru lege-dekretua eta foru lege proiektu gisa izapidetzea erabaki zuen.
14/2020 Foru Legea abuztuaren 27ko Osoko Bilkuran onetsi zuen Nafarroako Parlamentuak eta Navarra Suma eta EH Bildu talde parlamentarioek elkarrekin aurkezturiko zuzenketa bat erantsi zitzaion, zeinaren bidez onetsi baitzen ordu kopurua murriztea sare publikoko eta sare pribatu-itunduko 57 urtetik gorako irakasleei.
PSNk txosten juridikoa eskatu zuen, zuzenketaren alderdi baten aplikazioaren legezkotasuna argitzeko, hain zuzen, eskola itunduari buruzkoa, ulertzen baitu badela hitzarmen bat, 2020ko ekainaren 30ean patronalak eta eskola itunduko zenbait sindikatuk sinaturikoa, aurreko hitzarmenaren zenbait alderdi aldatzen dituena eta Nafarroako Gobernuak 2020ko uztailaren 15ean bere gain hartu zuena.
Txostenak ondorioztatzen duenez, eztabaidaezina bada ere Estatuak eskumen osoa duela lan arloko legedia emateko (Konstituzioaren 149.1.17. artikulua), Nafarroak hura betetzeko duen eskumena galarazi gabe (Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoko 58.1. artikuluko b) letra), ez dago eskumenen inbasiorik; izan ere, 14/2020 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen dena da soilik “aipatu neurriak betetzeko aurrekontu-babesa emateko legezko konpromisoa”, eta hori Nafarroako Parlamentuak egiten du, Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onesteko organo eskuduna den aldetik.