2020ko irailaren 21eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, IRAILAK 21– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 21–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROIEKTUAK:
- 9/2020 Foru Lege dekretua, irailaren 16koa, zeinaren bidez onesten baita COVID-19ak eragindako krisi sanitarioaren egoerari aurre egiteko prebentzio eta euste neurriak ez betetzeagatiko zehapen-araubidea Nafarroako Foru Komunitatean. Hura baliozkotzeko eztabaida urriaren 1eko Osoko Bilkuran eginen da.
- 10/2020 Foru Lege-dekretua, irailaren 16koa, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloko zenbait neurri. Hura baliozkotzeko eztabaida urriaren 1eko Osoko Bilkuran eginen da.
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Enpresen Deslokalizazioari Aurre Egiteko Neurriei buruzko Foru Lege proposamena, irailaren 17ko Osoko Bilkurak aintzat hartua, izapidetzen jarraitzea.
MOZIOAK:
- Honako mozio hauek erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da Donejakue 2021 Plan Globala prestatzeko eta antolatzeko egin beharreko jarduketak abiaraz ditzan (10-20/MOC-00064); Nafarroako Gobernua premiatzen da Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa (ABEN) Euroeskualdeko gainontzeko gobernuei proposa diezaien bi ardatz berri sartzea ABEN Euroeskualdearen 2021-XXXX plan estrategikoaren garapenean. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Honako mozio hauek erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren 2019tik 2030era bitarteko plan zuzendariaren ezarpena azkartu dezan Egaren adarrean Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen herrietan; Nafarroako Gobernua premiatzen da bere iritzia eman dezan eta Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuko nafar ekoizleen interesak defenda ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturaren esparruko artisten eta sortzaileen eskubideak berma ditzan eta horien jarduna erraz dezan pandemiaren osteko agertokian. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da Kode Zibila aldatzeko lege proiektu bat bultza dezan, animaliei eragiten dieten manu guztiak berriz idazteko. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa (ABEN) Euroeskualdeko gainontzeko gobernuei proposa diezaien bi ardatz berri sartzea 2021-XXXX plan estrategikoaren garapenean. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren 2019tik 2030era bitarteko plan zuzendariaren ezarpena azkartu dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hartu beharreko neurriak har ditzan eraikuntza jasangarriaren arloko lidergoa ez galtzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturaren esparruko artisten eta sortzaileen eskubideak berma ditzan eta horien jarduna erraz dezan pandemiaren osteko agertokian. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da osasun laguntza egokia eman diezaien COVID-19aren osteko patologia duten pazienteei. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da eskola-garraio duin eta segurua berma diezaien Nafarroako ikasle guztiei. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da foru lege proiektu bat aurkez dezan, enpresentzako laguntza ekonomikoak eta onura fiskalak baldintzatuko dituena. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da despopulazioaren aurkako eta landa garapena aldezteko foru lege proiektu bat aurkez dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, zahar-etxeetan eta desgaitasunen bat duten pertsonen zentroetan COVID-19a dela-eta egindako kudeaketari buruzko auditoriaz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Hezkuntzako kontseilariarena, Nafarroako ikasleen garraioari buruz Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ebazpenaz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Gabinete Trama SL enpresako arduradunekin eta Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendariarekin, Nafarroako Gobernuko Arkeologia Ataleko teknikariekin batera informa dezaten Muesko erromatarren presari buruz. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Equalia Elkartearen ordezkariekin, animalien ongizateari buruzko kanpaina aurkez dezaten. Geroa Bai talde parlamentarioak eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Diputatuen Kongresuko Trantsizio Ekologikorako Batzordeko lehendakari Juantxo López de Uralde jaunarekin, Mina Muga lurpeko meatzaritza proiektua zertan den azal dezan. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu dute.
- NUPeko Gizarte Kontseiluko lehendakari kargua uzten duenarekin, bukatzen den agintaldian kontseiluak egindako lanari buruz informa dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Eskaria, Europako Gaietarako Ponentziaren bilkurarako dei egin dadin, lan-bilkura bat egiteko Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi Irujo jaunarekin, Elcano Errege Institutuko ikertzaile Otero jaunarekin eta Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzako zuzendari nagusi Fonseca jaunarekin, Nafarroari eta COVID-19 Europako Suspertze Planari buruz informa dezaten.
AHOZKO GALDERAK:
- Erriberan lanpostuen behin-behinekotasunari aurre egiteko hartu beharreko neurriei buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- Honako galdera hauek erretiratzea: D ereduan aurrematrikulatzeko kanpainari buruzkoa (10-20/POR-00056); eta ratioak murrizteko eta irakasleak kontratatzeko neurriei buruzkoa (10-20/POR-00230). EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Amiantoa kentzeko plan zuzendaria betetzeari eta ekintza plana taxutu eta abian jartzeari buruzko ahozko galdera idatzizko galdera bihurtzeko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Hartutako kalte zerebrala duten haurrentzako laguntzari buruzko galdera batzordean eztabaidatzeko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Normaltasun berrian kirola egiteko Nafarroako Kirolaren Institutuak hartu dituen neurriei buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
- NUPek antolatu duen “APARTHEID EN PALESTINA Y LA CRIMINALIZACIÓN DE LA SOLIDARIDAD” udako ikastaroko txostengileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
- Egungo espetxe-politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Mendekotasuna artatzeko sistemari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Ezpel-izurritearen kontrolari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Kultura eta Kirol Departamentuak gorroto-mezuak ekiditeko abiaraziko dituen ekintzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Eskola-garraioko enpresek lehiaren aurkako praktikak egiteari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- COVID-19aren eraginez gastuak igo direla-eta egoitza-zentroei konpentsatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.
- Euskarabideak D ereduan matrikulatzearen aldeko kanpaina aurten ez egiteko arrazoiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- 2020ko ekitaldirako aurrekontuko itxiera-aurreikuspenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- Toki entitateek COVID-19aren ondorioz izandako gastu-igoerei aurre egiteko bideratutako zenbatekoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.
- Unibertsitateaz kanpoko ikasketen ikasturte-hasierari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Ubidearen 2. fasearen trazadurari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Ekonomiaren susperraldia sustatzearren zergak jaistearen komenigarritasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- COVID-19a duten pazienteen tratamenduen eta prozesuen kostuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Ikasturtea hasi zenez geroztik bi aste hauetan ehunka ikasle konfinatu izanak eragindako egoerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- ETB3 hartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- Europar Batasunak ezartzen dituen printzipioak betetzeko beharrezkoa den ingurumen-araudia onesteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.
- COVID-19a kutsatzeko erritmoa moteltzearren esparru guztietan neurriak hartzeko plan integral urgente bat taxutzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Osasun arloko araudia zaintzearen eta gainbegiratzearen arloan Nafarroako Gobernua egiten ari den jarduketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.
- Kulturari eta kirolari dagokienez Nafarroako lurraldea kohesionatzeko eta egituratzeko helburuak lortzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Toki entitateetan gazteriarentzako dauden espazioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
- CaixaBankek eta Bankiak bat egitearen ondorioak zehaztearren Nafarroako Gobernua egiten ari den zuzemenei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Uxue Barkos Berruezo andreak aurkeztu du.
- Gastu-mugaren egutegiari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Legegintzaldian zehar foru lege proiektu bat taxutzeari buruzkoa, beren lan-kontratuen portzentaje bat egiteko NEZ erabili beharra ezar dadin enpresen onura fiskalen baldintza gisa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Eskola Mapa aldatzeari buruzko galderari erantzuteko epea luzatzeko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du. (10-20/PES-00159).
- Musikaren sektorea suspertzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- 1977ko Amnistia Legeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- “Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoa” Plangintza Mankomunitateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Musika eskola eta kontserbatorioetarako kontingentzia plan berezi bat taxutzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- MINA MUGA proiektua leheneratzeko planari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Auzokideen erkidego-biltzarrak egiteko murrizketei edo haiek eteteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Moriako sutearen ostean Lesboseko errefuxiatuak hartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetako errepikatzaileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Lan-eskaintza publikoan 108 maisu/maistra lanpostu gaztelaniaz eskaintzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren “Osasun Mentala (2014-2019)” txostena, eta argitara dadin agindu dute.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko uztailean egindako aurrekontu-aldaketak, eta agindu dute haiek Kontuen Ganberari igortzea, legezkotasunezko txostena egin dezan.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko maiatzean egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena, eta agindu dute Nafarroako Gobernuari igor dakion.
BESTELAKO GAIAK:
- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseilurako aukeratu behar dituen bost kideen hautaketa. Onartutako arauei jarraiki, hautagaiak aurkezteko epea urriaren 1ean, osteguna, 17:00etan amaituko da. Bete beharreko postuak zenbat diren, talde parlamentario edo foru parlamentarien elkarte bakoitzak beste horrenbeste izangai aurkeztu ahalko ditu. Hautaketa Osoko Bilkuran eginen da, boto-paperen bidezko isilpeko bozketa batez. Lehenik, bertaratutako parlamentariek emanen dute botoa, eta, ondoren, eskuordetutako botoak emanen dira, eledunen bidez. Eledunek, ordezkaritza handienetik txikienera, botoa eskuordetu dieten taldekideen boto-paperak sartuko dituzte. Boto gehien lortzen dituzten bost hautagaiak hautatuko dira, bakoitzak, gutxienez, Legebiltzarreko kideen gehiengo osoa lortzen badu. Berdinketak ondoz ondoko bozketetan ebatziko dira: bete gabe geratu diren lanpostuetarako beharrezkoak diren guztiak eginen dira. Hiru bozketa egiten badira hautagai guztiak edo hautagaietako bat hautatu gabe, amaitutzat emanen da prozesua, eta berri bati emanen zaio hasiera bakarrik hautatu gabeko kideak hautatzeko.
- EH Bildu talde parlamentarioaren aldaketak zenbait batzorde arrunten osaeran:
Arantxa Izurdiagak Maiorga Ramírez ordeztuko du Lurralde Kohesioko Batzordean eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordean; Laura Aznal Migrazio Politiketako eta Justiziako Batzordean, zeinean eleduna izanen baita; Patricia Perales Herritarrekiko Harremanetako Batzordean; eta Adolfo Araiz Europako Gaietako Batzordean. Gainera, Patricia Peralesek eta Txomin Gonzálezek Miren Aranoa ordeztuko dute Hezkuntzako Batzordean eta Kultura eta Kiroleko Batzordean, hurrenez hurren.
- Eskaera bat erabaki gabe geratu da, Osoko Bilkura monografiko bat egin dadin Nafarroak parte hartu ahal izateari buruz Kontseilu Europarrean 2020ko uztailaren 21ean onetsitako Europako funtsetan nahiz Espainiako Gobernuari proposatuko zaizkion kasuko proiektuetan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoaren komunikazioa, zeinaren bidez prest azaltzen baita Enquipe Media abalatzeko eta aurkezteko Jaime Brunet Fundazioak Giza Eskubideen sustapenerako 2020ko nazioarteko sarirako.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alzheimerraren Munduko Eguna ospatzearekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
Nafarroako Parlamentuak 2020ko irailaren XXean egindako bilkura arruntean erabaki du Alzheimerra eta bestelako dementziak dauzkaten pertsonen senitartekoen Nafarroako Elkartearekin bat egitea, ALZHEIMERRAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko “Mendekotasuna legez kanpo” goiburuarekin, zeren eta legearen barruan mendekotasuna ez baitago ongi babestua.
Nolanahi ere, aitortu behar dugu Autonomia pertsonalari eta mendekotasunerako arreta emateari buruzko 39/2006 Legea mugarri bat izan zela gizarte-eskubideen aurrerapenean, eta atea ireki ziola mendekotasun-egoeran zeuden pertsonen eta haien senide zaintzaileen beharrak aitortzeari.
COVID-19ak eragindako krisi sanitario, sozial eta ekonomikoak eta kontzientzia sozial handiagoak une honetan erantzun “irmoa, iraunkorra eta gure gizartearen egungo eredura egokitua” eskatzen dute. Garai berriak, konplexuak eta aurrekaririk gabeak bizi ditugu, non COVID-19aren ondorioz sortutako pandemiak beste politika espezifiko batzuk bigarren mailan uztera behartu duen, hala nola gaixotasun neurodegeneratiboen pandemia eta, bereziki, Alzheimerra.
Horregatik, Nafarroako Parlamentuan aurreko urteko manifestuarekin bat egiten dugu berriz ere, eta konpromisoa hartzen dugu dementziak, oro har, eta Alzheimerra, bereziki, gizarte- eta osasun-lehentasuntzat har daitezen. Eta maila politiko-administratibo guztietan indarrak batu beharrean gaude, pandemia hori geldiarazteko behar diren neurriak hartzeko.
Aurreikuspenen arabera, bizi-itxaropena igoko da –horrenbestez, Nafarroako populazioa ere zahartuko da (Espainiako batez bestekoaren gainetik zahartu ere)–. Hortaz, dementzia-motaren bat pairatzeko arrisku-faktore nagusia adina denez, AFANek honako hauek eskatzen ditu:
-
Zahartze-prozesuak erraztera zuzendutako programak indartu eta optimizatzea.
-
Kontzientzia hartzea epe labur eta ertainean geldiezina izanen dela adineko pertsonen kopuruaren gorakada; horregatik, oinarriak berehala jarri behar dira pertsonei gutxieneko duintasunarekin bizitzea ahalbidetuko dieten pentsioak bermatzeko.
-
Baliabide espezializatuak eta egokiak aurreikustea dementziari arreta emateko, egungo eta etorkizuneko beharrizanei aurre egiteari begira, bai hiri-eremuetan bai landa-eremuetan ere, non gaur egun babes apalagoa baitute.
Familia zaintzaileen egoerari eta dementzia dutenak zaintzen jarraitzen duen familia-ingurunean gertatzen ari diren aldaketei dagokienez, AFANek honako hau proposatzen du:
-
Gogoeta-prozesu bat abiatzea familiak gaur egun duen –pandemian horixe demostratu da– eta etorkizun hurbilean izanen duen eginkizunari buruz. Gizarteari ohartaraztea bakardadea egiturazkoa bilakatzeko arriskua dagoela.
-
Zaintzaile nagusiari laguntza emateko mekanismoak sortzea, zeinen bidez eragotzi dementzia duen inor geratzea arretarik edo zainketarik gabe. Mekanismo horiek egungo familia-zainketaren osagarria izanen dira eta erraztuko dute beste zainketa mota bateranzko bidea (publikoa, pribatua edo mistoa) non protagonismo handiagoa egonen den, familia-egiturari ezinezkoa zaionean zaintzailearen rol tradizionala betetzea.
Bestetik, dementzia-mota desberdinei buruzko ezagutza zientifikoak aurrera egiten duen neurrian, AFANek ezinbestekotzat jotzen du honako hau:
-
Dementzia mota bakoitzaren identitate propioa baloratu eta aitortzea, beharra duten pertsonei arretak, zerbitzuak, baliabideak eta zainketak ematearen arloko zein ikerketaren arloko espezializazio bati begira, agerian geratu baita horrexetan inbertitu beharra dagoela.
-
Berariaz, protokolo, programa edo arretak ezartzea, “gaixo gazte” deitutakoei —65 urtetik beherakoei— berariaz zuzenduak, zeren eta egungo diagnostiko guztien % 9-10 baitira jada.
Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonak Artatzeko Legeari dagokionez, AFANek honako hau egin dadin eskatzen du
-
Dementzia duten pertsonen kasuan, autonomiaren kontzeptuari eskaini beharko litzaioke arreta. Gaur arte, ez zaie arretarik eman, zeren eta gaixotasunak jada bilakaera bat izan duenean egin izan baita hasierako balorazioa; hori dela eta, diagnostiko goiztiarra eman zaien eta oraindik ere beren gaitasunak hein handi batean mantentzen dituzten pertsonen kasuan, ez dira bultzatzen kalitatezko bizi-aldiak luzatzea bideratuko luketen prozesuak.
-
Diagnostikoari lotuta, dementzia duten pertsonen desgaitasuna baloratzea bultzatu beharko litzateke.
-
Berariazko mekanismo batzuk artikulatzea, gaixoa aztertzea ez ezik, zaintzaile nagusia aztertzea ere erdigunean jarriko luketenak.
Gizarteak oro har eta Administrazioak bereziki aitortu behar dute zaintzaileak eginkizun ordainezina betetzen eta onartzen duela; izan ere, zaintzailerik ez balego gaixoak ez luke arretarik izanen; hortaz, Alzheimerrak eta, oro har, dementziek ukitutako pertsonatzat ere hartu behar da zaintzailea. Hartara, bilatzen da binomioko bi osagaiak (gaixoa-zaintzailea) berdin tratatzea, eta ez bereiz. Horretarako, elkarteak honako gogoeta hau egiten du:
-
Zaintzailearen figura aldarrikatzea, arazoaren handitasuna bere testuinguruan egoki kokatzeko. (Nafarroan Alzheimerra duten 5.449 pertsona daude, Osasunbideak erregistratutakoaren arabera, eta 21.796 izanen lirateke haien familiak ere kontuan hartuko balira). Horretarako, zaintzaileari lehentasunezko arreta eman beharko zaio babes-politiken eta babes-ekintzen bitartez. Horrek ez du inolaz ere esan nahi gaixoari zuzendutako arretari erne eutsi behar ez zaionik.
Ikusita dementziaren inguruan estigmak arazo garrantzitsua izaten jarraitzen duela –eta halaxe geratu da agerian COVID-19aren pandemian–AFANek uste du honako hauek interes handienekoak direla:
-
Gizartea heztea, zentzurik zabalenean, dementzia dela-eta bizikidetza aktiboa osatzeko, gizarte ez baztertzaileak sortuz.
-
Kontzientziazio, sentsibilizazio eta, batez ere, gaikuntzako berariazko planak diseinatzea gizarteko kolektibo jakin batzuentzat, plan horien bitartez zuzen jardun ahal izan dezaten egoera jakin batzuetan; honako hauetan, besteak beste: desorientazioa, galerak, jokabidearen nahasmenak, eta abar.
-
Enpresekin lan egitea, lanpostuak egokitu diezazkieten (mantentzen dituzten gaitasunen arabera) lan egiteko adinean egon eta dementziak ukituta daudenei. Era berean, zaintzaileen egoera kontuan hartzea, familia eta lana bateragarri egiteari begira kolektibo horri zuzendutako neurriak ahalbidetuz.
-
Ukitutako pertsonen eta haien zaintzaileen aldeko neurri fiskalak sortzea.
Dementziak oro har eta berariaz Alzheimerrak ukitutako pertsonentzako berariazko arreta da AFANen kezketako bat; hortaz, honako neurri hauek proposatzen ditugu:
-
Zainketari eta arretari heltzeko estrategietan eta moduetan berrikuntzak egitea, garaiekin bat, eta, batez ere, haiek zuzenduta dauden pertsonen beharrizanekin bat.
-
Esku-hartzeak arreta hartuko dutenen profil berriei egokitzea, profilak denboraren joan-etorriarekin batera aldatu baitira.
-
Berariazko erantzuna ematea gaixotasunaren estadio bakoitzeko eskakizun aldakorrei, bai zaintzaileak, bai gaixoak berak eskatzen dituztenei.
Gizatalde honek dauzkan beharrak eta behar dituen berariazko zainketak direla eta, AFANek beharrezkotzat jotzen du Administrazioak indartu eta bultza dezala, modu progresiboan, oro har, dementzietarako beharrezkoa den arreta eta, berariaz, ukitutakoek eta haien familiek behar dutena. Aldi berean, hirugarren sektoreari laguntza emateko politikak aldarrikatzen ditugu, eta, zehazki, Alzheimerra eta bestelako dementziak dauzkaten pertsonen senitartekoen Nafarroako Elkarteari laguntza ematekoak. Elkarte horrek duela 30 urtetik osatzen du sektore publikoak egiten duen lana.
Alzheimerraren gaixotasunaren izaera sozio-sanitarioak eta haren konponbideari buruzko etorkizun nahasgarriak ezinbestez eskatzen dute ikerketa erabakitasunez laguntzea: ikerketa biomedikoa, soziala eta sozio-sanitarioa. Horri dagokionez, AFANek honako hauek lehenesten ditu:
-
Aurrekontuko zuzkidurak handitzea.
-
Ikerketaren arloko entitate pribatuek eta zentro publikoek sustatutako sinergien koordinazioa eta ezarpena bultzatzea.
Denborak aldatzen doaz, pertsonak aldatzen doaz eta beharrizanak aldatzen doaz. Hori dela eta, eta dokumentu honetan azaldutakoaren argitara, AFANek honako hau eskatzen du:
-
Alzheimerraren Estatu Politika baterantz joatea, dementziarekin konpromisoa duen eta solidarioa den gizarte bat bilatuz, lanketa integralaren eta ingurune ez-baztertzailearen ikuspegitik.
-
Azken batean, ahaleginak egitea politikak bilakaera bat izan dezan, dementziak eta hura pairatzen duten pertsonek izaten duten bilakaeraren parekoa.
- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alzheimerraren Munduko Eguna ospatzearekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Munduko Egunaren ospakizunarekin.
2. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat egingo du astelehen honetan, irailak 21, 12:00etan, talde parlamentarioek aurkeztutako Adierazpen Instituzionala irakurtzeko. Ekitaldian AFANek ere parte hartuko du.
3. Nafarroako Parlamentuak irailaren 21ean, astelehena, fatxada magenta kolorez argiztatzea erabaki du.”
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du; horren bidez, Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela kode penala gogortzea animalienganako ankerkeria bereziko kasuetan. Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk e I-Ek alde bozkatu dute; EH Bildu 2. puntuan abstenitu da eta gainerakoaren alde bozkatu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:
1. Zigor Kodea erreformatzeko beharra, animalienganako ankerkeria bereziko kasuetan zigorrak gogortzeko, bai eta Kode Zibila erreformatzea ere, animaliak gauzetatik bereizteko, Lisboako Tratatuan ezarritakoari jarraituz.
2. Animaliak babesteko esparru lege bat onartzeko beharra, Espainiako lurralde osoan aplikatzekoa, konpainiako animaliak babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legearen espiritua jaso lezakeena.
3. Derrigorrezko eskola-curriculumeko elementu guztietan animalien babesa eta bizikidetza arduratsua diziplina arteko gai moduan jasotzeko eta lantzeko beharra.
4. Enplegatu publikoak prestatzeko beharra, animaliak babesteko politika publikoak kudeatu eta gauzatzeko, eta Lagun egiteko animaliak babesteari buruzko apirilaren 4ko 19/2019 Foru Legea garatzeko araudia aplikatzeko.
5. Foru Komunitateko toki entitateek ahalik eta adostasun sozial eta politiko handienarekin onetsi behar dituzte animaliak babesteko ordenantza berriak, Europako, estatuko eta autonomia-erkidegoetako arau-esparruetara eguneratuta.
6. Adierazpen instituzional hau bidaltzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Espainiako Gobernuko Animalien Ongizateko Zuzendaritza Nagusiari.”
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Emakumeen eta Neskatoen Sexu-esplotazioaren eta Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Navarra Suma eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu e I-Ek alde bozkatu dute; EH Bildu 1, 3, 6 eta 7. puntuen alde bozkatu du; 2. eta 4. puntuetan abstenitu da, eta 5. puntuaren aurka bozkatu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak honako hau azaltzen du:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumeen eta Neskatoen Sexu-esplotazioaren eta Trafikoaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.
2. Nafarroako Parlamentua biktimen alde dago erabat, eta prostituzio-sistemaren aurka; sistema hori emakume eta haur kalteberen sufrimenduaz eta esplotazioaz elikatzen da, eta haien eskubide guztiak urratzen ditu.
3. Nafarroako Parlamentuak emakumeak pobreziaren feminizazioagatik eta gizonen eskariagatik prostituituak izatera behartzen dituzten kausak desagertzearen alde borrokatuko duen gizarte-eredu bat defendatzen du, eta kausa horiek desagerrarazteko eta ondorioei aurre egin ahal izateko jardun behar dugu. Emakume horien sexu-esplotazioa bateraezina da berdintasunaren, pertsonen duintasunaren errespetuaren eta emakumeen eta neskatoen giza eskubideen defentsaren gizarte-ereduarekin.
4. Nafarroako Parlamentuak prostituzioa abolitzeko eta sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa desagerrarazteko konpromisoa hartzen du, bai eta emakumeen eta neskatoen duintasuna defendatzeko eta emakumeak eta haurrak esplotatuz aberasten diren sareak eta mafiak amaiarazteko ere.
5. Nafarroako Parlamentuak estatuan prostituzio-sistema abolitzeko lege integral bat onestearen aldeko apustua egiten du.
6. Nafarroako Parlamentuak aitortu egiten du krisi honetan ezinbesteko zerbitzuak ematen jarraitzen duten organizazioen eta kolektiboen lana: biktimak bilatzen eta justizia, osasungintza nahiz laguntza eta babes soziala izan dezaten laguntzen, eta abusu nahiz esplotazio egintza gehiago gerta dadin ekiditen.
7. Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudun guztiei eskatu nahi die indartu egin dezaten sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa-delituak detektatzeko eta kontrolatzeko ahalmena; izan ere, adierazle nahiz azterlan guztiek erakusten dute pandemiak areagotu egin duela gizakien salerosketa, bereziki emakume eta neskatoena, zeinak, konfinatuta egotean, indarkeria handiagoaren arriskupean egon baitira”.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Mahaiak onetsi du Parlamentuan ekitaldi publiko bat egitea, NAIZEN Elkarteak eskatuta, haurren eta gazteen transexualitatea dela-eta. Ekitaldia irailaren 30ean eginen da, 19:00etan.
- Mahaiak onetsi du Farmazialarien Mundu Eguna dela-eta 2020ko irailaren 25ean Legebiltzarraren egoitzaren fatxada berde kolorez argiztatzeko proposamena.
- Mahaiak onetsi egin du Koronabirusaren (COVID-19) aurreko Kontingentzia Plana Koordinatzeko Taldeak irailaren 17an egindako bileraren akta.