Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Maiatzak 13

2020ko maiatzaren 13ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEAZKENA, MAIATZAK 13– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –asteazkena, maiatzak 13–, 12:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, aho batez onetsi du Reactivar Navarra-Nafarroa Suspertu Planari buruzko Batzorde Berezia sortzea. Proposamena Navarra Suma, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek sinatu dute, eta haren helburua da Parlamentuaren "zilegitasuna eta eraginkortasuna" baliatzea, Foru Gobernuak irekitako parte-hartze prozesuan bere ekarpenarekin laguntzeko.

 

Ostiraleko –hilak 15–, 17:30ak arteko epe bat ireki da, Batzorde Bereziaren sustatzaileek proposamenak aurkez ditzaten Batzorde Bereziaren antolamenduari eta funtzionamenduari begira. Batzorde horren funtzionamendu-arauak, zerbitzu juridikoek egin beharrekoak, astelehenean onetsiko dira‑, ustez. Batzorde Bereziaren eraketa eta kideak izendatzeko epea zehaztuko dira, besteak beste.