2020ko maiatzaren 18ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, MAIATZAK 18– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 18–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako arreta soziosanitarioko sistema integratua arautzen duena. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen dituen Lege proposamena aintzat hartzeari buruzkoa.
INTERPELAZIOAK:
- Genero indarkeriari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2020-2021 ikasturterako NUPeko graduko ikasketetako irakasgaietako matrikula guztiak tasa bakar batean bateratu ditzan, halako moduan non inolaz ere ez baitu gaindituko egungo 1. matrikularen kostua. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aparteko neurriak har ditzan unibertsitateko beken deialdian eta NUPeko 2020-2021 ikasturterako matrikulazioan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere ekarpena berrikus dezan haur eskolen jabe diren udalekiko lankidetza hitzarmenetan. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da arau-tresna bat igor dezan Parlamentura, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 5/2020 Foru Legea aldatzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Mugikortasun Jasangarriaren Plana onets dezan eta Bizikletaren Nafarroako Kontseilua sortzea bultza dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Covid-19aren balizko berragerpenen aitzineko Kontingentzia Plan bat taxutu dezan, parte-hartzailea eta inplikatutako eragile guztiekin adostua. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturako lanbideei buruzko lege proiektu bat bultza dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Hitzarmen Ekonomikoa berritzeko Estatuarekiko negoziazioaren esparruan zerga-figura berriak sar daitezen eta Nafarroako erakundeak nazioarteko zerga-foroetan egonen direla ziurta dadin. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da koordinatu ditzan tokiko entitateekin udal bakoitzaren soluzio partikularrak, abiadura handiko Internet eramateko xedez. Nafarroako Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da proiektu pilotu bat abian jar dezan, udako hilabeteetan eskola-jantokiak irekitzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da tokiko aldizkariak gure eskualdeetako merkataritza eta enpresa txikiak berrabiatzeko tresna gisa kontuan har ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
AGERRALDIAK:
- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, etxebizitza galtzeko arriskuan dauden ehunka familiaren egoera larria konpontzeko egindako kudeaketei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako, eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Nafarroako Banda Zabalaren Bigarren Planari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, deseskalatze-prozesuaren faseak eta Nafarroako Gobernuak hori dela-eta hartutako neurriak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Reactivar Navarra-Nafarroa Suspertu Planari buruzko Batzorde Bereziaren eratzea, antolamendua eta funtzionamenduari buruzko Arauak onetsi dira, lanerako planarekin, bilkuren egutegiarekin eta eztabaida sektorialak antolatzeko erabaki proposamenekin zerikusia duena izan ezik, gai horiek heldu den asteazkenean, maiatzak 20, eginen den Batzorde Bereziaren eratze bilkuran onetsiko baitira.
AHOZKO GALDERAK:
- Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen duen eta Nafarroako Gobernuak hein batean finantzatzen duen bidaiarien garraio publikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Eten digitalaren arazoa konpontzeko aurreikuspenari eta epeei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Kulturaren eta kirolaren sektoreko autonomoentzako laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- NICDO enpresari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuko @clave erregistro-bulegoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Konfinamendu-neurriak ez errespetatzeagatik jarritako isunei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Konfinamenduan baimendutako jarduerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Pandemiaren balizko bigarren kutsatze-kolpe baten aitzineko neurriei eta protokoloei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Otsailean Italiako iparraldera joandako Batxilergoko bi taldeetako ikasleen familiei emandako informazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Covid-19aren pandemiak eragindako geldialdi ekonomikoaren ondoren foru erkidegoko kultur ekoizpenak biziko duen egoera zaila arintzeko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Mendekotasuna eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako laguntzetan emandako aldaketak malgutzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen aparteko finantzaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Zahar-etxeetan eta desgaituen egoitzetan kutsatutako eta hildako pertsonen datuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko martxoan egindako aurrekontu-aldaketak.
- Eskaria, Gizain Gizarte Zerbitzuen Fundazio Publikoa sortzeko prozedurari eta fundazio horri zerbitzuak eskualdatzeko prozedurari nahiz funtzionamenduari buruzko fiskalizazio-txostena egin dadin. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Burlatako Udalaren 2018ko ekitaldiari buruzko fiskalizazio-txostena.
BESTELAKO GAIAK:
- Bilkura ez-presentzialak eta mistoak (presentziala eta bideokonferentzia bidezkoa) egiteko jarraibideak.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erabateko arbuioa adierazten baitu Iruñeko zinegotzi Tomás Caballeroren hiltzailea goraipatzeko eta babesteko ekintzak direla-eta. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Adierazpena Navarra Suma, PSN eta Geroa bai talde parlamentarioen aldeko botoarekin onetsi da. Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek 3. puntuaren alde eta 1., 2. eta 4. puntuen aurka bozkatu dute. EH Bilduk testu osoaren aurka bozkatu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak erabateko arbuioa adierazten du ezker abertzaleak pasa den asteburuan Iruñean antolatutako ekintzak direla-eta, Iruñeko zinegotzi Tomás Caballeroren hiltzailea goraipatzeko eta babestekoak baitziren.
2. Nafarroako Parlamentuak salatzen du zenbait alderdi politiko eta sindikaturen isiltasun konplizea, uko egiten baitiote ETA banda terroristako kriminalak omentzeko gorroto- eta faxismo-adierazpen publikoak errefusatzeari.
3. Nafarroako Parlamentuak exigitzen die alderdi politiko eta gizarte-erakundeei ETAren terrorezko historiak berekin dakarren guztia kondenatu eta gaitzetsi dezaten.
4. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna eta txera adierazten dio Tomás Caballeroren familiari; izan ere, berriro egiaztatu behar izan baitu ezker abertzalea, biktima ahaztuta, hiltzaileen ondoan kokatzen dela”.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu aurten ere maiatzaren 17an egin den Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.
Adierazpena aho batez onetsi da, 5. puntua izan ezik, puntu horretan EH Bildu abstenitu egin baita.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu aurten ere maiatzaren 17an egin den Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.
2. Nafarroako Parlamentuak LGTBI+ politikekiko konpromisoa adierazten du, bai eta sexu-orientazioaren adierazpen askearen, genero eta sexu-nortasunaren adierazpenaren aldekoa eta lesbiana, gay, bisexual, transexual, transgenero eta intersexualen aurkako diskriminazio eta indarkeria ororen kontrakoa ere.
3. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die diren modukoak izateagatik jazarpena jasaten duten eta gorroto delituen xede diren LGTBI+ pertsona guztiei.
4. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela leheneratze- edo birmoldatze-terapiak desagerraraztea, bai Estatuan bai nazioartean.
5. Nafarroako Parlamentuak uste du egokia dela Estatuko Gobernuak asiloa eta babesa sustatzea beren herrialdeetan jazarpena pairatzen duten LGTBI pertsonentzat.
6. Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak bere konpromisoa betetzea eta Nafarroako ikastetxe guztietan hezkidetza plan bat ezartzen jarraitzea, diskriminazio eta indarkeria mota oro desagerrarazteko tresna gisa, azken xedea izanen duena pertsona guztiek giza eskubide guztiak baliatu ahal izatea. Berdintasuna ez da aukerakoa, gure betebeharra da hura erdiesteko lan egitea.
7. Nafarroako Parlamentuak LGTBI+ Foru Legea garatzeko ekintza plana ezartzea babesten du eta uste sexu-orientazioari, genero-adierazpenari eta sexu- edo genero-nortasunari buruzko prestakuntza beharrezkoa dela administrazio publiko guztietan eta bereziki gizarte-, osasun- eta landa-arloetan”.
- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu Reactivar Navarra-Nafarroa Suspertu Plana ahal den parte-hartze handienarekin eta adostuenarekin taxutu beharra dagoela. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
Proposamenaren aurka bozkatu dute Navarra Sumak, Geroa Baik eta Podemos- Ahal Duguk, eta alde bozkatu dute EH Bilduk eta I-Ek.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Reactivar Navarra-Nafarroa Suspertu Plana ahal den parte-hartze handienarekin eta adostuenarekin taxutu beharra dagoela, halako moduan non erabakiak partekatuak eta kolektiboak izanen baitira.
2. Nafarroako Parlamentuak ulertzen du planaren prestatze-aldian lortutako konklusioak eta planaren edukia garrantzi ezin handiagokoak izanen direla eta legegintzaldi honetako lehentasun politikoak eta aurrekontukoak baldintzatuko dituztela. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Reactivar Navarra-Nafarroa Suspertu Plana onetsi ondoren Nafarroako Parlamentura igor dezan, bertan eztabaidatu eta azken bozketa egiteko.
Archivos adjuntos