Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Martxoak 9

2020ko martxoaren 9ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, MARTXOAK 9– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, martxoak 9–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Zientziekin, teknologiarekin, ingeniaritzarekin eta matematikekin lotutako titulazioak, bereziki emakumeen artean, aldezteko eta horiei proiekzioa emateko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua eta Estatuko Gobernua premiatzen dira hirigintza-garapen berrietan behar adina ikaspostu publiko berma ditzaten, lurzoru publikoaren lagapenaren bidez, titulartasun eta kudeaketa publikoko ikastetxeak sortu eta irekitzeko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kirol instalazioen mapa bat taxutu dezan, instalazio horiek dituzten beharrizanak, alternatibak eta hobekuntza-plan bat garatzeko aukerak aztertzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuarekin eta Canasarekin egin beharreko urratsak egin ditzan lankidetzan aritu eta proiektua ahalik eta azkarren onartzeko eta Ubidearen 2. fasea eraikitzen hasteko. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ekitaldi instituzional baten bidez aitorpena egin eta erreparazioa eman diezaien diktaduran eta diktaduraren osteko errepresioan, trantsizioan eta demokraziako lehen urteetan beren sexu-orientazioa edo genero-identitatea zirela-eta askatasuna ukatu zitzaien eta gizarte-bazterketa pairatu zuten pertsona guztiei. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea alda dezan, foru erkidegoaren Barne Produktu Gordinaren % 0,2 jasoz defizit-helburu gisa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Gizarteratze Planari buruz, 2019an garatutako jarduketei buruz eta 2020rako lehentasunei nahiz aurreikusitako jarduketei buruz, bai eta zenbatetsitako aurrekontu-esleipenari buruz ere, informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, azal dezan nola egin nahi dien aurre Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea dela-eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren ondorioz Iruñeko 1. Auzialdiko 7 bis Epaitegiaren jarduera areagotzeak ekarriko dituen ondorioei. Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Gastuak baimentzeko eskaria, bere teoria feminista azaltze aldera Carole Pateman-ekin egin beharreko lan-bilkurako itzulpen-gastuak eta lan-bilkuraren osteko hitzaldikoak kontratatzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Mahai-teniseko Federazioaren ordezkariekin, Nafarroan kirol horren egoera zein den eta zer behar dauzkaten azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Foro Sozial Iraunkorraren ordezkariekin, iragan azaroan Iruñean egindako jardunaldien ondorioei buruz informa dezaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Cintruénigoko “Otero de Navascués” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikora. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Eskaria, ponentzia bat era dadin ehiza-faunak eragindako kalteak, kalte-ordainak, prebentzioa, biosegurtasuna, istripuak eta abar aztertzeko. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, batzordean izapidetu dadin anbulantzien zerbitzua hobetze aldera Osasun Departamentuak garatzea aurreikusi dituen jarduketei buruzko galdera. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón andreak aurkeztu du.

- Irakaskuntza partekatutako programaren ezarpenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Hizkuntza eskolako azterketan bitartekotzaren trebetasuna ebaluatzeko gaztelaniazko testuak erabiltzera derrigortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Foru Ogasunak Ticket Si-Bai proiektua abandonatu izanari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Nekazaritza Politika Erkide berria negoziatzeko prozesuan defendatuko den jarrerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan den trafikoaren arloko eskumena Nafarroari eskualdatzea eta zein izanen den hurrengo mugarrien egutegia. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Koronabirusaren ondorio ekonomiko eta sozialen monitorizazioari eta neurri berezi eta urgenteak ezartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Estimazio objektiboaren metodoak (PFEZeko moduluak) etorkizunari begira planteatzen dituen erronkei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Ziordiko industria-nabe batean hondakin-arropa biltegiratzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitate berrietan sartzeko hautapen-prozedurei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Ikasle behartsuak foru erkidegoaren funts publikoekin ordaintzen diren ikastetxe guztien artean banatzeko prozedura berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Errehabilitazioko medikuaren 4598. zenbakidun lanpostu hutsa plantillatik kentzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Malerrekako Eskualdeko osasun-zerbitzuaren berrantolamenduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroan Covid19aren infekzioa berresteko PCR proba egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Erronkari ibarrean Interneteko zerbitzuak izandako matxurari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- “Iruñerriko Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. v2 proposamenak” dokumentuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 'Ailanthus altissima’ espezie exotiko inbaditzailea desagerrarazteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitza hutsen errolda egiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak jasotzat eman du legezkotasunezko txostena, 2019ko azaroan egindako aurrekontu-aldaketei buruzkoa, eta Nafarroako Gobernuari helaraz dakion agindu du.

- Mahaiak jasotzat eman du legezkotasunezko txostena, 2019ko abenduan egindako aurrekontu-aldaketei buruzkoa, eta Nafarroako Gobernuari helaraz dakion agindu du.

- Mahaiak Kontuen Ganberari helarazi dio Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkezturiko eskaera, fiskalizazio-txostena egitekoa Mairagako Mankomunitatearen 2018ko eta 2019ko ekitaldietako aurrekontuen betetzeari eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioari buruz.

- Mahaiak Kontuen Ganberari helarazi dio Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkezturiko eskaria, fiskalizazio-txostena egitekoa Bideko Autobiako, Pirinioetako Autobiako eta Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarrietako “itzaleko ordainsaria” izenekoaren bidez egindako emakiden egoerari buruz.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, Iran edo Saudi Arabia bezalako herrialdeetan emakumeen eskubideak aldezten dituztenen egoerari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela Espainiako Gobernuari eskatzea Irango agintariekin dituen harremanetan ondokoak eska diezazkien:

- berehala eta baldintzarik gabe aske utz ditzaten Nasrin Sotoudeh, Yasaman Aryani, Monireh Arabshahi, Mojgan Keshavarz, eta emakumeen eskubideak modu baketsuan aldezteagatik espetxeratutako gainerako pertsonak. Haien zigorrak baliogabetu eta haien aurkako kargu guztiak erretiratu beharko lituzkete.

- beloaren derrigorrezko erabilerari buruzko legeria diskriminatzailea indargabetu dezaten eta emakumeen eskubideak aldezten dituztenen lana kriminalizatzeari utz diezaioten.

2. Era berean, Saudi Arabiari dagokionez, Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela Espainiako Gobernuari eskabidea egitea, saudiarabiar agintariekin dituen harremanetan ondokoak eska diezazkien:

- Saudi Arabian emakumeen eskubideen alde lan egiten duten aktibisten aurkako kargu guztiak erretira ditzaten.

- berehala eta baldintzarik gabe aske utz ditzaten atxilotuta dirautenak, kontzientzia presoak baitira, atxilotuak izan direnak beren adierazpen-, bilera- eta elkartze-eskubideak modu baketsuan egikaritze hutsagatik.

- atxilotutako pertsona guztiei legelari-laguntza eman diezaieten eta espetxeetan begirale independenteak egotea ahalbidetu dezaten, tortura eta bestelako tratu txarren salaketak, polizia-gehiegikeriak barne, ikertzeko".

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, martxoaren 11n Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna ospatzearen karietara. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onetsi da.

 

Ez da onartu EH Bilduk 1. eta 2. puntuei aurkeztutako ordezte-zuzenketa, zeinaren bidez 3 puntutara birmoldatzeko proposamena egiten baitzen, ondoko edukiarekin: 2004an Madrilen "ia 200 biktima" eragin zituzten atentatuen aipamena, Ángel Berruetari buruzko oroitze-aipamen "berezia", eta "ETAren, GALen, BVEren biktimen eta motibazio politikoaren ondoriozko kaltetu gehiagoren aldeko babesa eta elkartasuna bultzatzen jarraitzeko apustua".

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak erabaki du adieraztea indarkeria terrorista bidegabea eta ez-zilegia dela, eta ez lukeela inoiz inongo inguruabarretan gertatu beharko. Beharrezkoa da egileek publikoki aitortzea haiek egindako erasoen biktimei eta gizarte osoari eragindako mina.

 

2. Nafarroako Parlamentuak erabaki du ETAren, martxoaren 11ko nahiz beste ekintza terrorista batzuen biktimen aldeko babesa eta elkartasuna mantentzea eta bultzatzen jarraitzea, biktima horiek ordezkatzen dituzten elkarteekin lan eginez, haiek aintzatespen publikorako eta erreparaziorako, egiarako, justiziarako eta halakorik errepikatuko ez delako bermerako dituzten eskubideak ziurtatuz.

 

3. Nafarroako Parlamentuak erabaki du terrorismoaren biktimen eta haien familien duintasuna eta memoria bortxatzen duen edozein ekintza errefusatzea.

 

4. Nafarroako Parlamentuak erabaki du terrorismoaren biktimen testigantzak, bizipenak eta gogoetak dokumentatzea, ezagutarazpen-modu gisa ez ezik, baita indarkeria, isiltasuna eta, batzuetan, gizartearen zati handi baten ahanztura jasan duten pertsonekiko hurbiltasun- eta enpatia-modu gisa ere.

 

5. Nafarroako Parlamentuak erabaki du bake- eta bizikidetza-balioetako hezkuntzaren arloak indartzea, indarkeria deslegitimatuz, giza eskubideekiko errespetua sustatuz eta Nafarroako gizarteak memoria amankomun baten eta iraganarekin frogatzeko moduko kontakizun baten eraikuntzan parte har dezan bultzatuz.

 

6. Nafarroako Parlamentuak erabaki du Nafarroako Gobernuarekin ekitaldi bateratua egitea martxoaren 11n, 11:30ean, Baluarte plazan, adierazpen hau irakurtzeko eta lore eskaintza egiteko.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten baitu “argentinar kereila” izenekoarekiko babesa, eta poza adierazten baitu María Servini epailaren lana ikusita. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren kontrako botoekin onetsi da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1.- Nafarroako Parlamentuak berresten du aldeztu egiten duela 'argentinar kereila' deritzona, eta poztu egiten da María Servini epailearen lanarekin, zeina bideratuta baitago frankismoak egin zituen gizateriaren aurkako krimenetatik justizia unibertsalaren printzipioaren aplikazioz eratorriak diren erantzukizun penalak ikertu eta zehaztera.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du bere borondatea dela Espainiako Estatuko botere publikoek beharrezkoak diren baliabide guztiak María Servini epailearen eskuetan jar ditzaten, hark bere ikerketa-lana egin eta Rodolfo Martín Villari deklarazioa hartu ahal izateko.

 

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu datorren maiatzaren 12an Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du datorren maiatzaren 12an Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin, eta konpromisoa hartzen du Parlamentuaren fatxada lanbide horren bereizgarri den kolore urdinaz argitzeko.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten ditu Nursing Now kanpaina eta erizaintzako profesionalek aurrera eramandako langintza goresgarria.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du, taldeak sustaturiko erizaintza-lanbidearen aldeko kanpainak eta mezuak aldeztu eta haietan parte hartzekoa".

 

GAI ZERRENDATIK KANPO:

- Eledunen Batzarrak erabaki du pertsonatzea eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako ekainaren 20ko 7/2006 Foru Legearen 40. artikulua defendatzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salak "Espainiako Konstituzioaren 25.1 artikuluaren balizko urraketagatik" aurkezturiko konstituzio-kontrakotasun auzian.