Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Urriak 19

2020ko urriaren 19ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, URRIAK 19– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 19, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

MOZIOAK:

- Mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak egin ditzan buxadurazko arnas gaixotasun kronikoari eta tabakismoaren eragin kaltegarriei buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita ebaluazio bat egin dezan Nafarroako Foru Komunitatean norberak hautemandako osasunaren narriadurari eta pandemia-egoeraren ondorioz ondoez psikologikoaren eta emozionalaren sintomak agertzeari buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita Nafarroako erretinoblastomari buruzko sentsibilizazio eta prestakuntza kanpainak egin ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, Navarra Arena pabilioian instalazio fotovoltaiko bat abian jartzeko proiektuari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, azal dezan ea Nafarroako Gobernuak zer balorazio egiten duen Esako urtegia handitzeko obrak gelditzeari buruz eta hori dela-eta garatu nahi dituen ekintzei buruz. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, Felipe VI.a erregea burugabetu zuten ekitaldian migratzaileen kolektibo jakin batzuek parte hartu izana eta horrek kulturen arteko bizikidetzan izan dezakeen eragina balora dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariak azal dezan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2019. Urteko Jardueren eta Funtzionamenduaren Oroitidazkia. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos Ahal dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Sexu- eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroetako hezitzaileekin, beren lanaren tamaina, garatzen dituzten jarduerak eta egiten dituzten eskaerak eta proposamenak azal ditzaten. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Asociación de Amigos Navarra y Filipinas (ANAFI) elkartearen ordezkariekin, Nafarroa nazioartekotzeko planeko 2021etik 2025era bitarteko aldi estrategikoan Filipinak merkatu lehenetsi izateko proposamena azal dezaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Save the Children elkartearekin, '(Des)información sexual: pornografía y adolescencia’ txostena aurkez dezan. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- La Faktoria Choreographic Center koreografia-zentroaren ordezkariekin, dantza garaikideko beren proiektua –Espainian punta-puntakoa, nazioartean oihartzuna duena eta Nafarroan garatzen ari dena– azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendari Nagusiaren mendeko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalaren eta Kultur Ekintza Zerbitzuaren arduradunekin, egiten duten lanari buruz, daukaten aurrekontuari buruz eta nork bere arloan egiten dituen lankidetzei buruz informa dezaten. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Edateko ura eta saneamendua izateko eskubiderako NBEko errelatore berezi Pedro Arrojo jaunarekin, azal dezan edateko ura zergatik den giza eskubide bat. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- UNRWA Nafarroa-Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziaren ordezkariekin, Palestinako errefuxiatuen egoeraz informa dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako Lurralde Estrategia berrikusteari buruzkoa (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andrea).

- Genero-indarkeriaren aurkako Estatu Itunetik heldu diren aparteko funtsei buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Nafarroa Berdea garatzeko lan-ildoei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Justiziaren despolitizazioari buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jauna).

- Europako proiektuen kudeaketari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta PFEZeko estimazio objektiboaren sistema (moduluak) kentzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Pandemiaren kontrolari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Desberdintasuna desagertzearren osasun-arloko langileen ordainsariak hobetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Davalor Saludek Foru Ogasunarekin duen zorra dela-eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak duen ardura politikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Green Deal-i buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Iruñean, urriaren 12an, Estatuburuaren irudi bat burugabetu zen performanceari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- COVID-19aren diagnostikorako test antigeno berriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Mugikortasun jasangarri baten aldeko apustuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Bizikletak mantendu eta konpontzeko laguntzen deialdiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Irakaskuntzako kontingentzia plana aldatzea justifikatzen duten irizpideei buruzkoa (Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andrea).

- “Iparraldeko, Pirinioetako eta Erdialdeko transferentziaguneen operazioa, mantentzea eta garraioa” kontratatzeko espedienteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroari buruzko 2018ko datu soziolinguistikoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- SARS-CoV 2 detektatzeko test antigenoak erosi eta erabiltzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- SARS-CoV 2 detektatzeko hondakin-urak kontrolatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nastat-en galdetegiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du. Ez da izapidetzeko onartu, birformulatu egin beharko bailitzateke.

- 15 urtetik 29 urtera bitarteko gazteen artean euskararen erabilera-balio absolutuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du. Ez da izapidetzeko onartu, birformulatu egin beharko bailitzateke.

- Navarra Film Commission-ekin lankidetzan balioetsitako plan bereziei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- PCR probak egiteko Refena erabiltzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Foruzaingoak Irunberrin 2020ko abuztuaren 15ean egindako salaketa-buletinei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Itzuliak Nafarroan eginen dituen bi etapetako gastu publikoari, osasun-neurriei eta euskararen erabilera bermatzeko ekimen eta jarduketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2020ko abuztuan igorri ziren Parlamentura.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak  jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren 2020rako fiskalizazio-programan sartu izana Nafarroako Zirkuituaren 2014ko eta 2019ko errentamendu-prozesuei buruzko txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako 2019ko Kontu Orokorrei buruzko fiskalizazio-txostenean sartu izana fiskalizazio-txosten bat egiteko eskaera, jakiteko ea toki entitateei aplikatzekoa zaien legedia bete ote den (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa) 2016ko, 2017ko, 2018ko eta 2019ko ekitaldietan. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 2019ko oroitidazkia. Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariak igorri du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Mahaiak onetsi du Diabetesaren Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egiteko ekitaldi bat egitea.

- Mahaiak onetsi du Ikasleen Osoko Bilkura egitea, FABRE Fundazioak Nafarroako Eskola Solidarioen programaren baitan antolatuta. Osoko Bilkura 22an –osteguna– eginen da 17:00etan, Osoko Bilkuren aretoan.

- Mahaiak onetsi du ekitaldi bat egitea informazioaren gizartean analisi estatistikoak duen balioari buruz. Ekitaldia, zeina Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoak antolatuko baitu Estatistikaren Mundu Egunaren karietara, 20an eginen da, 17:30ean, Atalondoan.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Estatistikaren Mundu Egunaren ospakizunarekin. Proposamena Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio::

 

“Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Estatistikaren Mundu Egunaren ospakizunarekin, zeina urriaren 20an baita, eta estatistikak egungo gizartean duen garrantzia aitortzen du.

 

Era askotako datuak biltzeaz, tratatzeaz, aztertzeaz eta interpretatzeaz arduratzen den zientzia da estatistika, dela erabakiak hartzen laguntzeko, dela gertakari baten erregulartasun-baldintzak azaltzeko. Izan ere, estatistikak ahalbidetu egiten du ezagutzaren edozein eremutako ikerkuntza zientifikoarekin lotutako prozesua bururaino eramatea: medikuntza, ekonomia, kirola, eta abar. Bestela esanda, estatistikarik gabe ez dago ikerkuntza aplikaturik.

 

Nazio Batuen Batzar Nagusiak Estatistikaren Mundu Eguna ospatzeko hautatu zuen urriaren 20a. Ospakizun hori bost urtean behin egiten da 2010az geroztik, mundu osoan ekitaldiak eginez. Egun horren garrantzia datza estatistikek erkidego-, enpresa- eta gobernu-erabakiak hartzean duten garrantzian. Ospakizun horren helburua da estatistika ofizialen ekarpen ugariak nahiz estatistika publikoaren oinarrizko zerbitzu- nahiz osotasun-balioak ospatzea. Halatan, estatistika ofizialen ikusgarritasuna eta gizarteak horiengan duen konfiantza areagotzea bilatzen da, datuaren independentziaren eta kalitatearen oinarrizko printzipioak berretsita.

 

Nafarroako Foru Komunitatean, Nastat-Nafarroako Estatistika Institutuak bere gain hartzen du produkzio estatistikoaren plangintza, eta Gobernuko gainontzeko unitateekin batera prestatzen ditu demografiari, ekonomiari, gizarteari, zientziari eta teknologiari, nekazaritzari, industriari eta zerbitzuei buruzko estatistika ofizialak. Gainera, gainontzeko erregioetako estatistika-bulegoekiko eta Estatistikako Institutu Nazionalarekiko koordinazioaz arduratzen da.

 

Halaber, erakundeei, enpresei nahiz herritarrei dei egin nahi zaie aipatu printzipio horien arabera erabil ditzaten estatistika ofizialak, erabakiak hobeki hartzeko modu gisa eta kontu-ematea irizpide objektiboetan oinarrituta hartzeko modu gisa”.

 

* Nafarroako Parlamentuko Erregelamendu aren aldaketa , zeina Osoko Bilkurak iragan ostegunean, hilaren 15ean, onetsi baitzuen, ostegun honetan sartuko da indarrean, urriaren 22an, NPAOn bezperan argitaratu ondoren. Hortik aitzina, adierazpen instituzionalak aho batez onetsi beharko dira.