Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Uztailak 27

2020ko uztailaren 27ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, UZTAILAK 27– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, uztailak 27–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

1. 7/2020 Foru Lege-dekretua, uztailaren 22koa, zeinaren bidez ohiz kanpoko prebentzio neurri batzuk hartzen baitira koronarabirusaren (COVID-19a) osasun krisiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren. Foru Lege-dekretua baliozkotzeko eztabaida uztailaren 30eko Osoko Bilkuran eginen da.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, honako hauek azal ditzan: COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz Nafarroak bizi duen egoera ekonomiko eta finantzarioa; COVID-19 funtsetan Nafarroak izanen duen partaidetza eta zorpetze-ahalmena zehazte aldera Nafarroako Gobernuak Estatuko Gobernuarekin egindako zuzemenak, eta aurrekontu-kudeaketaren aurreikuspena. (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa).

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, COVID-19ak eragindako pandemiaren ostean eskola-kirola berrabiatzeko plana azal dezan. (Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andrea).

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Nafarroako sektorera iristen den aurrekontua mantentzen dela aldezte aldera Nafarroako Gobernuak daukan jarrera azal dezan. (Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jauna).

- Osasuneko kontseilariarena, COVID-19ak eragindako pandemia gure erkidegoan zertan den azal dezan. (Nafarroako Gobernua).

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Donejakue Bideko Lagunen Lizarrako Elkartearen ordezkariekin, Donejakue Bidea eta erromesen ostatuak Nafarroan barrena nola dauden, zer arazo dauzkaten eta horiek leheneratzeko proposamena azal dezaten. (Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jauna).

- Foro Sozial Iraunkorraren ordezkariekin, iragan azaroan Iruñean egindako jardunaldien ondorioei buruz informa dezaten. (Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa).

 

AHOZKO GALDERAK:

- 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarraren oroitzapenezko meza bertan behera utzi izanari buruzkoa. (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jauna).

- Nafarroak Europako funtsen banaketan parte hartzeari buruzkoa. (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jauna).

- Osasun krisiak gehien kaltetu edota ukitutako kolektiboen enplegagarritasunari buruzkoa. (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andrea).

- Nekazaritza Politika Erkideko laguntzak direla-eta Europar Kontseiluak uztailaren 21ean hartutako erabakiak Nafarroan izanen dituen ondorioei buruzkoa. (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jauna).

- Lanbide Heziketa Modernizatzeko Planari buruzkoa. (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jauna).

- Nafarroan osasun laguntzaren kalitatea bermatzeko zuzemenei buruzkoa. (Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andrea).

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Jakiteko ea Nafarroako Gazteriaren Institutuak zer egin duen eta zer eginen duen gazteen artean COVID-19aren kutsatzeen areagotzea ekidite aldera. (Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jauna).

- COVID-19aren transmisioa eta kutsatze berriak murrizte aldera nerabeen eta gazteen kolektiboei zuzendutako prebentzio eta sentsibilizazio neurriei buruzkoa. (Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andrea).

- COVID-19ak eragindako pandemia dela-eta kontratatutako kontaktu-arakatzaileei buruzkoa. (Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andrea).

- Miguel Indurain zikloturismo martxari buruzkoa. (Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andrea).

- Gizarte Zerbitzuen Fundazio Publikoari buruzkoa. (Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andrea).

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Ataleko burutza betetzeari buruzkoa. (Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andrea).

- Legegintzaldi honetan onetsitako hizkuntza planei buruzkoa. (Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andrea).

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK. AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du 2020ko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du 2020ko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, jasotzat eman du Nafarroako Kontseiluari buruzko 2019ko fiskalizazio-txostena, eta hura argitaratzea agindu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren,onetsi du Nafarroako Parlamentuarentzat eginiko Iritzi Publikoari buruzko 2020ko Barometrorako behin betiko galdetegia.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du abuztua gaitzea Mahaiak eta Eledunen Batzarrak parlamentuk obeste organo batzuk deitzea balora dezaten, pandemiaren egoera dela-eta beharrezkoa balitz. Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, Pertsonen salerosketaren aurkako Mundu Eguna dela eta. Podemos Ahal Dugu foru parlamentariek elkarteak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak, Pertsonen salerosketaren aurkako Mundu Egunean:

 

1.- Berretsi egiten du pertsonen salerosketa-mota ororen aurkako konpromisoa, munduko herrialde guztiak ukitzen dituena (horra haur soldaduak, lan behartuak egin behar dituzten pertsonak, eskaletasuna, delitu-jarduerak, organoen erauzketa edo sexu-esklabotza).

 

2.- Uste du beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak prostituzio-egoeran dauden emakumeei eskuratzea etxebizitza, laguntza juridiko eta psikologikoa, arreta soziala nahiz errenta bermatua bezalako baliabide ekonomikoak, halakorik behar baldin badute, bai eta harrera-, informazio- eta arreta-protokoloak ere, ez soilik salerosketaren biktima direnean, ezpada indarkeria matxistaren biktima gisa, 14/2015 Foru Legeak aitortzen duen bezala.

 

3.- Pertsonen salerosketaren prebentzioan lan egiteko konpromisoa adierazten du, bai eta ikastetxeetan, hezkuntza afektibo-sexualaren eta hezkidetzaren bidez, berdintasunean heztearen aldeko apustuari eustekoa ere.

 

4.- Nafarroan gertatzen den gizakien salerosketa nahiz sexu- eta lan-esplotazio kasu oro salatzeko konpromisoa hartzen du.”