2021eko abenduaren 20ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko ABENDUAREN 20a– HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehenean, abenduak 20–, 09:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
- NUPeko ikertzaile-taldeak “Iritzi Publikoari buruzko Nafarroako Parlamentuaren 2021eko Barometroa” azterlanaren emaitzak aurkeztea.
INTERPELAZIOAK:
- Nafarroako Gobernuaren aurrekontu-politika orokorrari buruzko interpelazioa erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
- Ingurumeneko Basozaintzako Zerbitzuaren eskumen-esparruaren eta araubidearen arloko politika orokorrari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak darabilen industria politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako erakundeak eta gizartea premiatzen dira Kolonbiako protesta baketsuen aurkako errepresioa gaitzets ditzaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da eSports Plan Estrategiko bat diseina dezan eta industria hori Nafarroako Foru Komunitatean garatu dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzea. Agerraldiaren helburua zen 2021-2024 Kanpo Ekintzaren Plana aurkeztea. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.
- Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, behin-behineko ikuskatzaileen lanpostuetarako izangaien zerrenden taxuera, antolamendua eta kudeaketa arautzen duen foru aginduaren proiektuaz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- ADANO-Nafarroan Minbizia duten Haurrei Laguntzeko Elkartearen ordezkariekin, egiten ari diren lanari eta etorkizuneko asmoei buruz informa dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Bitartekaritza nahiz beste gatazka-ebazpenerako teknika eta bide batzuk aztertzeko ponentziaren azaroaren 22ko erabakia. Aurreikuspenen arabera, agerraldien 21 bilkura eginen dira, urtarrilaren 14tik ekainaren 17ra, ostiraletan, 12:00etatik aurrera.
AHOZKO GALDERAK:
- Egoera irregularrean dauden pertsonei egindako “hitzordu-tranpei” buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- Energiaren Gutunari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Nafarroan Eliza Katolikoaren izenean immatrikulatutako finkei ondasun higiezinen gaineko zerga aplikatzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- Lezkairuko eta Mendebaldeako haur eskoletako euskarazko eskaintzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeen osasun arloko profesional bat izateko aukerari buruzko foru araudia baliogabetzen duten epaiak betetzeari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Etxeko ospitalizaziorako edota gaixo kroniko eta pluripatologikoen unitatean artatzeko profila zuten barne-medikuntzako sendagileak kontratatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan aldi baterako programatu ezin den ebakuntza jaso behar duten gaixoen kopurua 2021eko martxotik uztailera bitarte handitu izanari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Kontsultarako itxarote-zerrendetako pertsonen kopurua 2020ko martxoan jaitsi izanari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- B eranskinetan inplikatutako profesionalen konfidentzialtasuna bermatzeko babesei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute abenduaren 15eko 6/2021 Legegintzako Foru Dekretua, tributu-harmonizaziokoa, zeinaren bidez aldatzen baita Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea, eta argitara dadin agindu dute. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2021eko abenduaren 15ekoa, zeinaren bidez zabaltzen baita 2019-2023 aldirako Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Planarekin eta 2021eko ekitaldirako plangintzarekin lotutako azpiegituren plangintza, Nafarroako Gobernuaren 2021eko azaroaren 3ko erabakiaren bidez onetsia.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren 2022ko fiskalizazio programa.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko urrian egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena, eta agindu dute Nafarroako Gobernuari igor dakion.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko azaroan egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2020ko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazioko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren arabera finantzatutako proiektuen justifikazio-txostena. Setem-Nafarroa. “Campaña ropa limpia: ODS de la teoría a la acción, por un consumo Responsable Crítico y Transformador de ropa y calzado II".
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2020ko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazioko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren arabera finantzatutako proiektuen justifikazio-txostena. Bakea eta Elkartasuna Fundazioa. “#TBTransformamos. Juventud y Cambio Social".
- “Sextus Decretalium Liber” liburua zaharberritzeko proposamena (AOC20210102).