Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Apirilak 19

2021eko apirilaren 19ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko APIRILAK 19– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, apirilak 19–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

 

- 4/2021 Foru Lege-dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heldu diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

 

- Izapidetzen jarraitzea Nafarroarako jaioberrien baheketa areagoturako eskubidea arautzen duen Foru Lege proposamena. Osoko Bilkurak apirilaren 15ean aintzat hartu zuen.

- Zeinaren bidez aldatzen baita Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nazioarteko Diru Funtsak zergei buruz egindako proposamenak azter ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da NUPekin batera egin ditzan 2022-2023 ikasturtean Matematikako Gradua eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua ezartzeko egin beharreko azterketak eta azterlanak. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

 

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak egin beharreko agerraldia erretiratzeko eskaera. Agerraldiaren helburua zen azaltzea Nafarroan nola eginen den Europar Batasunetik kanpoko etorkinei ikasketen baliozkotzearen azkartzea, Unibertsitateetako ministroak iragarri duena. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, 0tik 3 urtera bitarteko zikloaren berritasunei buruz informa dezan: tarifen jaitsiera eta ikaspostuen handitzea, aurrekontu-konpromisoak eta Hezkuntza Departamentuak zikloa bere gain hartzeko egin beharreko urratsak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi Sergio Pérez García jaunarekin, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren eta Europako Proiektuen Bulegoaren lan-ildoak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ordezkaritza batekin, Nafarroan Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legeko ekintza planaren garapenari buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

 

- LARES elkartearen ordezkaritza batekin, Nafarroan mendekotasunaren sektorea sustatzeko egiten duten ekarpena azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Gogoan-Memoria Digna elkartearen, Fernando Buesa Fundazioaren eta Elkarbiziren ordezkaritza batekin, Los victimarios en el espacio público dokumentua aurkez dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- AVT-Terrorismoaren Biktimen Elkartearen ordezkaritza batekin, Nafarroan egiten duten lana azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Ondarezain elkartearen ordezkaritza batekin, bizi duten egoera eta museo txikiak mantentzeko eta garatzeko dauzkaten zailtasunak eta proposamenak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Sarea elkartearen ordezkaritza batekin, beren errebindikazioak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Martxoaren 8a Plataformaren ordezkaritza batekin, proposatzen dituzten politika feministak aurkez ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Ikasketa Klasikoen Elkartearen ordezkaritza batekin, hizkuntza eta kultura klasikoa aldeztearren egiten dituzten proposamenak eta errebindikazioak eta LOMLOEn ematen zaien tratamendua azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

 

- Eskaria, honako galdera hauek batzordean izapidetu daitezen: euskarazko zerbitzu telematikoei buruzkoa (10-20/POR-00422) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 114 sendagile-lanposturen deialdiei buruzkoa (10-21/POR-00094). EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Erripagañako osasun etxeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Sozietateen, ondarearen eta oinordetzen gaineko zergak igotzeko erreforma fiskalari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko Marisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza eleanitza indartze eta hobetze aldera Nafarroako Gobernuak hartu nahi dituen neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente batek ukitutako langileei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ordaintzea errazteko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- ETB3 Nafarroa osoan ikusi ahal izateko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Mayumana taldearen emankizunaren aurretik gertatutako istiluei eta Foruzaingoak izandako esku-hartzeei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Turismo, ostalaritza, gaueko aisialdi, handizkako merkataritza eta kongresuen sektoreentzako laguntzen deialdiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuarekin hitzarmen ekonomikoa negoziatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Foruzainen martxoko nominen kalkuluari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko zuzendari nagusiak Diario de Navarran 2021eko apirilaren 4an esandakoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Osasun Karpeta Pertsonalari eta Nafarroan telemedikuntza ezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Pentsio planen arloan zerga-autonomia aldezteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteko legeari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- COVID-19aren aurka txertatzeko hitzorduak SMS bidez emateari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Next Generation UE funtsei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxeetako tarifak murrizteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

 

- Espainiako Itzuliaren balantze ekonomikoari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko Foru Lege proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lekarozko Aroztegia Jauregiaren inguruan sustatutako turismo-, hotel-, kirol- eta bizitegi-eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko urbanizazio-obrei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 2021eko aurrekontuan Kideak programara bideratutako baliabideen destinoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du. (10-21/PES-00150).

- Aroztegiko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko obren hasierari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Nafarroako kulturako pertsona ospetsuen urtebetetzeak edo santu-egunak ospatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute komunikazioa, zeinaren bidez adierazten baita onartu egin dela Nafarroako 2020ko kontu orokorrei buruzko txostenaren barruan sartzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zainketa soziosanitarioen arloan ikerketa proiektuak egiteko deialdiaren betetzeari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria, zeinaren oinarriak Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1913E/2017 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren.

- Komunikazioa, zeinaren bidez adierazten baita aintzat hartu dela Baztango Udalak Iruritako Loizuko hiltegian 2016tik 2020ra bitarte egindako kudeaketari buruz fiskalizazio-txostena egiteko eskaria.

- Eskaria, Osoko Bilkuran eztabaidatu dadin Audenasak jarritako gora jotzeko errekurtsoa dela-eta Gobernuak 2021eko otsailaren 24an hartutako erabakiei buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin autobideko erabiltzaileei aplikatzen zaizkien deskontuak direla-eta Nafarroako Gobernuak AUDENASAri fakturak ordaintzean aplikatutako konpentsazio-formulari buruz. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

 

- Navarra Suma talde parlamentarioak batzordeetako kideak aldatzea.

- Nafarroako Parlamentuak hautatzekoak diren Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronatuko hiru kideak hautatzea. Nafarroako Kutxa Fundazioko lehendakari Javier Miranda Erro jaunak aurkeztu du. Izapidetzeko onartu da, baina zain geratu da egiten ari den ponentziak Fundazio horren etorkizunari buruz zer erabakitzen duen ikusi arte.

- Kontratazio Publikoko Batzordearen 2020ko jarduera-oroitidazkia. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Eskaria, Nafarroako Kontseiluak irizpena eman dezan Audenasak 41E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa dela-eta Gobernuak 2021eko otsailaren 24an hartutako erabakiaren legezkotasunari eta legezkotasunera egokitu ezean izanen lituzkeen ondorioei eta izapideei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak, Ángel Ansa Echegaray jaunak, Alberto Bonilla Zafra jaunak, Miguel Bujanda Cirauqui jaunak, José Javier Esparza Abaurrea jaunak, Jorge Esparza Garrido jaunak, Raquel Garbayo Berdonces andreak, Javier García Jiménez jaunak, María Isabel García Malo andreak, Pedro José González Felipe jaunak, Yolanda Ibáñez Pérez andreak, Cristina Ibarrola Guillén andreak, Iñaki Iriarte López jaunak, María Elena Llorente Trujillo andreak, Isabel Olave Ballarena andreak, Francisco Pérez Arregui jaunak, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak, José Suárez Benito jaunak eta María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu dute.

- Osasuneko idazkaritza tekniko nagusiak maskararen erabilera dela-eta egindako kontsultari emandako erantzuna, adostasuna agertzekoa Nafarroako Parlamentuko saio eta ekitaldi guztietan maskara erabiltzea dela-eta.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

 

- Mahaiak onetsi du Hezkuntzaren aldeko Mundu Astearen ekitaldi nagusia Nafarroako Parlamentuan egiteari buruzko proposamena. Apirilaren 30ean izanen da, 10:00etan, osoko bilkuren aretoan.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan zenbait ikastetxetako ikasleen eta Nafarroako Parlamentuko ordezkari politikoen arteko topaketa bat egiteko proposamena, Alboan GGKEak aurkeztua. Maiatzaren 5ean izanen da, 11:00etan, osoko bilkuren aretoan.