2021eko apirilaren 26ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko APIRILAK 26– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, apirilak 26–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 68. artikulua aldatzen duen Foru Lege proposamena dela-eta. Zuzenketak aurkezteko epea heldu den asteazkenean, hilak 28, amaituko da, 12:00etan.
- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena dela-eta. Zuzenketak aurkezteko epea heldu den asteazkenean, hilak 28, amaituko da, 12:00etan.
INTERPELAZIOAK:
- Despopulazioaren aurkako borrokaren eta Nafarroak aurre egin beharreko erronka demografikoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aurrekontu-partida bat egon dadin toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdia egin ahal izateko, nork bere plan integralak ezarri ahal izan ditzan irisgarritasunaren arloari dagokionez. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Tokiko Gazte Politika Koordinatzeko Batzordea sor dezan. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da etxerik gabeko pertsonentzako ostatuen egungo kudeaketa-ereduaren ebaluazioa egin dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bi biribilgune egin ditzan N-134an, Azagran. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Donejakue 2021 Plan Globalean beharrezkoak diren jarduketak zorroztasunez eta epean egin ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariarena, “COVID-19a dela-eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko martxotik abendura bitarte egin duen kudeaketa” izeneko txostena aurkez dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Kontuen Ganberaren “COVID-19a dela-eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko martxotik abendura bitarte egin duen kudeaketa” izeneko txostena azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Kontuen Ganberako lehendakariarena, “COVID-19a dela-eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko martxotik abendura bitarte egin duen kudeaketa” izeneko txostena azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariarena, memoriaren, biktimen arretaren eta bizikidetzaren arloan Eusko Jaurlaritzarekin sinatzeko asmoa duen hitzarmenaren arrazoia eta edukia azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentario talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Caparrosoko esnetarako behien granjaren eta hondakinen biometanizazio-plantaren ingurumen baimen integratuari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Belateko eta Almandozko tunelei buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi Jesús María Rodríguez Gómez jaunarena, biztanlerik gabe geratzeko arriskuan dauden herriei buruzko azken azterlana aurkez dezan eta despopulazioa leuntzeko ekintzak eta inbertsioak bultzatze aldera toki entitateei eskainitako laguntzen deialdiei buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, COVID-19aren pandemiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren sistema informatikoetan eta telekomunikazioetan izan duen inpaktuaz eta egoerari aurre egitearren garatu diren jarduerez informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, alokairuen igoerari eta higiezinak husteari dagokienez TESTA Residencial funtsetik zenbait familia jasotzen ari diren komunikazioek eragindako problematika mozteko neurriei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari José Luis Arasti Pérez jaunarena, poliziak 2021eko apirilaren 20an egindako polizia-operazioa azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Lizarrako Nafarroako Osasun Plataformaren ordezkariekin, osasun etxeak dituen gabeziak eta arazoak nahiz eman litezkeen konponbideak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Eusko Ikaskuntzaren ordezkaritza batekin, “Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan: bizikidetza” izeneko txostena azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Equipo Europa elkarteak Nafarroan duen ordezkaritzarekin, abian dituzten programak eta etorkizunerako dituztenak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- UNICEF gizarte-erakundearen ordezkaritza batekin, Haurrei eta nerabeei indarkeriaren aurrean babes integrala emateari buruzko Lege Organikoaren mugarri garrantzitsuenak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- “Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa salba dezagun” manifestua bultzatu duten eliteko nafar kirolariekin, beren zioak azal ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Vianako Santa María de la Asunción elizara. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Aiegiko kirol-instalazioetara eta futbol-zelaira. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Caparrosoko Valle de Odieta nekazaritza eta abeltzaintza kooperatibara. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
- Lizarrako San Jerónimo zahar-etxera. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Lurralde Kohesiorako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatu baitu Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari eslei dakion Iruña-Noaingo aireportua garatzeari eta bultzatzeari buruzko galdera, zeina Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu baitzuen.
- Eskaria, batzordean izapidetu dadin hezkuntza eleanitza indartze eta hobetze aldera Nafarroako Gobernuak hartu nahi dituen neurriei buruzko galdera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.
- Antzingo Lokiz Eskola Pulbikoko jantokiaren kudeaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Belosoko Hegoaldeko Erripan alokairu sozialerako 93 etxebizitza eraikitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
- Aurtengo udan gazteei eginen zaien aisia-eskaintzari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Sexu-indarkeriaren biktimei 24 orduko arreta integrala emateko zerbitzua abian jartzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du. (10-21/POR-00205).
- Nafarroako Foru Komunitateak Suspertze Planeko birgaitzeko eta hiria berroneratzeko funtsetan parte hartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
- Nasuvinsak Belosoko Erripan alokairuko etxebizitzak sustatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Espetxeko tailer eta batzar errestauratiboei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Zigor Betearazpenaren Nafarroako sistemari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Lodosako Cabizgordoko industrialdeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Espetxe-arloko eskumenak Nafarroari eskualdatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Zigor betearazpenaren eredu berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Ega eta Urederra ibaiak izeneko Batasunaren Intereseko Lekuetako kontserbazio bereziko eremuaren (KBE) kudeaketa-gastuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Allozko (Deierri) lurzatiak biltzeko prozesuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko lehen hilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “COVID-19a dela-eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko martxotik abendura bitarte egin duen kudeaketa” fiskalizazio-txostena, eta hura argitaratzeko agindu dute.
BESTELAKO GAIAK:
- Nafarroako Kontseiluaren eskaria, dokumentazioa igor dakion “Audenasak 41E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa dela-eta Gobernuak 2021eko otsailaren 24an hartutako erabakiaren legezkotasunari eta legezkotasunera egokitu ezean izanen lituzkeen ondorioei eta izapideei buruzko” irizpen-eskaria dela eta.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astearekin bat egiten du. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak:
1. Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astearekin bat egiten du, eta bere egiten du “#MilaMilioiAhots” goiburua.
2. Konpromisoa hartzen du, bere eskumenen esparruan, hezkuntzarako aurrekontuaren igoerak ziurtatzeko, pertsona eta talde ahulenentzako lehentasunarekin.
3. Konpromisoa hartzen du bere eskumenen esparruan jarduteko, gutxien garaturiko herrialdeen zorra arintzea xede, hezkuntza bezalako oinarrizko zerbitzu publikoetan inbertitzeko neurri pizgarriak barne harturik.
4.- Konpromisoa hartzen du sustatzen jarraitzeko Nafarroak garapenerako lankidetzaren eta nazioarteko solidaritatearen alorretan darabilen politika, herrialde txirotuetako komunitateetan giza garapena aldezte aldera eta larrialdi humanitarioko egoeren ondoriozko efektuak arintzen laguntze aldera, hala nola Covid-19aren pandemiaren ondoriozkoak, bai eta Nafarroan herritartasun globalerako sentsibilizazioko eta hezkuntza eraldatzaileko urratsak egiteko. Hori guztia, komunikazio- eta partaidetza-bideak mantenduz Parlamentuaren eta garapenerako lankidetzan nahiz nazioarteko solidaritate-zereginetan Nafarroan etengabeko lanean diharduten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen, kolektiboen eta erakundeen artean.
5.- Konpromisoa hartzen du, bere eskumenen esparruan, lanean aritzeko garapen jasangarrirako helburuen 2030 Agendako helburuak lortzearren; oso bereziki, hezkuntza-helburuak, talde politiko guztiek berriki sinaturiko Txirotasunaren aurkako Hitzarmenak jasotzen duen bezala.
6.- Konpromisoa hartzen du behar bezala artatzeko irakasletza-lanbidea. Irakaslerik gabe, Espainian ez legoke modurik kalitatezkoa, ekitatezkoa eta inklusiboa den hezkuntza bat lortzeko.
7.- Eskertu egiten du hezkuntza-komunitate osoak eginiko ahalegina, krisi sanitario honek nafar ikasle guztiei ekarritako hezkuntza-ondorioak arintzekoa."
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du amiantoa kentzeko ekintza-planen garapenean aurrerapausoak ematen segitzea. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak:
1.- Beharrezkotzat jotzen du amiantoa kentzeko ekintza-planen garapenean aurrerapausoak ematen segitzea.
2.- Oinarrizkotzat jotzen du gure Komunitatean amiantoaren eraginpean egondako langileen osasuna zaintzeko programei eustea.
3.- Adierazten du aldeztu egiten duela estatu-mailan funts bat sortzea, amiantoaren biktimei konpentsazioak ematekoa.
4.- Aintzatetsi egiten du amiantoaren biktimen Nafarroako elkarteen ezinbesteko lana, hala nola ANANAR eta ADAVANena.
5.- Bere babesa adierazten die amiantoaren ondoriozko minbizien biktima diren guztiei, bai eta haien familiei eta lagunei ere, eta konpromisoa hartzen du haien interes zilegien alde jarduteko.
6.- Bere fatxada kolore grisez argituko du 2021eko apirilaren 30ean, Amiantoaren biktimen Eguna ospatzen dela-eta.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Onetsi egin da Claret Larraona ikastetxearen eskaera, Nafarroako Parlamentuan Politikako Jardun Onaren Lehenbiziko Kode Etikoa aurkeztekoa. Asteartean izanen da, hilak 27, 11:30ean, Atalondoan.
- Onetsi egin da Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren fatxadako harrizko elementuak ikuskatzea.