Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Azaroak 30

2021eko azaroaren 30eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko AZAROAREN 30a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 30–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez ohartarazi baitu Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuan akatsak daudela.

- Baietsi egin da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordeko Mahaiaren azaroaren 25eko erabakiaren aurkako errekurtsoa, ez baitziren onartu Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Lege proiektuari eginiko zenbait zuzenketa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioari atxikitako Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Abenduaren 23ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

- Nafarroako Logopeden Elkargoa sortzekoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Haur eta nerabeentzako laguntza eta babesari, eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Zenbait fundazioren zuzendaritza organoak arautzen dituen otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legea aldatzen duena. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu Navarra foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea betetzeari eta garatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Lan-merkatuko berdintasunaren eta soldata-arrakalaren aurkako borrokaren arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kalitatezko arreta sozio-sanitarioa berma diezaien gaixotasun mental larria duten pertsonei, eta arreta hori zerbitzu publikoek emateari eman dakion lehentasuna. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion Genero-indarkeriaren aurkako Estatu Itunari dagozkion aparteko funtsak jasotzea Nafarroak. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, gobernuak premiatzen dira dei egin dezaten Kolonbian gatazka behin betiko amaitzeko Akordioaren alderdi guztiak oso-osorik ezartzera. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da alboko esklerosi amiotrofikoa duten pertsonen arreta eta zaintza integrala hobetu dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko urratsak egin ditzan Espainiako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko, AHTa garatzeko lankidetzan jardute aldera. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Geroratu egin da Errealitate Sozialaren Behatokiaren zuzendari nagusiak egin beharreko agerraldia. Agerraldiaren helburua zen DBHko ikasleek terrorismoari buruz zer dakiten ezagutze aldera Nafarroako Gobernuak agindutako azterlanaren emaitza azaltzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Geroratu egin da Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak egin beharreko agerraldia. Agerraldiaren helburua zen Euroeskualdearen 2021-2027 plan estrategikoa azaltzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariarena, 2021-2024 Kanpo Ekintzaren Plana aurkez dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren agerraldia, 2021-2024 Kanpo Ekintzaren Plana aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren 2019tik 2030era bitarteko plan zuzendariaren ezarpena azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Euskal eta nafar herritarrek osatzen duten Ego Non elkartearen ordezkariekin. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Emakume kooperatibisten ordezkariekin, beren eguneroko lana, kezkak, zailtasunak eta sektorearen etorkizuna azal ditzaten. Navarra suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak, Geroa Bai talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Alboan elkartearen ordezkariekin, Europan migrazioa zertan den azal dezaten, bai arlo horretako politikei dagokienez, bai Europan dauden migratzaileei nahiz errefuxiatuei dagokienez. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako Kirol Azpiegituren Plan Zuzentzailean jasotzen diren inbertsioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan atletismoko modulu edo pista estali batek izanen lukeen kostuari buruzko txosten edo azterlan bat egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Kirolaren Kontseilu Nagusiari Nafarroak kirol azpiegituren arloan dauzkan beharrizanak jakinarazteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Kirol-entitate pribatuekiko lankidetza-hitzarmenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Etorkizuneko beisbol-zelaiaren kokalekuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- N-121-A eta A-15 errepideetako obren egutegiari eta obrari berari dagokienez Nafarroako Gobernua Gipuzkoako Foru Aldundiarekin koordinatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren iragan irailaren 3ko agendari buruzko informaziorik ez emateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariaren iragan irailaren 7ko agendari buruzko informaziorik ez emateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Irisgarritasunari buruzko 2021eko Plan Operatiboko 1. aldaketako 11. eta 12. neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Irisgarritasunari buruzko 2021eko Plan Operatiboko 1. aldaketako 13. eta 14. neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Irisgarritasunari buruzko 2021eko Plan Operatiboko 1. aldaketako 15. eta 16. neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Enpresaburuak Cirmauto enpresa ixteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Estatuko segurtasun indar eta kidegoek Nafarroako larrialdiak koordinatzeko zentroan parte hartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Gizarteratzeari buruzko 2021-2024 Kanpo Ekintzaren Plana.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Igor Beloqui Elizalde jaunak aurkeztutako eskari-idazkiari buruz Zerbitzu Juridikoek egindako txostena; eskari-idazki horren bidez Beloqui jaunak eskatzen zuen geldiarazi edo eten dadin Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Hiesaren aurkako Mundu Eguna dela-eta ekitaldi bat egiteko proposamena onetsi du Mahaiak. Ekitaldia heldu den asteazkenean –hilak 1– izanen da, 13:00etan, Atalondoan.

- Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko proposamena onetsi du Mahaiak. Heldu den ostiralean izanen da –hilak 10–, 10:00etan, osoko bilkuren aretoan.

- Mahaiak jasotzat eman du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren idazkia, zeinaren bidez eskatu baitu Elizak immatrikulatutako ondasunei buruz Nafarroako Gobernuak emandako dokumentazioa.

- Mahaiak onetsi du aholkularitza teknikoa kontratatzea Legebiltzarraren egoitzako atalondoan ikus-entzunezko ekipamendua hornitu eta instalatzeko eta Nafarroako Parlamentuko ikus-entzunezko sisteman sartzeko.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu IHESaren aurkako Mundu Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Hiesaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; hori dela-eta, Hiesaren aurkako Nafarroako Batzorde Hiritarrarekin eta Sare Elkartearekin batera, ekitaldi bat antolatu du Legebiltzarraren atalondoan asteazkenean, abenduaren 1ean, 13:00etan.

 

2. Nafarroako Parlamentuaren ustez, 40 urteko epidemiaren ondotik, beharrezkoa da premia duten pertsona guztiei bermatzea GIBaren eta sexu-transmisiozko beste infekzio batzuen diagnostikoa eskuratu ahal izatea. Diagnostiko goiztiarra eta tratamenduari goiz ekitea dira biderik onenak pertsonen osasuna babesteko eta kutsatzeak prebenitzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak GIBarekin loturiko Diskriminaziorik Ezaren eta Tratu Berdintasunaren aldeko Gizarte Itunak biltzen dituen neurriak bultzatzen jarraitzearen alde egiten du.

 

4. Nafarroako Parlamentuaren konpromisoa da arreta soziosanitario banakatua bermatzea GIBdun diren pertsonei, kontuan hartuz haien berezitasunak, bereziki emakumeen eta adinduen kasuan.

 

5. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du GIBarekin bizi diren pertsonekiko diskriminazioa desagerrarazteko neurriak bultzatzen jarraitzeko.

 

6. Nafarroako Parlamentuak erabaki du bere fatxada abenduaren 1ean gorriz argiztatzea.