Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Azaroak 8

2021eko azaroaren 8ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko AZAROAREN 8a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 8–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoerari eta etorkizunera begira sustatzeko politikei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da ikerketa-espediente bat abiaraz dezan, Odol Bankutik Tuterako Ospitalera hemoderibatuak eta erreaktiboak eramateko zerbitzua ematean ustez izandako irregulartasunak aztertzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren idazkia, administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonek osasun-txartela eskuratzeari buruz eta haiei osasun-laguntza fakturatzeko prozedurari buruz informatze aldera Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak egin beharreko agerraldi-eskaria dela-eta.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, azal dezan urriaren 8ko 132/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita Foruzaingoaren zerbitzu karta emakumeen kontrako indarkeria kasuetan jarduteko. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, Elizak immatrikulatutako ondasunei buruz Osoko Bilkurak 2018ko apirilaren 19an onetsitako agindua betez Nafarroako Gobernuak jasotako datuak aurkez ditzan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Hiru Hamabi elkartearen ordezkariekin, egiten duten lana eta Hartutako Kalte Zerebrala duten haurren egoera hobetzeko neurriak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Ekimen Sozialeko Nafarroako Enplegu Zentro Berezien Elkartearekin, elkartea aurkeztu eta helburuak azal ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak, Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Bitartekaritza nahiz beste gatazka-ebazpenerako teknika eta bide batzuk aztertzeko ponentziaren azaroaren 3ko erabakia.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Etxebizitza-eraikinetako irisgarritasunerako Europatik jasotako funtsei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Zerbitzuan haurren “ictus kodea” ezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariak COVID-19aren aurkako txerto desberdinen eraginkortasunari eta COVID-19az kutsaturiko pertsona arrisku-faktore eta -patologiadunengan izandako emaitzen gaineko informazio-eskaerei ez erantzuteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Energia-erkidegoei buruzko Europako I. Kongresuaren helburuei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Klima-aldaketari eta Energiari buruzko Elkarrizketa-mahaiei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Zainketen gaineko Foru Itunari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Foruzaingoaren ordutegien, lanaldien eta ordainsarien erregelamenduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Lehengaien prezioa igotzeak eragindako krisiari aurre egiteko estrategiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako udalekiko kultur politiken arloko koordinazio eta ardurakidetza foroaren deialdiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Euskaraz ikastea bultzatzeko estrategia iraunkorrak garatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 2. fasearen eraikuntza-proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroaren fiskalitateari eta lehiakortasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- COVID-19aren pandemiaren bilakaera aztertzeko aginte-koadroen datuei buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren plan zuzendarian REACT Next Generation funtsak erabiltzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan eskola-garraioak duen kostuari buruzko azterlana kanpoan kontratatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Polizien Jardunbide Onen eta Gardentasunaren Batzordeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga andreak aurkeztu du.

- Toki entitateen finantzaketa taxutzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalek gastuei aurre egin ahal izatea bermatzeko baliatu diren irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Trakzio-ahalmena baliatzen duten udalen determinazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- 2022an 2021eko finantzaketa bera mantenduko duten udalei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Txertoa jarrita izan arren COVID-19az kutsatutakoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Talde ezezagun baten erasoa pairatu duten mugarriak leheneratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Altsasuko Otadiko Kristo Santua Aterpetxeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Barne medikuntzako albokoen kontratuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun arloko emaitzen ebaluazio eta informazio sistemetako proiektuei eta aurrerabideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Arnasgailuen lehiaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeen buru osasun arloko profesional bat izateko aukerari buruzko foru araudia baliogabetzen duten epaiak betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako graduatuei enpleguko goi mailako tituludunen oposizioetara aurkezteko aukerarik ez emateko erabakiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2021eko azaroaren 3koa. Horren bidez, 2019-2023 aldirako Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Planarekin eta 2021eko ekitaldirako plangintzarekin lotutako azpiegituren plangintza garatzeko sistema onetsi da.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2021eko hirugarren hiruhilekoan emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Kontseiluak irizpena eman dezan eskatzea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren maiatzaren 6ko 45E/2021 Foru Agindua ordenamendu juridikoaren araberakoa izateari buruz. Foru aginduaren bidez, luzatu egiten da parke eolikoetarako baimena Nafarroan arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen indargabetzailearen 2. atalean ezarritako epea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetis du Euskaltzaindiarekin lankidetza-hitzarmen bat egitea, euskaraz sorturiko testu juridikoen erakusketa ibiltari bat egin dadin 2022an.

- Mahaiak onetsi du ekitaldi bat egitea 2021eko Diabetesaren Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egiteko. Heldu den ostiralean izanen da, azaroak 12, 12:00etan, Atalondoan.

- Mahaiak onetsi du Editoreen Nazioarteko Kongresuaren aurkezpena Nafarroako Parlamentuan egiteko proposamena. Heldu den astelehenean izanen da, azaroak 22, 18:00etan, Atalondoan.

- Mahaiak onetsi du CEISNA-Ekimen Sozialeko Nafarroako Enplegu Zentro Berezien Elkartearen aurkezpen publikoa Nafarroako Parlamentuan egitea. Heldu den azaroak 17an izanen da, asteazkena, 12:30ean, Atalondoan.

- Mahaiak onetsi du Pompaelo Kultur Elkartearen eskaria, Espoz y Minaren memorien berrargitalpena ezagutarazte aldera Erabilera Anitzeko Aretoa erabiltzeko.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Berdintasunaren aldeko Emakumeen eta/edo Feministen Erakundeen Kontseiluaren eskaria, guraso-koordinazioari buruzko jardunaldi bat egite aldera Erabilera Anitzeko Aretoa erabiltzeko.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin.  Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin, eta urdinez argiztatuko du bere egoitzaren fatxada heldu den azaroaren 14an.

 

2. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du ANADIrekin batera Parlamentuko atalondoan, azaroaren 12an.

 

3.  Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.

 

4.  Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du gaixoen eta profesionalen diabetes arloko prestakuntza eta hezkuntza areagotzeko neurriak sustatzea.

 

5.  Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgaitasuna sustatzea, eta aldeztu egiten ditu ANADIk Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta antolatu dituen jarduerak.