Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Ekainak 14

2021eko ekainaren 14ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko EKAINAK 14– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 14–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Gobernuaren iritzia Nafarroako ikastetxe publiko eta itunduen sareko irakasleen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen lan-baldintzak lehengoratzea ezartzen duen Foru Lege proposamenaren gainekoa. Ekainaren 24ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamenaren gainekoa. Ekainaren 24ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

- Zeinaren bidez 29 bis artikulua gehitzen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoari buruzko uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legeari. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121-A errepidearen gaineko erabakiak baloratzeko lantalde bat eratu dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da NutriScore nutrizio-etiketatu frontalaren ezarpena geldiaraz dezan, harik eta Europar Batasunak herrialde guztietarako etiketatu harmonizatu eta erkide bat onetsi arte. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 7,5 tona baino gehiagoko ibilgailu astunen nazioarteko trafikoa N-121-A errepidetik atera dezan, harik eta errepide hori 2+1 errepide bihurtzeko obrak bukatu arte. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lurraldearen Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Departamentuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitatean eguzki-parke fotovoltaikoak paratzeari buruz Nafarroako Gobernuak duen iritzia azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, kultur programazioaren arloan departamentua zer egiten ari den azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Migratzaileen Elkargunea kolektiboaren ordezkariekin, Nafarroan etxerik gabe eta pilamendu-egoeran bizi diren pertsonen egoera eta horientzat egiten dituzten proposamenak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Lizarrako Udaleko Berdintasun Alorraren ordezkariekin, emakumeentzako Donejakue Bide libre, gozo eta seguruaren proiektua azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Agoitzaldeko familien ordezkariekin, eskola-garraioaren egoera, hori dela-eta egiten dituzten errebindikazioak eta derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzako ikasleei eskola-garraiorako eskubidea bermatu eta arautuko duen araudi bat izatearen premia azal ditzaten. Navarra Suma eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Abeltzaintza Estentsiboari buruzko Plan Estrategikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Belateko eta Almandozko tuneletako haizagailuak aldatzeko obrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Garraio-txartel bakarrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Eremu ez euskaldunean funtzio publikoan sartzeko hizkuntzak merezimendu gisa baloratzeko irizpideei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuaren etorkizuneko estrategia zehazteko egin diren jardunaldiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Genero indarkeriaren Nafarroako datuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitateko irakaskuntzen homologazioari buruzko errege-dekretuaren zirriborroari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Nekazaritza Politika Erkideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Enplegu-zentro bereziendako “aurrekontu-orekako deialdiari” buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako errepide sarea erabiltzeagatik ordainketa-sistema ezartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Zerga-arloan ingurune erakargarri bat sortzearren Nafarroako Gobernuak duen proposamen politikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Proiektu bat foru erkidegoaren interesekoa dela deklaratzeko Nafarroako Gobernuak darabiltzan irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitatearen talde-immunitateari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Estatuarekiko Lankidetzarako Bitariko Batzordean lortu diren azken akordioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Orkestra Sinfonikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak 2030eko Agendarekiko duen konpromisoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Edateko ura Azkoieneraino iristeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Tokiko Gazte Politika Koordinatzeko Batzordeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Lurzoru urbanizaezinetan jarduera eolikoak baimentzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuaren etorkizuneko estrategia zehazteko egin diren jardunaldiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Parke eoliko eta forovoltaiko berriak paratzeari dagokionez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak duen protokoloari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarria dela-eta Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetzarako Bitariko Batzordeak lortutako akordioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten 3tik 6 urtera bitarteko seme-alabak dauzkaten Nafarroako familiei ematen zaien arretari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Iruñerriko Mankomunitateari COVID-19a dela-eta Estatuak garraiorako emandako dirulaguntzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Barañaingo Auditorioaren funtzionamenduari eta kultur programazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren entseguetarako egoitza aldatzeko arrazoiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

-Mahiak onetsi du Las cartas de Amaiur-Amaiurko gutunak. La correpondencia personal del alcalde del castillo de Amaiur y capitán navarro, Jaime Vélaz de Medrano faksimilearen aurkezpena Parlamentuan egiteko proposamena. Heldu den ostiralean izanen da, ekainak 18, 18:00etan, Atalondoan.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak irmoki gaitzesten ditu Tenerifen izandako parrizidioa eta azken asteotako emakumeen erailketak, eta biktimen familiekiko elkartasuna adierazten du. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentariek elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak irmoki gaitzesten ditu Tenerifen izandako parrizidioa eta azken asteotako emakumeen erailketak, eta biktimen familiekiko eta adiskideekiko elkartasuna adierazten du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du emakumeen aurkako indarkeria oro arbuiatzen duela, bereziki indarkeria bikarioa (seme-alaben bitartez emakumeen aurka gauzatutakoa) eta biktimekiko konpromisoa adierazten du.

 

3. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du genero-indarkeria dagoela edota hura desagerraraztera bideratutako politika publikoen balioa ukatzen duten jarrera politikoei aurre egiteko.

 

4. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du talde politiko guztiek eta erakunde guztiek baturik lanean segitzea indarkeria matxistaren aurkako borrokan, halatan beterik estatu-ituneko akordio eta neurriak, Haurrei eta nerabeei indarkeriaren aurrean babes integrala emateari buruzko Lege Organikoa, Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legea, bai eta talde politiko guztiek eta administrazio publikoek nork bere eskumenen esparruan hartutako konpromisoak ere”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babes instituzionala ematen dio Kooperatiben 2021eko Nazioarteko Egunari. Proposamena Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere babes instituzionala ematen dio Kooperatiben 2021eko Nazioarteko Egunari, zeina Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak eta Nazio Batuek ofizialki aldarrikatu baitute kooperatibak ezagutarazteko eta horien balioak sustatzeko xedez. Aurten, “Elkarrekin hobeto berreraiki” goiburupean ospatuko da.

 

2. Nafarroako Parlamentuak kooperatiba-ereduaren printzipioak eta balioak –pertsona erdigunean jartzen dute– nabarmendu nahi ditu (kudeaketa demokratiko eta parte-hartzailea, berdintasunaren sustapena, erantzukizun soziala eta ingurunearekiko konpromisoa), ekarpen handia dakartelako lurraldearen kohesioari, kalitatezko enplegu egonkorrari, enpresa-ehunaren sendotzeari, ekintzailetza kolektiboari eta gizarte-berrikuntzari begira.

 

3. Nafarroako Parlamentuak dio kooperatibismoa bera eta haren balioak ikusgai egiten eta bultzatzen laguntzeko konpromisoa duela, ongi asko ohartzen baita kooperatiba-ereduak Nafarroarentzat duen garrantziaz, foru erkidegoko ia udal guztietan eta jarduera-sektore guztietan (nekazaritzako elikagaiena, industria, merkataritza nahiz zerbitzuak) presentzia aktiboa duen neurrian, nazioarteko proiekzioa duten enpresetatik hasi eta ETE (enpresa txiki eta ertainak) nahiz mikroETE-etan buka, halako moduan non landa-inguruneetako despopulazioa gerarazten laguntzen baitute eta kooperazio-ehun sendo bat sortzen baitute beren inguruan lurraldeko enpresen, profesionalen eta proiektuen artean. Parlamentuak orobat nabarmendu nahi du Nafarroa estatu nahiz Europa mailan ekonomia sozialeko erreferentziazko eskualde gisa kokatzen laguntzen duela kooperatibismoak.

 

4. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak neurriak hartzea kooperatibismoa Nafarroan garatzen laguntzeko, bai eta enpresa-eredu hori gizarte- nahiz ekonomia-arloko erabakigune guztietan bultzatzen laguntzeko ere, Nafarroaren ongizate nahiz garapen jasangarrirako mesedegarria den aldetik.

 

5. Nafarroako Parlamentuak, ANEL-Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartearekin eta UCAN-Nafarroako Nekazaritzako Elikagai-kooperatiben Elkartearekin batera, munduko kooperatibismo osoari lagundu nahi dio, eta, hartara, “Elkarrekin hobeto berreraiki” goiburuarekin bat egiten du, pertsonak erdigunean jartzen dituen errekuperaziorako erresilientzia-, motibazio- nahiz elkartasun-mezu bat helarazten duen aldetik eta ingurumenarekiko errespetua erakusten duen aldetik. Halatan, bat egiten du #Coopsday traolarekin. Egun horretan kooperatiba-eredua aintzatesteko ekitaldi bat eginen da foru legebiltzarrean”.