Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Ekainak 28

2021eko ekainaren 28ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko EKAINAK 21– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 28–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Indultu-grazia baliatzeko arauei buruzko Legea, 1870eko ekainaren 18koa, aldatzen duen Foru Lege proposamenaren gainekoa.

-Izapidetzen jarraitzea Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena, zeina Osoko Bilkurak ekainaren 24an aintzat hartu baitzuen. Zuzenketak aurkezteko epea irailaren 10ean amaituko da.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin behar diren txosten eta administrazio-eginbideak azkartu ditzan, ahal den neurrian murrizte aldera Estellerriko azpiestazioa eta linea elektrikoa ezartzeko REEren proiektuaren izapideen espediente guztiak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 8/2020 Errege Lege-dekretua lehenbailehen betearaz dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Daniel Ortegaren gobernu sandinistak Nikaraguako herriaren aurka baliatutako errepresioa, eta nikaraguarrei dei egiten die etsi gabe jarrai dezaten askatasun demokratikoak aldezten. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 14/2015 Foru Legean jaso dezan emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpen bat, gurasoek edo seme-alabek familia-ingurunetik kanpo emakume baten aurka baliatutako indarkeria fisiko, psikologiko, ekonomiko edo sexuala dela-eta. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Hezkuntzako kontseilariarena, eskola-garraioaren lizitazioari buruz informa dezan, behin ezagututa eskola-garraioaren lizitazio-agiria deuseztatu dela langileen subrogazio-eskubidea ez jasotzeagatik. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2021eko ekainaren 23koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita RYPPLES MEDIA SLk Olatzen (Eguesibar) sustatutako enpresa-proiektua, “LA HARINERA STUDIOS” izenekoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformaren eta Amigos de la Ermita de los Remedios de Sesma elkartearen ordezkariekin, egun Eliza Katolikoaren jabetzakoa den kultur ondarea –bereziki, Erremedioen baseliza– leheneratzeko eta kontserbatzeko proposamenak eta egoera azal ditzaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Madres por Elección elkartearen ordezkariekin, beren egoera eta eskariak azal ditzaten, laguntza bidezko ugalketaren osasun prestazioa eskuratzeari dagokionez. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Almandozko herriaren ordezkariekin, tunelak bikoizteko obrek herrian duten afekzioa azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Elizondoko Francisco Joaquín Iriarte zahar-etxera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Nafarroako kultur jarduera duintzeko, egonkortzeko, areagotzeko eta haren etorkizuna bermatzeko neurriak zehaztu eta adosteko ponentziak Nafarroako Foru Komunitatean kultur jarduera modu seguruan bultzatzearren onetsitako txosten berezia. Hilaren 30eko Kultura eta Kirol Batzordeari helaraziko zaio, eztabaidatu eta bozkatzeko.

 

AHOZKO GALDERAK:

- COVID-19aren aurkako txertatze-prozesuari buruzko galdera erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Honako espediente-zenbakidun galderak erretiratzea: 10-20/POR-00227, 10-20/POR-00232, 10-20/POR-00371, 10-21/POR-00163, 10-21/POR-00174 eta 10-21/POR-00280. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Siemens Gamesaren Agoizko industria-instalazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Bihotzaren Arloan ustez izandako delitua dela-eta Osasun Departamentuak izandako jokabideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nazioartean mugitzeko beka bat lortu duten ikasleei COVID-19aren aurkako txertoa jartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako eta Errioxako gobernuek osasun-arloan sinatutako hitzarmenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroan espezie eta bektore inbaditzaileek osasunerako dakarten arriskua kontrolatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak honako hau jasotzat eman dute : 2/2021 Legegintzako Foru Dekretua, ekainaren 23koa, tributu-harmonizaziokoa, zeinaren bidez Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen baita.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Audenasari emandako konpentsazioa, merkataritza-politikatik heldu diren deskontuengatik (2020)“, eta hura argitaratzea eta Nafarroako Kontseiluari igortzea agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena: “Nafarroako Parlamentua (2020)”.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2021eko otsailari dagozkio.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko apirilean egindako aurrekontu-aldaketak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko maiatzean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen idazkia, zeinaren bidez Gazteen Boluntariotza Guneetara bisitan joateko gonbita egiten baitu.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Parlamentuaren 2020ko kontuak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Arartekoaren 2020ko kontu orokorra.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren 2020ko oroitidazkia eta hura argitaratzea agindu dute.

- Nafarroako Gobernuari Txirotasunaren eta Desberdinkeriaren aurkako Hitzarmena helaraztea.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Onetsi da baimena, Nafarroako Berriemaile Grafikoen Elkarteak argitaratutako Crónica gráfica de un año de pandemia liburua erosteko gastuarena, Lehendakaritzaren protokolo-beharrizanetarako.

- Onetsi da eskaria, Nafarroako foru legeria desgaitasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentziora egokitzeari buruzko txostena argitaratzekoa eta Nafarroako Parlamentuaren logoa erabiltzekoa.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat baztertu du, zeinaren bidez Parlamentuak mugimendu feminista babesten baitu, Nafarroako Parlamentuaren eraikinaren aurrean martxoaren 8ko ekitaldian izandako istiluen ondoren emakume bati egindako zitazioa dela-eta. Geroa Baik eta EH Bilduk, Podemos Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Proposatzaileek aldeko botoa eman dute, Navarra Sumak aurkakoa eta PSNk ez du bere jarrera agertu.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak mugimendu feminista babesten du eta aitortzen dio egiten duen lana, berdintasuna erreibindikatze eta lortze aldera, bai eta zainketa-sistema publiko eta integrala ere, pertsonen bizitza erdigunean jarriko duena.

 

Nafarroako Parlamentuak adierazten du mugimendu feministaren kriminalizazio mota ororen aurka dagoela".