Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Irailak 13

2021eko irailaren 13ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko IRAILAREN 13a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 13–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- LGTB+ eskubideetan aurrerabidea egite aldera Nafarroako Berdintasunerako Institutuak baliatuko duen politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du. Irailaren 23ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, honako mozio hau batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da populazioaren azterketa xehatua diseina eta gauza dezan, sexu-prestakuntzari eta -hezkuntzari dagokienez zer premia dituzten jakiteko. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Mozioa erretiratzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Lurralde-lankidetzako Europako Taldean proposa dezan “Eskola Futura” programan sartzea gaztelania ikasteko egonaldien eskaintza, eta egonaldi horiek NUPen egitea. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Volkswagenek Martorellen daukan plantari ematen dion tratamendu bera eman diezaion, ibilgailu elektrikoari dagokionez, enpresa horrek Nafarroan duen plantari. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren 2019tik 2030era bitarteko plan gidariaren ezarpena azkartu dezan, Leringo Edateko Uren Araztegia eraikiz, eta Ega ibai bazterreko herriak Itoitz-Nafarroako Ubidea sistemara lotzea aurreratu dezan, Egaren adarraren berrastea aprobetxatuta. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutua aldatzeko foru lege proiektua bat igor dezan, zerbitzu ematen hiru urte baino gehiago daramaten administrazio-kontratudunei eta aldi baterako lan-kontratudunei dagokienez. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, NEKP-Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko zuzendari nagusiarekin batera informa dezan NEKPren Plan Estrategikoari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Adingabeen arloan esku hartzen duten langileen ordezkariekin, Adingabeen Zuzendariordetzak proposatzen duen titulazio-aldaketari buruz informa dezaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.

- Sesmako Erremedioen Ama Birjinaren baselizara. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, aisialdiaren arloko titulazioei buruzko araudia egokitzeari buruzko galdera batzordean izapidetu dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuaren ENCLAVE ikasgelen proiektu pilotuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- COVID-19a pasatu duten pertsonei txertoa jartzeko eguna aurreratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Obesitate morbidoa eta COVID-19a dutenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Argindarraren faktura ordaintzeari utz diezaioten Nafarroako udalei egiten zaien intsumisio-proposamenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nazioarteko IV. Arkitektura Biltzarraren aurrekontuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitate-tituluetatik Erregea kentzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Azterketa batean kopiatzeko ekintza falta arin zehagarria izateari uzteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Irakasle titularrak errektore izateko aurkeztu ahal izateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Irakasle eta ikertzaile funtzionario eta kontratatuko lanpostuetarako lehiaketetan emakumeei laguntzeko diskriminazio positiboaren printzipioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko otsailean egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako (Gizain Fundazioa) hiru patronatukideren izendapenari buruz Eskubide Sozialetako kontseilariak igorritako idazkia.

 

Kontua da berriki hil den Gabriel Hualdek hutsik utzitako kargua betetzea. Fundazioaren Estatutuen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Parlamentuari dagokio gehienez ere bi hilabeteko epean ordezkoa izendatzea, Fundazioaren xedeekin zerikusia duten pertsonen edo entitate eta enpresen, publiko zein pribatuen, artean. Horretarako, epe bat ireki da, irailaren 23ko 17:30ak artekoa, hautagai-zerrendak aurkezteko.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du du Nazio Batuen Egunaren (urriaren 24a) eta bere 76. urteurrenaren ospakizunari atxikitzeko proposamena. Horregatik, Nafarroako Parlamentuaren fatxada urdinez argiztatuko da urriaren 18tik 24ra bitartean.

-Mahaiak onetsi du Legebiltzarraren egoitzako atalondoko ikus-entzunezko ekipamenduaren hornidura eta instalazioa kontratatzea eta hura Nafarroako Parlamentuko ikus-entzunezko sisteman sartzea.

- Mahaiak aurrerago erabakitzeko utzi du Langile Komisioak sindikatuaren eskaria, Segurtasun eta emergentzia kidegoetako suizidioari buruzko Jardunaldia egin dadin Legebiltzarreko Atalondoan.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu LGTBI+ pertsonen aurkako erasoak, elkartasun osoa adierazten die biktimei eta eraso LGTBIfobikoen aitzinean tolerantziarik bat ere ez duela izanen deklaratzen du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak denik eta arbuiorik erabatekoena adierazten du azken urteotan LGTBI+ pertsonen aurka areagotu diren eraso eta indarkeria-ekintzak direla-eta, elkartasun osoa adierazten die biktimei eta eraso LGTBIfobikoen aitzinean tolerantziarik bat ere ez duela izanen deklaratzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten ditu gure kalitate demokratikoa arriskuan jartzen duten gorrotozko diskurtsoak, eta gizarteak irabazi dituen eskubide eta askatasunak auzitan jartzen dituzten jarrera politikoei aurre egiteko konpromisoa hartzen du.

 

3. Nafarroako Parlamentuak giza eskubideekiko konpromisoa berresten du, eta adierazten du beharrezkoa dela inbertitzea sexu-bestelakotasuna eta pertsonak beren sexu-orientazioa edo genero-identitateagatik ez diskriminatzen lagunduko duten politiketan. Horretarako, arreta, informazio, sentsibilizazio, prestakuntza eta kontzientziaziorako programak eta proiektuak garatu behar dira, gure herri eta hiriak sexu-bestelakotasunaren adierazpen guztientzako gune askeak izan daitezen.

 

4. Nafarroako Parlamentuak onartezintzat jotzen du oraindik ere gisa horretako erasoak gertatzea, eta gorrotozko delituek eta jokabide antidemokratikoek lekurik ez duten gizarte baten alde lanean jarraitzeko borondatea duela dio”.