2021eko irailaren 27ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko IRAILAREN 27a– HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 27–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Horren bidez, aldatu egiten da 17/2012 Foru Legea, urriaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 11/1998 Foru Legea, batxilergoa, erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak irakasten dituzten gizarte ekimeneko ikastetxeen finantzaketa publikoa arautzen duena. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, zeinaren bidez jakinarazi baitu ez dela izapidetzeko onartu Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen dituen Lege proposamena.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da, Nafarroaren lehiakortasun-maila leheneratzea ekarriko duen erreforma fiskal bat aurkez dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Lanaren Nazioarteko Erakundearen 189. Hitzarmena eta Etxeko Langileentzako Lanari buruzko 201. Gomendioa berresteko lanean jarrai dezan. Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lankidetza publiko-komunitarioa, deszentralizatua eta kontrol publikoa bermatuko dituzten neurriak har ditzan, energia berriztagarrien enpresa publiko bat eratzeko egin beharreko urratsak eginez. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentua poztu egiten da Venezuelako Bolibartar Errepublikako Gobernuak eta Venezuelako Plataforma Bateratuak akordioak erdietsi dituztelako. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. (10-21/MOC-00150).
AGERRALDIAK:
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitatean hedabide publiko bat bultzatzearren legegintzaldi honetan egindako urratsak azal ditzan. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, administrazioaren eta enpresen arteko kontratazioa azkartze aldera Tracasa Instrumentalen abian jarritako tresna, Europako funtsen kudeaketa azkartzea ahalbidetuko duena, azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitatean parke eoliko eta fotovoltaikoak paratzeari dagokionez bere departamentuak darabilen irizpideari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari kontseilariarena, Nafarroako Ubidean dagoen azpiegitura eguzki-panelez estalita elektrizitate jasangarria sortzeko ekonomia zirkularreko proiektua azal dezaten. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Fiteroko bainuetxeko zuzendariarekin, bertako termalismo programak zertan diren azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Hezkuntza itunduko SEPNA, UGT, LAB eta ELA sindikatuen ordezkariekin, azal dezan zein balorazio eta proposamen egiten dituzten 2021-22 ikasturtearen hasierarako protokoloari buruz eta Haur eta Lehen Hezkuntzako eskolaz kanpoko jardueren antolaketari buruz. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- ADACEN-Kalte Zerebralaren Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, istripu zerebrobaskularraren arreta dela-eta Ictusnet proiektu europarraren barruan Nafarroako Ospitalegunearekin batera egiten ari diren lana azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren ordezkariekin, Nafarroako Osasun Sistemaren egungo nahiz etorkizuneko erronkei aurre egiteko proposamenak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Banku-fundazioa izateari uzten dionean Nafarroako Kutxa Fundazioarentzat arau-esparru egokiena zein den aztertzeko Ponentziaren 2021eko irailaren 15eko erabakia, zeinaren bidez ponentzia azaroaren 15era arte luzatzen baita.
AHOZKO GALDERAK:
- Lanpostuen behin-behinekotasuna murrizteko eta Europatik heldu diren azken epaietan ezarritakoa betetzeko jarduketei buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.
- San Frantzisko Xabierkoa Ospitale Psikogeriatrikoaren laguntza-jarduera ekimen pribatura bideratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Aurtengo maiatzaren 17ko lan-istripuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Bitartekaritzari eta justizia errestauratiboari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Afganistango etorkinak hartzeko prest dauden herriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Justizia errestauratiboaren zerbitzu edo programa guztietarako protokolo-esparrua bidali zaien operadore juridiko edo sozialei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Noain 1521. Azken bataila - La última batalla liburuaren ediziorako emandako dirulaguntzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Valle de Odieta SCL-k 2019an jasotako laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Palacio de Aroztegia sustatzaileari administrazioaren isiltasunagatik obra lizentzia ematea baliogabetzea errefusatzen duen Nafarroako Kontseiluaren irizpenaren ondotik egindako jarduketei eta aurreikuspenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
- Nafarroan jatorri hidraulikoko energia elektrikoaren ekoizpenerako indarrean dauden emakidei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2021eko irailaren 17ko erabakia, zeinaren bidez onetsi baitu 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastu ez-finantzarioaren muga.
- Legegintzako Foru Dekretu hau argitaratzea agindu dute: 5/2021 Legegintzako Foru Dekretua, irailaren 22koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga aldatzen duena.
- Erkidegoaren egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida antolatzeko arauak onetsi dira.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko uztailean egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena, eta agindu dute Nafarroako Gobernuari igor dakion.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko abuztuan egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordearen 2021eko irailaren 21eko Erabakia, Klima Aldaketari eta Trantsizio Ekologikoari buruzko Foru Lege proiektuaren izapidetzeari buruzkoa. Horrekin lotuta, Parlamentuko zerbitzuei eskatu zaie agerraldien egutegia prestatzeko.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 2020ko jarduketari eta funtzionamenduari buruzko memoria.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio-kontrakotasuneko 315-2020 errekurtsoa dela-eta Konstituzio Auzitegiak emandako epaia. Errekurtsoa Gobernuko lehendakariak sustatu zuen Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen 2. artikuluaren aurka, Konpilazioan honako lege hauei ematen zaien idazketa dela-eta: 11, 12, 54 –c) letrako bigarren paragrafoa–, 72 –azken paragrafoa–, 471 –azken paragrafoa–, 483 –bigarren paragrafoa–, 495 –bigarren eta hirugarren paragrafoak–, 511 eta 544garrena.
- Haurrendako politikei buruzko eztabaida antolatzeko arauak onetsi dira. Osoko Bilkura monografiko hori Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu e I-Ek eskatu dute eta azaroaren 19an eginen da.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Nafarroako Gazte Parlamentuaren IV. bilkuraldia ixteko eta V. bilkuraldia eratzeko bilkura Nafarroako Parlamentuan egitea onetsi du Mahaiak. Urriaren 15ean izanen da, 16:30etik 20:30era bitarte.
- Mahaiak Osasuna Memoriaren eskaera onetsi du, Natalio Cayuela, Osasuna y Justicia liburuaren aurkezpena egin dadin. Aurkezpena urriaren 6an izanen da, 11:30ean, erabilera anitzeko aretoan.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:
- Eledunen Batzarrak Lehendakaritzak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die La Palmako uharteko sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsona guztiei, eta babesa helarazten die larrialdi-zerbitzuei.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die kaltetutako pertsona guztiei; bereziki, labaren aurrerabide geldiezinaren erruz etxetik alde egin behar izan dutenei eta etxea, laboreak eta bestelako bizi-baliabideak galdu dituztenei.
2. Nafarroako Parlamentuak babesa helarazten die natur-hondamendi horrek eragindako kalteak ahal den neurrian arintzearren bertatik bertara lan egiten ari diren larrialdi-zerbitzuei eta pertsona guztiei.
- Eledunen Batzarrak Lehendakaritzak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du, irailaren 25ean Gorren Mundu Eguna ospatzearen karietara.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak ingurune zeharo irisgarri eta inklusiboak sustatzearen aldeko apustua egiten du.
2. Nafarroako Parlamentuak hezkuntza ekitatibo eta inklusiboa erreibindikatzen du ikasle gorrentzat, NBEaren Haurren Komitearen oharrak aintzat hartuta.
3. Nafarroako Parlamentuak pertsona gorrei lan duin bat eduki ahal izatea eta horretan gora egin ahal izatea eragozten dizkien aurreiritziekin amaitzea eskatzen du.
4. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da elkarte-sareko entitateentzako laguntzak mantentzea eta sustatzea, gorrei laguntzen jarraitu ahal izan dezaten, haien eskariak ikusaraziz eta haien eskubideak baliaraziz”.