Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Irailak 6

2021eko irailaren 6ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko IRAILAREN 6a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 6–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrei buruzkoa.

- Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzkoa. Proiektua banakatzea onetsi da; izan ere, bigarren xedapen gehigarriak hein batean aldatzen du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, eta horrek gehiengo osoa eskatzen du. Eztabaidatu, berriz, batera eginen dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordean.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Foru Komunitateko bitartekaritzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

INTERPELAZIOAK:

- Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoaren gaineko negoziazioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da du produktu jasangarriak erostea sustatzeko gomendioa jaso dezan jantoki publikoen zerbitzuen esleipen eta emakiden baldintza-agiri teknikoetan. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da turismo-eredu dibertsifikatuagoa eta urtaroekiko lotura txikiagokoa bultza dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Vianako Jasokundeko Andre Mariaren eliza zaharberritzeko plan gidari bat egin dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da finantza dezan Azagrako landa eremuko eguneko zentroaren eraikuntza, zeinean erretiratuen etxe bat egonen baita. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da, eten digitala murrizteko asmoz liburutegiak bultza ditzan herritarrak gai digitaletan prestatzeko eremu gisa, haien alfabetatze digitala eta gaitasun informazionala eskuratuta. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da A-15 autobideko bidesarietan deskontuak aplikatzeagatiko konpentsazio ekonomikoari buruz Nafarroako Gobernuak eta Audenasak sinaturiko hitzarmena alda dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da da legegintzaldi honetan lizita dezan Leitzako garraio publikoaren zerbitzuaren emakida berria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du. 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko urratsak egin ditzan Espainiako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko, helburu izanen duena lankidetzan aritzea Nafarroa Mediterraneotik Kantauri itsasorainoko trenbide-korridorearen parte izan dadin. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. 

- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da Nafarroako Gobernuari aukera eman diezaion autonomo eta profesionalentzako laguntzen deialdiko baldintzak eta oinarri arautzaileak aldatzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da aukera-berdintasuneko agentearen figuraren ziurtagiri profesionala onets dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

- Horren bidez, Europako Parlamentua premiatzen da bertan behera utz ditzan afganiar migratzaileei Europara heltzea eragozten dien Turkiarekiko akordioa eta Afganistanerako deportazioak. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen da zainketa aringarrien estrategia bat eta diziplina anitzeko unitate bat sor ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakariarena, 2020ko Jardueren Memoria aurkez dezan. Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andreak (Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua) aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Foru Administrazioko bitarteko langileak direla-eta Auzitegi Gorenak darabilen doktrina berriaren ondorioak azal ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Haurrentzako eta nerabeentzako laguntzari eta babesari, familiaren sustapenari eta adingabeen eskubideei eta berdintasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, gizarte-egoitzetan esku hartzeko programaren memoria, zeina Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak egin baitu, azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, azal dezan zer parte-hartze izan duen eta zer proposamen egin duen eta balora dezan Nafarroako eskumenetan zer eragin duen Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege-dekretuak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, balora dezan Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege-dekretuak zertan eragiten dion Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorraren edukiari. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, 2021-2024 aldirako Enplegu Plana azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearena, NABIk etxeko langileei buruz egindako azterlana azal dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, gure erkidegora transferitu berri diren Europako funtsekin eginen diren proiektuei buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren 1. fasearen handitzeari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Irisgarritasunari buruzko 2021eko Plan Operatiboari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiarena, zuzendaritza nagusi horrek memoria demokratikoa dela-eta egindakoa azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Eutanasiaren Legeari eta lege hori Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzeari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Osasun Mentaleko kudeatzailearena, Nafarroan gazteen osasun mentalaren egoera dela-eta azken hilabeteotan egin diren inkesta eta txostenen ondorioak azal ditzan, bai eta arlo horretako hobekuntza-proposamenak ere. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Nafarroak Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G+b plan osagarrietan parte hartzeari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.  

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, NICDO enpresa publikoaren plan zuzendaria aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, kirol-azpiegituren arloan Departamentuak egindakoa azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Osasuneko kontseilariarena, alarma bukatu eta udako/oporretako sasoia hastean COVID-19aren bosgarren olatuko kutsatze-kopuruaren gorakadari aurre egiteko eta kontrolatzeko aztarnariek izan dituzten gabeziei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Elizak bere jabetzako etxebizitzak alokairu publikorako erabil daitezen lagatzearren Nafarroako Gobernuak eta Artzapezpikutzak sinatutako hitzarmenaren edukiari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak informa dezan Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziarako Planeko funts eta programei buruz, orain arte definituta eta Departamentuak kudeatuko baititu, Next Generation EU izenekoen esparruan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak honi buruz informa dezan: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, honi buruz informa dezan: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Hezkuntzako kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. (10-21/COM-00129).

- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

 - Osasuneko kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariarena, NEXT-RetorNA plana, atzerrian dauden herritar nafarrak beren borondatez itzultzekoa, azal dezan . Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ustezko eroskeria kasu bat dela-eta Nafarroako Gobernuak egindako jarduketei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Arartekoarena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ustezko eroskeria kasu bat dela-eta aurkeztutako salaketa azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

 - Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Kontuak ematea, jarduketari buruzko legegintzaldiaren erdiko balantzea eta etorkizuneko erronkak”. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, honi buruz informatzeko: “Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak trantsizio ekologiko eta digitalerako egindako ekarpena eta jarduketak". Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Tunelak bikoizteko obrek herrian izanen zuten afekzioa azal zezaten Almandozko herriaren ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura egiteko eskaria erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Tuterako Campusaren Talde Eragilearekin, “Erriberako ikasleak. Beharrizanak eta itxarokizunak” azterlana aurkez dezan. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- FUTUNA-Fundación Tutelar de Navarrarekin, ekainaren 2ko 8/2021 Legea onestearekin desgaitasun intelektuala duten pertsonei sortu zaizkien beharrizanak eta bizi duten egoera azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

- Eraikiz taldearekin, “Construyendo Masculinidades Igualitarias/ Berdintasunezko Maskulinitateak Eratuz, Nosotros/Noski” programa azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

- Mugimendu Panafrikanistaren ordezkariekin, egiten duten lanaz eta Nafarroan aurten egin nahi duten biltzarraz informa dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

- ANAIM-Nafarroako Musika-industriaren Elkartearen ordezkariekin, beren egoeraren berri eman dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- ”Acción contra la Trata” elkartearen eta “Las Poderosas” taldearen ordezkariekin, “Mujeres supervivientes: del proceso personal a la transformación social” proiektua azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

- UGT eta CCOO sindikatuen ordezkariekin, Espainiako Gobernuak, patronalak eta bi sindikatuek pentsioak direla-eta lortu duten akordioaren berritasun nagusiak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- 2021-2022 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan sartzeko prozesuak ukitutako Nafarroako Erriberako gurasoen ordezkariekin, beren egoera azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- “Salvamento Marítimo Humanitario” elkartearekin, Mediterraneoko erreskateak zertan diren eta Afganistango egoerak izan dezakeen eragina azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

- AIFOC-Estalki gaineko Instalatzaile Fotovoltaikoen Elkarteko ordezkariek azal ditzaten elkarte horrek garatutako jarduera eta beren proposamen eta aldarrikapenak. Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Geroa Bai talde parlamentarioak, Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak, Navarra Suma talde parlamentarioak eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu dute. 

- Familia Elkartzeko Arrotxapeko Gunera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztutako honako galdera hauek erretiratzea: 10-20/POR-00239, 10-20/POR-00240 eta 10-21/POR-00116.

- EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztutako 10-20/POR-00220 galdera erretiratzea.

- Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztutako honako galdera hauek erretiratzea: 10-19/POR-00248, 10-20/POR-00092 eta 10-21/POR-00142.

- Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztutako honako galdera hauek erretiratzea: 10-19/POR-00145, 10-20/POR-00065 eta 10-20/POR-00211.

- Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztutako honako galdera hauek erretiratzea: 10-20/POR-00090, 10-20/POR-00217, 10-20/POR-00311 eta 10-20/POR-00398.

- Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztutako 10-20/POR-00280 galdera erretiratzea.

- Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztutako honako galdera hauek erretiratzea: 10-20/POR-00038, 10-20/POR-00072, 10-20/POR-00076, 10-20/POR-00167, 10-20/POR-00213, 10-20/POR-00214, 10-20/POR-00215, 10-20/POR-00216, 10-20/POR-00243, 10-20/POR-00368 eta 10-20/POR-00428.

- Desgaitasun-gradua baloratzeko baremo berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Nafarroaren eta Estatuaren arteko koordinazio batzordea eta negoziazio batzordea biltzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- Nafarroako protokoloak Genero-indarkeriaren aurkako Hobekuntza eta Modernizazio Planeko neurri urgenteen katalogora egokitzeko aldaketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Lanpostuen behin-behinekotasuna murrizteko eta Europatik heldu diren azken epaietan ezarritakoa betetzeko jarduketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Audenasari emandako konpentsazioa dela-eta Kontuen Ganberak eta Nafarroako Kontseiluak egindako txostenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- Bizitoki-eraikinetako amiantoa detektatzeari eta kentzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Zorraren kudeaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- Aisialdiaren arloko titulazioei buruzko araudia egokitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Arkeologiako Plan Zuzendariari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- COVID-19aren bosgarren olatua dela-eta egin den kudeaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Afganiar familiak hartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.

- Afganistandik heldu diren errefuxiatuak hartzeari eta Migrazio Politiketako Departamentuaren parte-hartzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Izabako Osasun Eskualde Oinarrizkoan zerbitzu publikoetako profesional-kopurua murrizteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Afganistandik heldu diren errefuxiatuak hartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Osasunari buruzko foru lege berri bat egiteari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Artzapezpikutzarekin sinatutako hitzarmenari buruzkoa. Haren bidez, Elizak 13 etxebizitza laga ditu NASUVINSAk errentan eman ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- 2015-2018 aldiko amatasun- eta aitatasun-prestazioak itzultzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- Ministroen Kontseiluak onetsitako Memoria Demokratikoari buruzko Lege proiektuaren gainekoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako sozietateen gaineko zerga dela-eta SODENA enpresak egindako publizitateari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako sozietateen gaineko zergari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Trantsizio Energetikoaren Agentzia abian jartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 - Kultur programazioa dela-eta Nafarroako Gobernuak datozen hilabeteetarako egiten duen planteamenduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Enpresen kaudimenari laguntzeko aparteko neurrietatik datozen autonomoentzako eta enpresentzako zuzeneko laguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Errenta Bermatuari buruzko Foru Legearen aldaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Hitzarmen Ekonomikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Nafarroako enpleguaren datuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Tuterako San Francisco Javier ikastetxeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako udalen argindarraren fakturak ordaintzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen itxaron-zerrendei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Kale-edanaren ondorioz gertatzen diren indarkeria-gertakariei aurre egiteko Foruzaingoaren esku jarritako bitarteko eta baliabide gehigarriei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Bihotzaren Arloan ustez izandako delitua dela-eta Osasun Departamentuak izandako jokabideari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Erorien eraikina urbanizatzeko Iruñeko Udalak aurkeztutako proiektuari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Uxue Barkos Berruezo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Arreta Goiztiarreko Sarearen informazio-sistema bakarrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Landa Garapenerako 2014‑2020 Programaren baitan mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko ezarritako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Funtzio Publikoaren Estatutua aldatzeko arau berri bat taxutzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako partaidetza demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legea erregelamendu bidez garatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Iruñeko Magdalena auzoko noria-putzua zaharberritzeko proiektuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Kultura eta Kirol Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Osasun Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Hezkunza Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako Departamentuaren hizkuntza planaren garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera ezarri zenetik Nafarroak ustez izan duen aurrezki garbiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- NASUVINSAk Ihabenen, Bargotan eta Undion alokairuan dauzkan etxebizitzen gaineko datuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Terrorismoa dela-eta kondenatutakoei egindako harrera publikoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- COVID-19aren detekzio goiztiarrerako bizikideen eta egoitza-zentroetako langileen baheketak bertan behera uzteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun Sistema Nazionaleko Osasun Publikoko Batzordearen aktei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren aktei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

-COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- PCR bidez konfirmatu gabeko COVIDaren balizko kutsatzearen aurrekaria duten pertsonak txertatzeko pautari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 7. artikuluko 1. eta 3. apartatuen babesean hasitako zehapen-prozedurei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren idazkia, foru legeen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izandako negoziazioei buruz informatzen duena, eta horri buruzko informazio gehigarria eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren idazkia, foru legeen aurka konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izandako negoziazioei buruz informatzen duena, eta horri buruzko informazio gehigarria eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 3/2021 Legegintzako Foru Dekretua, ekainaren 23koa, tributu-harmonizaziokoa, zeinaren bidez Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen baita, eta argitaratzea erabaki dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 4/2021 Legegintzako Foru Dekretua, ekainaren 23koa, tributu-harmonizaziokoa, zeinaren bidez Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen baita, eta argitaratzea erabaki dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte 2020-2022 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2020ko deialdien ebaluazio-txostenak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboaren gogobetetasunari buruzko 2020ko txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari 2021ean nazioartekotze-jarduerak egin ditzan emandako agindua formalizatzen duen hitzarmena.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko ekainaren 30ean emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Miguel Servet Fundazioari egindako gomendioen jarraipenari buruz Kontuen Ganberak egindako txostena.

- Komunikazioa, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa osatzen duten enpresa publikoetan aldi baterako lan-kontratuak lan-kontratu mugagabe bihurtzeari, kontratu horietako hautapen-prozedurak berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioen araberakoak izateari eta ezarritako kontratazio-prozedurei buruz fiskalizazio-txostena egiteko eskaria Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrei buruzko fiskalizazio-txostenean sartu izanaren gainekoa. Navarra Sumak desadostasuna adierazi du, uste baitu bere eskariak berariazko txosten bat behar zuela.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lekunberriko Udalaren ur-hornidura eta saneamendu zerbitzuari buruzko fiskalizazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2021eko martxoari dagozkio.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2021eko apirilari dagozkio.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2021eko maiatzari dagozkio.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2019ko ekainean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Parlamentuko Osoko Bilkurak zein batzordeek 2020ko maiatzetik 2021eko maiatzera bitartean onetsitako ebazpenen betetze-egoera.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen aurkako 4090-2019 zenbakiko konstituziokontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren uztailaren 28ko 24/2021 Irizpena, zeinaren bidez ebazten baita ea zuzenbidearen araberakoa den Nafarroako Gobernuaren 2021eko otsailaren 24ko akordioa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta Kontu-hartzailetza Nagusiaren arteko desadostasuna, Audenasari faktura bat ordaintzearen gainekoa, ebazten duena. 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren abuztuaren 30eko 29/2021 Irizpena, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proposamenari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuaren txostena, SARS-CoV-2 dela-eta aholku ematekoa, bai eta Nafarroako Parlamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordearen iritzia ere.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena, 2021eko bigarren hiruhilekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak aho batez onetsi dute COVID-19aren aurkako Nafarroako Parlamentuaren Prebentzioko Kontingentzia Plana, zeina gaur bertan sartu baita indarrean, baliozkotu eta gero.

 

Horren arabera, jarduera presentziala berreskuratu da, Legebiltzarreko organo bakoitzaren ohiko espazioan berreskuratu ere. Salbuespena dira Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkuren osteko prentsaurrekoak (astelehenetan) eta osoko bilkura baino lehenagoko adierazpenak (ostegunetan), zeinak Atalondoan eginen baitira, zuhurtziaz.

 

Parlamentarien nahiz Legebiltzarraren bilkuretan parte hartzen duten gainontzekoen mintzaldiak maskara jarrita eginen dira, metro eta erdiko segurtasun-tartea gorde ezin denean. Hortaz, Osoko Bilkurako mintzalekutik egindako mintzaldiak eta Atalondoan horretarako egokitutako atriletik egindakoak maskara jarri gabe egiten ahalko dira.

 

Jarduera presentziala berreskuratu denez gero, parlamentarien parte-hartzea telematikoa izaten ahalko da konfinatuta daudenean bakar-bakarrik, baldin eta bajarik hartu ez badute. Kasu horretan, botoa ahoz adieraziko da. Konfinatuta egonda baja hartuz gero, botoa eskuordetzera mugatuko dira, hala eskatzen badute.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak berretsi egin dute, bi zehaztapen eginda, Iritzi Publikoari buruzko Nafarroako Parlamentuaren 2021eko Barometrorako galdetegia. Lehendabiziko zehaztapena eledunen berariazko balorazioari buruzkoa da, doitasunez itaunduko baita, gaizki-ulerturako aukerarik eman gabe (alegia, ez buruzagi politikoei buruz). Bigarrena beste galdera zehatz bati buruzkoa da, Nafarroako Gobernuko lehendakariaren kudeaketaren balorazioari buruzkoa hain zuzen ere.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak jasotzat eman du Nafarroako Kontuen Ganberaren antolaketari buruzko erregelamenduaren aldaketa.

- Mahaiak jasotzat eman du “Mugako espazioak: Europako aukera- eta bizikidetza-lurraldeak” Jardunaldiaren egitaraua, zeina Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Parlamentuak, Akitania Berria-Nafarroa-Euskadi Euroeskualdeak eta Eusko Ikaskuntzak antolatu baitute. Jardunaldia irailaren 24an eginen da.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak PSNk aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egin du Gazteriaren Nazioarteko Eguna dela-eta abuztuaren 12an egindako ospakizunarekin.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Gazteriaren Nazioarteko Eguna dela-eta abuztuaren 12an izan diren ospakizunekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio lan egiten jarrai dezan, politika publikoek beti izan dezaten gazte-ikuskera, gazteriak pairatzen dituen desberdinkeria partikular eta berariazkoak mozteko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako gazteriari eragiten dioten politikak egiteko prozesuetan Nafarroako gazteriaren parte-hartzea bermatu nahi du, kolektibo horren zeharkakotasuna aintzat hartuta.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi EH Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako adierazpen instituzionala. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten zuen Arrotxapeko Gaztetxea hustu izanaren aurka protesta egiten ari ziren gazteen aurka poliziak izandako jokabide neurrigabe eta biolentoa.

 

Navarra Sumak aurkako botoa eman du, eta PSNk, Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk ez dute ezer adierazi.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Arrotxapeko Gaztetxea hustu izanaren aurka protesta egiten ari ziren gazteen aurka Polizia Nazionalak izandako jokabide neurrigabe eta biolentoa.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzari eskatzen dio poliziaren jokabide zorrotz azter dezan eta eman beharreko azalpenak eman ditzan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak dio bide autoritario eta errepresiboa ez dela konponbidea gazteriak bizi duen egoerari begira, eta apustu egiten du gazteei auto-antolakuntzarako eta aisialdirako egiazko alternatibak eskaintzen dituzten politika publikoak baliatzearen alde.

 

- Eledunen Batzarrak Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Suizidioaren Prebentziorako Mundu Egunaren ospakizunarekin, zeina irailaren 10ean izanen baita.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“2003az geroztik,  Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko Elkarteak, Osasunaren Mundu Erakundearekin elkarlanean, Suizidioaren Prebentziorako Mundu Eguna sustatu du irailaren 10ean urtero. Egun hori pentsatuta dago mundu osoko herritarrek bat egin dezaten eta arazoaz kontzientzia har dezaten.

 

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Suizidioaren Prebentziorako Mundu Egunaren ospakizunarekin, zeina irailaren 10ean izanen baita, eta Parlamentuaren fatxada laranja kolorez argiztatzea erabaki du, helburu bikoitzarekin: herritarrak suizidioaren errealitatea eta egun horren garrantzia direla-eta sentsibilizatzea eta suizidioaren prebentzioarekiko konpromiso irmoa erakustea. Funtsezkoa da jokabide suizidak edo osasun mentaleko arazoak direla-eta laguntza bilatzen ari direnen estigmatizazioa ekiditea eta suizidatu direlako gertu-gertuko pertsona bat galdu dutenak babestea, kolektibo hori historikoki izan baita ulertu gabea eta ikusmiratik desagerrarazia.

 

Galdutako bizitza bakoitzaren atzean bikotekide, seme-alaba, aita, ama, laguna edo adiskidea daude. Suizidio bakoitzak senitarteko eta lagun askoren hondamen emozional, sozial eta ekonomikoa dakar.

 

Suizidioa osasun publikoko arazo tragikoa da mundu osoan. Suizidioaren prebentzioak erronka izaten jarraitzen du mundu mailan; izan ere, urtero dago adin guztietako pertsonen 20 heriotza-zio nagusien artean.

 

800.000 heriotzaren erruduna da; hau da, 40 segundoero, suizidio bat. Espainian kanpo-heriotzaren lehen zioa da.

 

Portaera suizidak suizidioa barne hartzen du, baina baita ideiagintza suizida ere, nork bere buruari kalte egiteko jokabideak eta suizidio-saiakerak ere. Osasunaren Mundu Erakundearen esanetan, suizidio bakoitzeko 20tik 25 saiakerara bitarte gertatzen dira, eta askoz ere gehiago dira suizidatzeko aukera gogoan serio darabiltenak.

 

Suizidioa arriskuko hainbat faktorek bat egitearen ondorioa da: genetikoak, psikologikoak, sozialak, kulturalak eta abar; sarri, bestelako trauma- eta galera-esperientzien eskutik heldu da.  OMEk 2020ko martxoan COVID-19aren pandemia deklaratu zuenetik, nabarmen igo da krisian egonik galerak, sufrimendua eta estresa bizi izan dituzten pertsonen kopurua, eta hori ere arrisku-faktore bat da.

 

Bere buruaz beste egiten duten pertsonek talde heterogeneoa osatzen dute, arrazoi bakar, konplexu eta multifazetikoak dituzte, beren azken ekintza horren atarian. Heterogenotasun hori erronka handia da suizidioaren prebentzioaren arloko adituendako. Erronka horiei maila eta diziplina anitzeko ikuskerarekin heldu behar zaie, kohesio-ikuskerarekin.

 

Suizidioaren prebentzioa erdigunean jartzea bereziki garrantzitsua da lotura sozial sortzeko, kontzientzia-hartzea sustatzeko eta esperantza eskaintzeko. Maite ditugunengana beren osasun mentalaz eta ongizateaz galdezka hurbiltzeak haien bizitza salbatzea eragin lezake.

 

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du suizidioaren prebentzioak ikuskera berritzaile, integral eta multisektoriala izan behar duelako ideiarekin, horretan parte hartu behar luketelako osasunaren, hezkuntzaren eta lanaren sektoreek, poliziak, justiziak, erlijioak, zuzenbideak, politikak eta hedabideek.

 

Nafarroako Parlamentuaren ustez, funtsezkoa da gizartea suizidioaren arloan heztea eta sentsibilizatzea; eta beste horrenbeste osasungintzako profesionalak, eragile sozialak, erkidegokoak eta hedabideetako profesionalak.

 

Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten ditu suizidioaren prebentziorako estrategiak: pertsona eta kolektibo zaurgarrien identifikazio goiztiarra, osasun mentaleko zerbitzuetarako sarbidea eta asistentzia, alkoholaren kontsumoaren gaineko politikak, bitarteko hilgarriak eskuratzeko mugak ezartzea, telefono nahiz Internet bidezko laguntza-lerroak, eskolako prebentzioa. Gainera, etorkizun oparoko estrategiak dira esku-hartze psikosozialak, suizidioaren prebentziorako zentroak eta eskolako prebentzioa.

 

Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da hedabideek modu arduratsuan jorratzea suizidioei buruzko albisteak, sentsazionalismoan erori gabe".

 

- Eledunen Batzarrak EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu bereziki Iruñeko Alde Zaharrean gertatutako ekintza bandalikoak eta gizalegearen nahiz elkartasunaren aurkako jokabideak.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu bereziki Iruñeko Alde Zaharrean gertatutako ekintza bandalikoak eta gizalegearen nahiz elkartasunaren aurkako jokabideak, eta elkartasuna adierazten die kaltetutako pertsonei; bereziki, Alde Zaharreko bizilagunei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak apustu egiten du erakundeen eta auzo-, ostalaritza- nahiz gazte-elkarteen arteko elkarrizketaren alde, aisialdiaren gaineko alternatiba eta konponbide adostuak bilatzeko denik eta azterketarik zabal eta sakonenetik abiatuta.

 

3. Nafarroako Parlamentuak goratu eta eskertu nahi ditu Nafarroako gizarteak pandemian zehar egindako ahalegin handia eta erakutsitako konpromiso eta inplikazio handia, eta elkarrenganako zaintzaren eta ondasun komunaren aldeko hautua egiten du, jarrera indibidualista eta elkartasunik gabekoen aldean”.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi Navarra Sumak aurkeztutako adierazpen instituzionala. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten zituen Nafarroako zenbait herritan eta bereziki Iruñeko Alde Zaharrean gertatutako ekintza bandalikoak eta gizalegearen aurkako jokabideak.

 

Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik aldeko botoa eman dute, EH Bildu abstenitu egin da eta Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek ez dute ezer adierazi.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten ditu bereziki Iruñeko Alde Zaharrean gertatutako ekintza bandalikoak eta gizalegearen aurkako jokabideak, eta elkartasuna adierazten die kaltetutako pertsonei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die ekintza bandaliko horiek direla-eta esku hartu behar izan duten Nafarroako polizia guztiei (Foruzaingoa, Tokiko Poliziak, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila)”.