Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Maiatzak 24

2021eko maiatzaren 24ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko MAIATZAK 24– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 24–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea aldatzen duena. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Industria-lurzoruaren plangintzaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Talentua garatzeko, atxikitzeko eta erakartzeko Nafarroako politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Laguntzaren arloan garatu beharreko politikari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.

- Komunikazioari dagokionez, Foru Komunitatean hedabide publiko bat sustatzeko aukerari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Zerga-arloko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Helduen Hezkuntzarako plan estrategiko bat landu eta ezar dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da susta dezan enpresetan jasangarritasun-irizpideak barneratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2109/2012 Ebazpena bertan behera utz dezan eta langileen ordezkariekin ordezko ebazpen bat negozia dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lan egin dezan Nafarroako errepide-sarean inbertitzearen aldeko Nafarroako itun bat lortzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da tokiko eskolatze batzordeen osaera, antolaketa eta eginkizunak alda ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da aitortza adieraz diezaien beren lana Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin duten polizia nazionalei, haiek Polizia Merituaren Ordenan sartuz eta haientzako bereizgarri espezifiko bat sortuz. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar bezala arautu eta planifika dezan gure erkidegoko garapen berriztagarria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Agerraldi-eskaera erretiratzea. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaile Eva Istúriz García andrearen agerraldia zen, “Radiografía de los cuidados en Navarra/Zainketen erradiografia Nafarroan” azterlanari buruz informa zezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, informa dezan sindikatuek eta Nafarroako trenbidearen aldeko plataformak sinatutako “Nafarroako trenbide-garraioaren aldeko akordioa”ri buruz. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Martín Zabalza Arregui jaunak balora dezan Konstituzio Auzitegiaren epaia, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa, bai eta lege hori abian jartzeko egin beharreko hurrengo urratsak ere. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak azal dezan nola baloratzen duen Konstituzio Auzitegiaren epaia, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak balora dezan Konstituzio Auzitegiaren epaia, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa, eta azal ditzan foru lege horretan aurrera egiteko Gobernuak eginen dituen urratsak. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak azal ditzan Nafarroaren eta Estatuaren artean migrazio-politikez eginiko plangintza eta koordinazioa hobetzeko egindako kudeaketak eta proposamenak. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Defontaine Ibérica enpresako Enpresa Batzordeak enpresaren eta bertako langileen egoera azal dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Euskarabidearen instalazio berrietara. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak arautzeko foru lege proiektuari buruzko galderan akats bat zuzentzeko eskaera. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- “Nafarroako Foru araudia Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen aldeko Nazioarteko Konbentzioari egokitzeari buruzko txostena” delakoari buruzko galdera batzordean izapidetzeko eskaera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Zaintzaileen ordezkariekin 2109/2012 ebazpena ordeztuko duen ebazpen berri bat negoziatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 1. fasearen handitzearen lurzatiak entregatzeko atzerapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomiako ministro Nadia Calviñoren hitzaldian NUPeko ikasleek parte hartzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- SARS-COV-2 koronabirusaren Nafarroako sekuentziazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- 5/2021 Errege Lege-dekretuko I. eranskineko sektore ekonomikoak zabalagotzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Lanak kanpoan kontratatzeko edo pribatizatzeko Osasun Departamentuak daukan politikari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako kultura-sektoreari gure erkidegotik kanpo lagun egiteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Ceutatik datozen eta inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren harrerari buruz. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Batzorde Tekniko Aholku-emaileari buruzko galdera errepikatzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Siemens Gamesaren Agoizko industria-instalazioei buruzko galdera bigarren aldiz errepikatzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- COVIDa dela-eta sentsibilizatzeko sareei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Azaroaren 11ko 82/2020 Foru Dekretuan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariaren eta Foru Gobernuko Justizia kontseilariaren baterako lehendakaritza ezabatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan enpresek sozietateen gaineko zergan ordaintzen duten tasa efektiboari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2020ko "Publizitate instituzionala" partidaren betetzeari buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute txertaketa-planean arrisku handiko eriei lehentasuna emateko eskaera. Alicia Ezquerra Sales andreak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Konstituzio Auzitegiaren epaia, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen aurkako 4062-2019 zenbakiko konstituziokontrakotasuneko errekurtsoari buruzkoa.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Maiatzaren 25eko 17:30 arte ezartzen da heldu den maiatzaren 27ko Osoko Bilkurarako boto-eskuordetza egiteko epea.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Onetsi da Nafarroako Parlamentuko atalondoan Atena Fundazioko artistek egindako Navarra a Color erakusketa jartzea. Azaroaren 26tik abenduaren 22ra egonen da ikusgai.

- Onetsi da Nafarroako Parlamentuko atalondoan Asociación de Víctimas del Terrorismo elkarteak antolatutako Vivir sin miedo. Vivir con memoria erakusketa jartzekoa. Azaroaren 8tik 24ra egonen da ikusgai. Proposamenak aurrera egin du Unai Hualde Lehendakariaren, Inma Jurío eta Yolanda Ibáñez Lehendakariordeen eta Juan Luis Sánchez de Muniáin lehen idazkariaren aldeko botoekin. Maiorga Ramírez bigarren idazkaria abstenitu egin da.

- Onetsi da proposamena, 2021eko ekainaren 14an Espainiako Zeinu Hizkuntzen Egun Nazionala ospatzearekin bat egitekoa. Parlamentuaren egoitzaren aurrealdea turkesa kolorez argiztatuko da egun horretan, 21:30 eta 22:30 bitartean.

- Onetsi da proposamena, 2021eko ekainaren 14an Odol-emailearen Nazioarteko Eguna ospatzearekin bat egitekoa. Parlamentuaren egoitzaren aurrealdea gorriz argiztatuko da egun horretan, 22:30 eta 24:00 bitartean.