Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Martxoak 15

2021eko martxoaren 15eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, MARTXOAK 15– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, martxoak 15–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

MOZIOAK:

 

- Horren bidez, Osasun Departamentua eta Nafarroako Gobernua premiatzen dira koronabirusaren krisiak eragindako neke pandemikoari aurre egiteko kanpaina instituzionalak egin ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da onetsi beharreko arau-xedapenak onets ditzan, ekidite aldera Estatuaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak mugatu dezan Nafarroako Foru Komunitateak zerga-arloan daukan eskumen osoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kultur ekipamenduei buruzko 2022-2026 plan zuzendari bat taxutu dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere gain har dezan Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko haurren eskolatzeak familientzat duen kostua. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

 

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Gipuzkoako errepideetako bidesariak arautzen dituen lehen foru araua baliogabetzen duen Auzitegi Gorenaren epaia balora dezan, bai eta Nafarroan izan dezakeen afekzioa ere, Nafarroako errepide sareko edukiera handiko bost errepidetan ibilgailu astunentzako bidesariak ezartzeari begira. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena eta Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari Miguel Pozueta jaunarena, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaritzak salatutako egoera azal dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, azal dezan Nafarroan zergatik dauden pandemiaren gordinean kalean lo egin behar duten pertsonak eta egoera konpontzeko neurriak. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, espetxe arloko osasungintza dela-eta egindako urratsak eta arlo horretako eskumena bere gain hartzeko lanak zertan diren azaltzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

 

- Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko zuzendaritzaren ordezkariekin, eman duten dimisioaren arrazoiak eta zentroaren egungo nahiz etorkizuneko egoera azal ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

- Nafarroako merkatarien zenbait elkarteren ordezkariekin, COVID-19aren aurka hartu diren neurrien ostean sektoreak bizi duen egoera eta krisia gainditzeko egiten dituzten proposamenak azal ditzaten. Navarra, Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkariekin, osasun krisiaren ostean gazteek bizi duten egoera eta datorren krisi ekonomikoaren aurrean dauzkaten itxaropenak eta proposamenak, bai eta gazteen parte-hartzearen nahiz Kontseiluaren egoera ere, azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

- Corellako Diseinuko Arte eta Lanbideen Eskolara. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

 

- Eskaria, egoitzen arteko lan-mugikortasunari buruzko galdera batzordean izapidetu dadin. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

- Egoitza-zentroetan txertoa jaso duten egoiliarren bisitak eta irteerak malgutzeko irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

- Enpresetan berdintasun-planak sustatzeko neurriei eta horien kontrolari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

 

- 2020ko martxoaren 13tik Nafarroako Gobernuak izapidetutako enplegu erregulazioko espedienteen txostenean jasotako datuen bilakaerari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

- Iratxeko monasterioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

- Salaketa, Laguntza eta Sentsibilizazio Bulegoa mantentze aldera Nafarroako SOS Arrazakeriarekin sinatutako hitzarmenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

- Aiegiko 2. poligonoko 372. lurzatian dagoen XII. mendeko uharkaren titulartasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

- Muesko erromatarren garaiko presaren eta Erdi Aroko errotaren titulartasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

- Ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak emate aldera toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei 2014an emandako dirulaguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak emate aldera toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei 2015ean emandako dirulaguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak emate aldera toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei 2016an emandako dirulaguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak emate aldera toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei 2017an emandako dirulaguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak emate aldera toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei 2018an emandako dirulaguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak emate aldera toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei 2019an emandako dirulaguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak emate aldera toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei 2020an emandako dirulaguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

- Ekintzailetza bultzatzen duten zerbitzuak emate aldera toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei 2021ean emandako dirulaguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko urtarrilean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zainketa soziosanitarioen arloan ikerketa proiektuak egiteko deialdiaren betetzea dela-eta, zeinaren oinarriak Osasuneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1913E/2017 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

 

- Martxoaren 18ko 17:30 arte ezartzen da Osoko Bilkurarako boto-eskuordetza egiteko epea.

 

- “Minority SafePack-milioi bat sinadura Europako dibertsitatearen alde” herritarren ekimenari buruzko galdera Herritarrekiko Harremanetako Batzordearen martxoaren 17ko bilkuraren gai-zerrendan sartzeko eskaria. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

 

- Onetsi egin da heldu den apirilaren 2an, Autismoaz Kontzientziatzeko Mundu Eguna dela-eta, Legebiltzarraren egoitzaren fatxada urdinez argiztatzeko proposamena.

 

- Onetsi egin da heldu den martxoaren 27an Planetaren Ordua, 2021 ospakizunarekin bat egiteko proposamena. Nafarroako Parlamentuko argiak, bat egiten duten gainerako eraikin eta monumentu publikoetakoak bezala, itzali eginen dira 20:30etik 21:30era.