2021eko martxoaren 22ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, MARTXOAK 22– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, martxoak 22–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
MOZIOAK:
- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da legezko formularik egokiena bila dezan, funts putreen eta paradisu fiskaletan jarduten duten enpresen presentzia mugatzeko zahar-etxeen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzen kudeaketan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da albo batera utz dezan “itzaleko bidesaria” izeneko finantzaketa-formula etorkizunean egiten diren azpiegituretan. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da prebentzio-neurriak mantendu eta indartu ditzan, osasun-arretako zentroetan erasorik gerta ez dadin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da saltoki txikiei eta tokiko merkataritzari laguntzeko plan urgente bat gara dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da NA-2517 errepideko 1. kilometroa aldatzeko proiektu bat taxutu eta gauzatu dezan, lurrazpiko egungo pasabidearen ordezko bat egiteko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, Kultur Eskubideei buruzko Legeak ondarearen esparruan izan duen garapena azaltzeko. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Kasedako Tomas, Lydia y Javiera Recari zahar-etxearen egoerari eta erabiltzaileen arreta egokia bermatzeko eginiko ikuskapenei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Proeducar-Hezigarri programan parte hartzen duten Nafarroako ikastetxeen ordezkariekin, egindako lana eta programak iraun dezan egiten dituzten proposamenak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Nafarroako Kazetarien Elkargo Ofizialaren ordezkariekin, bizi duten egoeraren eta dauzkaten beharrizanen berri eman dezaten. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- ASPACE-Nafarroaren ordezkariekin, bizi duten egoera eta jorratzen ari diren proiektuak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Salvemos el Perdón 4.0-Erreniega Salba Dezagun elkartearen eta EHNE-Nafarroa eta UAGN sindikatuen ordezkariekin, Erreniegaren ipar- eta hego-hegaletan sustatzaileak bultzatzen ari diren eguzki-energia fotovoltaikoko makroplantek eraginen luketen egoerari eta nekazaritzan izanen luketen eragin negatiboari nahiz ingurumenaren, kulturaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik izanen lituzketen bestelako afekzioei buruz informa dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Donejakue Bideko Lagunen Lizarrako Elkartearen ordezkariekin, Erromesen Ospitalea/Udal Ostatuaren kudeaketa eta egoera azal ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
- Non dago Mikel? dokumentaleko zuzendari Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamasekin, lan hori dela-eta egindako ikerketa-prozesua azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Antzingo Lokiz ikastetxe publikora. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Honako galdera hauek erretiratzea: Radar COVID aplikazioari buruzkoa (10-21/POR-00027) eta Corona Test Nafarroa aplikazioari buruzkoa (10-21/POR-00090). Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- “Terrorismo ezezaguna. Eskuin muturrak Nafarroan egindako atentatu terroristak (1975-1985)” izeneko txostena dela-eta egindako balorazioari buruzko galdera erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- AstraZeneca txertoa aldi baterako uzteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Nafarroako haur guztien pediatriako arretari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Nafarroako garraio-enpresei bidesariak ezartzearen ondorio ekonomiko eta sozialei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Corona Test Nafarroa eta Radar COVID aplikazioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Hurbileko merkataritzari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- COVID-19aren aurkako txertaketa-planari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.
- Hondakinak tratatzeko Imarkoaingo plantari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- COVID-19aren genomaren sekuentziazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.
- Klima-aldaketari buruzko lege-aurreproiektua bideragarri egite aldera etxebizitzen erabiltzaileei eman beharreko laguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Energia berriztagarriko parkeak garatzeari dagokionez Next Generation funtsetatik heldu diren erronkei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas jaunak aurkeztu du.
- N-121-A errepideko obrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 30eko 147/2016 Foru Aginduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Eskaria, atzerriko hizkuntzaren hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egiaztagiri iragankorraren bidez aldi baterako jarduten duten irakasleei buruzko galderari erantzuteko epea luza dadin. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Príncipe de Viana aldizkariari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien energia-efizientziako jarduketak, zeinak 149/2021 Errege-dekretuan jasotzen baitira, egiteko programatik heldu diren laguntza zuzenen deialdiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Irakasleek erabili beharreko maskarei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Baztango Udalak Iruritako Loiuzuko hiltegian 2016, 2017, 2018, 2019 eta 2020. urteetan egindako kudeaketa dela-eta. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2020ko abenduan igorri ziren Parlamentura.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, martxoaren 21ean izan den Arraza Bereizkeriaren Ezabaketari buruzko Nazioarteko Eguna dela-eta.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Arraza Bereizkeriaren Ezabaketari buruzko Nazioarteko Egunaren karietara, zeina pasa den martxoaren 21ean ospatu baitzen, Nafarroako Parlamentuak adierazten du gure lurraldean gerta daitekeen arrazakeria eta xenofobia adierazpen oro, partikularra, publikoa nahiz instituzionala, arbuiatzen duela eta, halaber, konpromiso sendoa duela gizarteko estamentu guztietatik jatorri, kultura edo etnia arrazoiengatiko bazterkeria oro desagerrarazteko.
Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aldarrikatu zuen 1960ko egun horretan Sharpevillen (Hegoafrika) izandako 69 pertsonaren erailketa gogoratzeko, polizia tiroka hasi zenean apartheida salatzeko modu baketsuan protestan ari ziren pertsonen aurka.
Gaur egun, zorionez, ez dugu halako egoerarik bizi gure inguruan, baina, hala ere, kezkaz entzuten ditugu zenbait adierazpen gorrotozko eta aporofobiko, azkenean aurreiritzi arrazista eta xenofoboen hedapena ekartzen dutenak.
Edonola ere, Nafarroa diskurtso horiek aurkakoa da nagusiki, bai eta pertsonak beren jatorria, kultura edo etniagatik diskriminatzearen aurkakoa ere.
Nafarroako Parlamentuak sinesten du hezkuntzak eta informazioak sentsibilizaziorako eta bizikidetzarako tresna gisa duten ahalmenean. Sinesten dugu besteak ezagutzea dela elkarrekin bizitzeko oinarria. Tolerantziaren printzipio etiko unibertsalean oinarritutako bizikidetza aldezten dugu, eta hori gauzatzen da errespetuan, onespenean eta gure munduko aniztasunaren preziatzean. Tolerantzia da lehentasuna ematea pertsonaren balioari, bere duintasunari eta bere eskubideei, bai eta aintzat hartzea pertsonaren iritziak, sinesmenak edo kultura, haiek konpartitu gabe ere. Sinesten dugu sentsibilizatzeko eta informatzeko beharrean, gizarte inklusibo eta konprometituago bat lortzeko beste pandemia bat diren arrazakeria eta xenofobiaren aurka.
Nafarroako Parlamentuak giza eskubideak aldezten ditu ororen gainetik. Eta giza eskubideen adierazpen bat da kulturen arteko bizikidetza, gure herritarren aniztasuna errespetatu eta balioan jartzen duena. Duela urtebete esaten genuen moduan, Nafarroa askotariko, anitz eta tolerante bat, hala izateaz harro dagoena, aldezten dugu. Nafarroa inklusibo batean sinesten dugu, non pertsona guztiek, beren jatorria edo azalaren kolorea edozein dela ere, Nafarroa hobeago baten alde lan egiten duten. Munduari irekita dagoen Nafarroa bat, non denok berdinak garen eta komunitatean bizitzeko proiektu baten ezinbesteko osagai garen: izan ere, ezin liteke bestela izan, bizi garen mundu globalizatuan.
Konpromiso hori ez da urteko egun bakarrera mugatzen; aldiz, urteko 365 egunetarako konpromisoa da. Eguneroko arrazakeria eta xenofobia arazoen konponbidearen zati izan nahi dugu, arazo horien adierazpide ororen aurka, eta, halaber, harrera eta bizikidetzarako lurraldea izanen den Nafarroa eraiki nahi dugu”.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mariano Sinuésen artelan bat Nafarroako Museoari aldi baterako lagatzea onetsi du Mahaiak, erakusketa batean erabil dadin.
- Mahaiak onetsi du ikasleen Osoko Bilkura urrutitik egiteko proposamena, "Aldeas Infantiles" elkarteak antolatuta. Osoko Bilkura apirilaren 23an izanen da, 11:30ean.
- Mahaiak onetsi du Fibrosi Kistikoaren Egun Nazionala dela-eta 2021eko apirilaren 28an Legebiltzarraren egoitzaren fatxada berde ilunez eta laranjaz argiztatzeko proposamena.
- Mahaiak Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artean 2021ean zenbait jarduera egiteko lankidetza hitzarmena onetsi du, EH Bilduren abstentzioarekin.
- Mahaiak Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean 2021ean zenbait jarduera egiteko lankidetza hitzarmena onetsi du.
- Beste baterako geratu da Nafarroako Parlamentuan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko txostena.