Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Irailak 28

2021eko Nafarroa Oinez Ikastolen festarako gonbidapena jaso du Nafarroako Parlamentuak

2021eko Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen festaren antolakuntzako ordezkaritza bati harrera egin dio gaur Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak. Bertan izan dira Elena Zabaleta, Nafarroako Ikastolen Federazioko lehendakaria, Josu Reparaz zuzendaria eta Unai Gardoki eta Joseba Tristán, Lizarra Ikastolako lehendakari eta zuzendaria, hurrenez hurren.

 

1971 urtean sortutako Lizarra ikastolak antolatuko du aurten urriaren 16 eta 17an ospatuko den festa, bere 50. Urteurrenaren ospakizunarekin bat eginez. ‘Hegan oinez’ lelopean, Lizarrako ikastolak Tuterako Argia ikastolaren lekukoa hartuko du eta azken prestaketetan murgilduta dabil euskararen aldeko festara urtero bertaratzen diren milaka lagunei harrera egiteko.

 

Foru Legebiltzarreko lehendakariak, 2021eko Nafarroa Oinezen ordezkarien bidez zizemeam ezagutu du hilabete hauetan zehar Nafarroako ikastolen jaiaren 40. ediziora, pandemiaren ondorioz 2020an bertan behera utzitakora, arrakastaz iristeko egin duten lana.

 

Unai Hualdek Lizarra ikastolak, gainerako eragile sozialekin batera, bost hamarkada hauetan Lizarran euskara indartzeko egin duen ekarpen erabakigarria azpimarratu du. "Oraindik ere, ikastola sortu zenetik mende erdia pasa den honetan, beharrezkoa da gure hizkuntzaren normalizaziorako horrelako ereduak aldarrikatzea”.

 

Ordezkaritzak 2021eko Nafarroa Oinezera bertaratzeko gonbidapen formala eman dio lehendakariari.