Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Otsailak 22

2021eko otsailaren 22ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, OTSAILAK 22– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 22–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako 2021-2024 Estatistika Plana onetsi eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroan jaioberrien baheketa zabaldua izateko eskubidea arautzen duena. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako Gobernuak “erabakitzeko eskubidea” deritzonaren eskakizuna dela-eta arlo orokorrean duen jarrerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztutako mozio bat batzordean izapidetzeko eskaria. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da “analfabetismo digitala desagerrarazteko prestakuntza-ekintzen eta gaitasun digitalen plan” bat ezar dezan.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da lehentasunezko txertaketa-taldeetan sar ditzan honako hauek dauzkaten pertsonak: minbizia, giltzurrun-gaixotasun kronikoa, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, Down-en sindromea, gaixotasun kardiologikoak, obesitate larria, haurdunaldia, organoen transplantea, tabako-ohitura, zelula faltziformeen gaixotasuna eta 2 motako diabetes mellitusa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Zarrakaztelun osasun etxe berria eraiki dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa premiatzen dira batera lan egin dezaten Lehen Hezkuntzako Irakasletza graduan “Nafarroako euskalkien aipamena” izenekoa sortzearen alde. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da jaso dezan, Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazioen esparruan, behar diren elkarrizketak egon daitezela energia-politikaren arloko arau- eta zerga-esparruaren erregulazioan Nafarroak ahalik eta eskumen gehien edukitzeari begira. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berma dezan familia guztiak baldintza berdinetan matrikulatu ahal izatea titulartasun publikoko haur-eskoletan, desberdintasun-egoerak saihestuz. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrezkoak diren neurriak bultza ditzan jabetza pribatua defendatzeko, herritarren bizikidetza eta segurtasuna bermatzeko eta etxebizitzak legez kanpo okupatzearen aurka borrokatzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kirol-jarduera funtsezko jardueratzat hartzeko, eta Espainiako Gobernuari eskatzen zaio jarduera fisikoarekin eta kirol-jarduerarekin lotutako zerbitzuen balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) jaisteko. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko jarduketak egin ditzan NA 6900 errepidearen plataforma eta bazterbideak handitzeko, bidearen segurtasuna hobetze aldera. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Osasuneko kontseilariaren idazkia, Osasun Mentaleko kudeatzaileak Nafarroako Osasun Mentalaren arloan jarduteko eta hura kudeatzeko ildoak azaltzeko egin beharreko agerraldiari buruzkoa.

- Lanbide Heziketako zuzendari nagusi Tomás Rodríguez Garraza jaunarena, informa dezan Nafarroako Lanbide Heziketako 2017/2020 Plan Estrategikoari buruz. Navarra suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- "CAF: Jaitsi zaitez apartheidaren trenetik” kanpainako ordezkariekin lan-bilkura bat egiteko eskaria erretiratzea. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du

- Honako lan-bilkura honetan itzulpen zerbitzua jartzeko eskaera: lan-bilkura, Internazionalistak Auzolanean erakundearen eta TRENASAko langileen ordezkaritza batena, informa dezan Jerusalemgo tren arina (JLR) eraikitzeko proiektuari buruz, nazioarteko zuzenbidearen ikuspegitik, eta kontratua CAFi esleitzeak TRENASA enpresarekin izan dezakeen loturari buruz. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu Navarra foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Tuterako alkate Alejandro Toquero Gil jaunarena, informa dezan “hiriburutza agiria” eskatu izanari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Espainiako Familiako eta Komunitateko Medikuntzako Sozietatearen (SEMFYC) ordezkaritza batena, Nafarroako oinarrizko osasun laguntzaren egungo egoera azal dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (FNMC) presidente Juan Carlos Castillo Ezpeleta jaunarena, azal dezan "Nafarroako toki entitateen proiektuak Next Generation Planean sartzeko proposamenak" dokumentua. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Adriana Maldonado López europarlamentari sozialistak Zerbitzu eta Merkatu Digitalei buruzko Europako Erregelamenduen proposamenak azter ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Médicos del Mundo eta Medicus Mundi elkarteen ordezkaritza batena, “Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioa” txostena azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Garraiolarien Elkartearen (TRADISNA) eta Nafarroako Errepideko Garraioko eta Logistikako Enpresaburuen Elkartearen (ANET) ordezkaritza batena, Nafarroako garraioaren sektorearen egoerari buruz informa dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Urnizako Jaurerrira (Erroibar). Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztutako galdera bat batzordean izapidetzeko eskaera. “Minority SafePack-milioi bat sinadura Europako dibertsitatearen alde” herritarren ekimenari buruzkoa da galdera.

- “MUGI” garraio-txartelari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Elizak immatrikulatutako ondasunei buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Despopulazioari aurrea hartzeko Nafarroako Gazteriaren Institutuaren neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Patologia kronikoa duten pazienteen txertaketari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Bidesari-sistema bat ezartzeko Nafarroa proba pilotu gisa erabiltzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Terrorismoa goraipatzeari dagokionez indarrean dagoen legeria gogortzeko aukerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Osasun-azpiegiturak handitzeko edo berriak eraikitzeko 2021ean eginen diren obrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Prentsa-askatasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan pobrezia-arriskua handitzeari buruz Intermon Oxfamek egindako txostenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako ahalegin fiskalari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan bakarrik dauden adingabeei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Etxebizitzen alokairuaren Nafarroako prezioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Errepideetan presako inbertsio plan bat abian jartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako Gobernuak ostalaritzako galerak konpentsatzeko hartuko dituen neurriei buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Honako galdera hauek berrestea: Nafarroak Europako funtsetan parte hartzeari eta horiek eskuratzeari buruzko Osoko Bilkura monografikoan onetsitako ebazpen-proposamenei buruzkoa eta Hitzarmen Ekonomikoa zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergari (Google tasa) eta finantza-transakzioen gaineko zergari (Tobin tasa) egokitzeari buruzkoa. EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Titulu homologaturik ez duten osasun arloko profesional migratzaileak kontratatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Pfizerren txertoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Iruña-Madril hegaldia aldi baterako eteteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Kalitate figurak sustatzeko Landa Garapenerako Programen 2021eko deialdiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Langile publikoen prestakuntza eta gaikuntza teknologikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga andreak aurkeztu du.

- “Terrorismo ezezaguna. Eskuin muturrak Nafarroan egindako atentatu terroristak (1975-1985)” txostenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Kideak programari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Sare sozialen bidezko gorroto-diskurtsoak monitorizatu eta kontrolatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Emakumeak ahalduntzeko, emakumeak aisialdiko begirale gisa prestatzeko eta COVIDi buruzko sentsibilizazio-sare bat ezartzeko programei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Hizkuntzak ikasteko programei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak hautatutako analisi- eta azterlan-esparruei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa, 2020ko abenduaren 31ri dagokiona.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021-2024 aldirako Nafarroako Lankidetzarako III. Plan Gidaria dela-eta proposamenak aurkezteko epea, martxoaren 5eko 12:00etan amaituko dena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Onetsi da Nafarroako Parlamentuko hondakinen bereizketa eta birziklatzea hobetzeko txosten-proposamena.

- Mahaiak onetsi du, EH Bilduren abstentzioarekin, Nafarroako Arartekoaren antolaketa eta funtzionamendu Erregelamenduaren aldaketa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Mahaiaren 2021eko otsailaren 17ko erabakia, zeinaren bidez berreskuratzen baitira genero-indarkeriaren ondoriozko erailketarik izaten den bakoitzean hura gaitzesteko Parlamentuaren atariko elkarretaratzeak. Salbuespena eginen da osoko bilkura dagoen egunetan. horietan minutu bateko isilunea eginen da bilkuraren hasieran.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak erabat gaitzetsi eta arbuiatzen du Azagran izandako indarkeria matxistako ekintza. Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Erabateko gaitzespena eta arbuioa agertzen du indarkeria matxistako ekintza honekiko, eta erasoturiko emakumeari eta haren inguruari elkartasunik zintzoena eta haren egoeragatiko kezka helarazten die, bai eta ahalik eta lasterren sendatzeko nahia ere.

 

2. Konpromisoa hartzen du indarkeria sexista eta edonolako sexu-indarkeria desagerrarazteko asmoz lan egiteko. Alde horretatik, prebentzioaren, sentsibilizazioaren eta balio- eta berdintasun-hezkuntzaren aldeko bere apustua berresten du, bai eta Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Foru Legea egiazki garatzearen aldeko apustua ere.

 

3. Bere konpromisoa adierazten du, lanean aktiboki jarraitzekoa emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria eta ahuldade egoerak sortzen dituzten desberdinkeria guztien aurka.

 

4. Herritar guztiak animatzen ditu errespetuan, berdintasunean eta bizikidetzan oinarritzen diren harremanak sustatzera eta edozein eraso sexista edo emakumeenganako indarkeria dakarren edozein jokabide errefusatu eta salatzera”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Soldata-berdintasunaren Egunaren ospakizunarekin. PSNk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Bat egiten du, aurten ere, heldu den otsailaren 22an eginen den Soldata-berdintasunaren Egunaren ospakizunarekin.

 

2. Adierazten du beharrezkoa dela sakontzea emakumeek beren beregaintasun ekonomikoaren esparruan dituzten baldintzen hobekuntzan eta, horrenbestez, bizitza duin bat izateko baldintza materialen bermean.

 

3. Adierazten du beharrezkoa dela estatuko arau baten prestaketan aurrera egitea. Arau horrek lan arloko desberdinkeria, zeina soldata-arrakalan gauzatzen baita, murrizteko jarduketa zehatzak jasoko ditu.

 

4. Adierazten du beharrezkoa dela lanean jarraitzea genero ikuspegiarekin ekiteko, aurreikusita dagoen moduan, COVID-19ari erantzuteko plan eta errekuperazio-pakete guztiei, edota laster onetsiko den enplegu planari.

 

5. Bat egiten du Europako Parlamentuak duela gutxi “Batasunak genero berdintasunerako duen estrategia”ri buruz onetsitako Erabakiarekin. Emakumeak gehiengo diren sektoreetan, hala nola zaintzan, osasungintzan eta txikizkako salmentan, ordainsariak eta lan baldintzak berdintzearen alde egiten du bertan, bai eta soldatetan eta pentsioetan genero-arrakala eta lan merkatuko segregazioa desagerraraztearen alde ere; izan ere, egiazko berdintasunak ezinbestekoa du beregaintasun ekonomikoa eta emakumeek arlo profesionalean etorkizuna izateko aukera. Horrenbestez, enpleguaren arloko berdintasuna helburua da bere horretan, baina, era berean, tresna erabakigarria ere bada: emakumeen eskubide eta askatasunen gozatze osoa berdintasunaren eta beregaintasun ekonomikoaren bidez soilik eraiki daiteke”.

 

Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazten baitie MTorres enpresaren enplegu-erregulazioko espedienteak ukitutako plantillako langileei. Navarra Sumak aurkeztu du.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik, eta aurka, berriz, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Bere elkartasuna eta babesa adierazten die MTorres enpresaren enplegu-erregulazioko espedienteak ukitutako plantillako 88 langileei, haien familiei eta espediente horrek zeharka ukitu ahal dituen guztiei.

 

2. Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari eskatzen die jardun dezaten lantegi horretan enplegu galerarik izan ez dadin".

 

Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazten baitie MTorres enpresaren enplegu-erregulazioko espedienteak ukitutako plantillako langileei. EH Bilduk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu dute, eta Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, berriz, alde.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie Dorre-Elortzibarko MTorresen lantegian iragarritako enplegu-erregulazioko espedienteak ukitutako 88 langileei.

 

2. Adierazten du ez dagoela ados bere ama-enpresa Foru Komunitatean daukan eta I+G+b arloko balio erantsia ezaugarri duen enpresa batean 88 langile kaleratzearekin.

 

3. Nafarroako Gobernuari dei egiten dio, Industriako Ministerioarekin, enpresarekin eta sindikatuekin batera jardun dezan, enplegua mantentzeko eta Nafarroa garapen teknologikoaren eta ikerketaren arloan erreferentziazko erkidego gisa finkatzeko helburuarekin”.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onartu adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak irmoki gaitzesten baititu pasa den larunbat gauean Iruñean izandako istilu guztiz larriak. Navarra Sumak aurkeztu du.

 

Adierazpenaren alde bozkatu dute Navarra Sumak eta PSNk, eta aurka, berriz, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak.

 

Onetsi ez den adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Nafarroako Parlamentuak irmoki gaitzesten ditu pasa den larunbat gauean Iruñean izandako istilu guztiz larriak, bai eta horiek antolatu, gauzatu eta bultzatu dituztenak ere.

 

2. Arbuiatzen du alderdi politikoetako ordezkariek kale indarkeriako ekintzak bultzatu edo babestea.

 

3. Zorion eta esker ona adierazten die bai Polizia Nazionalari bai Foruzaingoari eta Udaltzaingoari, haien lan onaren bidez galarazi baitzuten eraso horiek ondorio okerragoak izatea, eta Iruñeko kaleetan ordena berrezartzen lagundu baitzuten.

 

4. Aldezten eta errespetatzen du lege demokratikoen aplikazioa eta epaile eta auzitegien jarduketa independentea, zuzenbidezko estatu demokratikoaren oinarri gisa”.