2021eko otsailaren 8ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, OTSAILAK 8– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 8–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
INTERPELAZIOAK:
- Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Laguntzako osasun arloko politikari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Osasun Mentalaren arloko politikari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Hurrengo baterako. Gazteen parte-hartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
- Energia berriztagarrien gai orokorrari buruzkoa, azpiegitura eoliko eta fotovoltaikoak sustatzeko irizpideei dagokienez. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Nafarroako azpiegituren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako kirolaren arloko politika orokorrari eta Nafarroako kirola digitalizatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
- Kulturaren arlo politikari buruzkoa, 2021erako erronkei eta plangintzari dagokienez. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.
- Osasun Departamentuko profesionalentzako ordainsarien arloko politikei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Estellerria biziberritzeko neurri eta konpromiso orokorrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da paziente diabetikoen osasun arreta hobetu dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da plan bat landu eta abian jar dezan Nafarroa osoan pediatriaren estaldura segurtatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da eskura dituen mekanismoak erabil ditzan seme-alabak haur-eskoletan euskaraz matrikulatzeko familien eskubidea bermatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da NUPi finantza-hornidura eman diezaion, ukitutako NUPeko AZLei gradua aitortzearen eta maila-aldaketen ondorioz ordaintzeke dauden ordainketei aurre egin ahal izateko. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da oinarrizko osasun barruti berri bat sor dezan eta hirugarren osasun etxe bat eraiki dezan Tuterako Lourdes auzoan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Cascanten osasun etxe berria eraiki dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Erretiratu egin da Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztutako mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita beharrezkoak diren neurriak bultza ditzan jabetza pribatua defendatzeko, herritarren bizikidetza eta segurtasuna bermatzeko eta etxebizitzak legez kanpo okupatzearen aurka borrokatzeko. (10-21/MOC-00025)..
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da sustapen-kanpaina bat eta turismo-plan integral bat diseina ditzan Nafarroako Liburutegiaren 150. urteurrena, Liburutegien Sarearen 75. urteurrena eta 2021eko Donejakue Urtea direla eta. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren idazkia, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak agerraldia egiteko eskaria berresteari buruzkoa. Agerraldiaren xedea da arlo hauetan egindako aurrerapenen berri ematea: osasun-laguntzarengatiko fakturazio-prozedura eta administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonek osasun-laguntza eta osasun-txartela eskuratzea. Jasota. Agerraldi-eskaera mantentzen da.
- Osasuneko kontseilariaren idazkia, Nafarroako ospitale publiko eta pribatuetako ZIUetako koordinatzaile exekutibo Juan Pedro Tirapu León jaunaren agerraldiari buruzkoa. Agerraldiaren xedea da azal ditzan pandemiaren lehen eta bigarren olatuetan Nafarroako ZIU-oheen gehienezko ahalmena eta erabilitako baliabideak. Jasota.
- Eskubide Sozialetako kontseilariak langabeziari buruzko azken datuak balora ditzan eta zenbateko horiek gutxitzeko hartuko diren neurrien berri eman dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Osasun Mentaleko kudeatzailearena, Nafarroako Osasun Mentalaren arloan jarduteko eta hura kudeatzeko ildoak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, azal ditzan herri-zezenketak egiteari begira COVID-19ak sortutako egoera epidemiologikoaren ondoriozko behin-behineko neurriak. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, Next Generation Bulegoari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Nafarroako enpleguaren diagnostikoari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearena, azal dezan COVID-19aren ondoriozko etxeko konfinamenduaren garaiko emakumeen errealitatea erakusten duen azterlana. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, informa dezan Next Generation funts europarretarako Bulegoaren sorrerari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Hezkuntzako kontseilariarena eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiarena, informa dezaten "Gorputz eta Kirol Jarduerak" eta "Kirol Irakaskuntzak" zikloen eskaintza berrantolatzeari buruz, eta, zehazki, Mendi Ertaineko eta Eskaladako zikloek Sakana LH IIPan duten etorkizunari buruz. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- “PRO Guardia Civil” elkarteko ordezkaritza batek Nafarroako guardia zibilen eta haien familien egoeraren berri eman dezan. Navarra Suma eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Sakana LH IIPko irakasleek, Sakanako Mankomunitateak, Sakanako Garapen Agentziak, Altsasuko Udalak, ELA, LAB, STEILAS, CCOO eta AFAPNA sindikatuek, Sakana Bidelagun landetxeen elkarteak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Altsasuko bulegoak sortutako lantaldearen ordezkaritza batek azal dezan zein den Mendi Ertaineko eta Eskaladako zikloetarako Altsasuko lanbide heziketako ikastetxearen eskaintzaren egoera eta etorkizunari begira dauden aukerak. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- Berriozarko jubilotekara. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Apustu-etxeen Nafar Araubidea prestatzeko Ponentziaren 2021eko urtarrilaren 29ko erabakia. Horren bidez, martxoaren 12ra arte luzatzen da ponentziaren txostena amaitzeko epea.
- Lehendakaritzako Batzordean ponentzia bat sortzeko eskaera, banku-fundazioa izateari uzten dionean, Nafarroako Kutxa Fundazioarentzat arau-esparru egokiena zein den aztertzeko. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Erretiratu egin da Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztutako galdera, Castejongo Dos de Mayo ikastetxe publikoari ingelesez ikasteko programa uzteko baimena ez emateko arrazoiei buruzkoa.
- Erretiratu egin da Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztutako galdera, Nafarroako Ubideko bigarren fasea eraikitzeko proiektua eta alternatiben azterlana idatzi duen enpresaren kontratazioa eteteko arrazoiei buruzkoa.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu argitu dadin Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak erabakitzeko eskubideari buruz aurkeztutako galdera (G.P. Navarra Suma). Jasota.
- Lantegi-eskolen programa berriak abian jartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.
- Itxarote-zerrenden egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Ebroko mugaketa hidrografikoan uren kudeaketaren arloko Gai Garrantzitsuen Behin-behineko Eskemaren parte-hartze publikoaren prozesuan Lurralde Kohesiorako Departamentuak aurkeztutako proposamenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Espainiako Gobernuko kideek “Aste Santua salbatzea” dela-eta egin dituzten adierazpenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du. Gaurkotasun handikoa.
- 2021eko Liburu eta Edizio Azokari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
- Oinarrizko Osasun Laguntzaren arazoaren konponbideei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Minbizia dutenentzako osasun-arretari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Entitateei justifikazio handiagoa eskatzeko eta haur-eskoletarako hezkuntza-eskaintzari buruzko proposamenak baimentzeko edo ez baimentzeko Hezkuntza Departamentuak dituen irizpideei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- COVID-19aren andui britainiarrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.
- Osasun Departamentuak kolon eta ondesteko minbiziak eragindako hilkortasun saihesgarria saihesteko hartutako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Langabeziaren azken datuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Funtzio publikoaren arloko legegintzaldirako konpromisoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- “Estellerriko Erriberarako” kalitate oneko ur gordinaren hornidurari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen aldaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
- Club Atlético Osasunari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- Barne produktu gordinaren (BPGd) hazkundea dela-eta eginiko zenbatespenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren lehentasunei eta lan-ildo nagusiei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Unibertsitate Publikoaren medikuntzarako eraikin berria egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Mendekotasunaren arreta finantzatzeko hobekuntza-proposamenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Osasun-arretarako baliabideak areagotzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Nafarroako Gobernuaren AUDENASArentzako ekarpena kalkulatzeko lantaldeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Arga eta Urederra ibaietako kontserbazio bereziko eremuaren (KBE) gidaritza batzordea eratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Arga eta Urederra ibaietako kontserbazio bereziko eremuaren (KBE) kudeaketa planaren finantzaketari eta gastuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Ega eta Urederra ibaietako kontserbazio bereziko eremuaren (KBE) gidaritza batzordea eratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- 2020ko martxoaren 13tik Nafarroako Gobernuak izapidetutako enplegu erregulazioko espedienteen txostenean jasotako datuen bilakaerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Kanarietatik datozen migratzaileak hartzeko toki gehigarriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Ertzillako Iturburuaren Partzuergoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Arizkun herriko seinaleetan legea betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Ubidearen 2. fasearen garapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Enplegu-politika aktiboen dokumentua onesteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Nafarroako osasun etxeetako pediatrak falta izateari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak osatutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2020ko azaroan igorri ziren Parlamentura.
BESTELAKO GAIAK:
- Berretsi da EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztutako informazio-eskaria, “Next generation, una visión para Navarra” agirian jasotako proiektuen dokumentazioari buruzkoa.
- Onetsi da Nafarroako Parlamentuko aretoen erabilerari buruzko arauak aldatzeko proposamena.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Zerbitzu Juridikoen txostena, Legebiltzarreko Mahaiaren interpelazioak sailkatzeko jarduerari buruzkoa.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Albistari Grafikoen Elkartearen (AREGNA-NAGE) COVID-19ari buruzko argazki-erakusketa Nafarroako Parlamentuaren atalondoan jartzeko proposamena. Erakusketa martxoaren 12tik apirilaren 12ra paratuko da.