Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Urriak 18

2021eko urriaren 18ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko URRIAREN 18a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 18, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako Gobernuaren aurrekontu-politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Osasuneko kontseilariak alarma bukatu eta udako/oporretako sasoia hastean COVID-19aren bosgarren olatuko kutsatze-kopuruaren gorakadari aurre egiteko eta kontrolatzeko aztarnariek izan dituzten gabeziei buruz informatzeko egin behar zuen agerraldia erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiarena, 2020ko oroitidazkia aurkez dezan. Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltza Nagusiko fiskal nagusi José Antonio Sánchez Sánchez-Villares jaunak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako zuzendari nagusiarena, osasun-txartela eskuratzeari buruz eta administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonentzako osasun-laguntza fakturatzeko prozedurari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, enplegu-politika aktiboetako jarduketa-ildoak eta Europako funtsen bidez eginen diren proiektuak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- San Frantzisko Xabierkoa Ospitale Psikogeriatrikoko langileen ordezkariekin, egiten duten lana eta ospitalearen etorkizunari begira sumatzen dituzten mehatxuak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Acecsa-Aceros Calibrados SAko enpresa-batzordearen ordezkariekin, enpresaren egoera eta egiten dituzten erreibindikazioak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Erabakia, 2021eko urriaren 8koa, zeinaren bidez 2022ko urtarrilaren 30era arte luzatzen baita Ehizaren eta arrantzaren arloko legedia aztertu eta analizatzeko ponentzia.

 

AHOZKO GALDERAK:

- N-121-A errepidean urriaren 12ko zubian izandako auto-ilarei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- N-121-A errepideko obrarako (5+550 kilometro puntutik 10+500 kilometro puntura) urriaren bigarren hamabostaldiari begira departamentuak darabiltzan aurreikuspenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismotik heldu diren funtsen bidez finantzatutako proiektuen kudeaketarako eta jarraipenerako araudiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- Alokairuaren arloko neurriak jasoko dituen foru lege proiektu bat taxutzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Peol-522 Ac proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Tuterako eta Lizarrako ospitaleetan 2022an egin beharreko inbertsioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- 2020ko martxoko itxarote-zerrendei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Energia berriztagarrietako proiektuak onesteko prozedurari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroak fiskalitatearen aldetik duen erakarmenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Nafarroako A-15 autobideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingorako nahiz Suhiltzaile eta Babes Zibilerako psikologo bat arduraldi esklusiboan kontratatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako 4/2019 Foru Legearen garapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Eskolatzearen bidez euskararen gutxieneko ezagutza unibertsalizatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Indarkeria bikarioari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Nafarroako hezkuntza-sistemako inklusio-politikei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Alarma-egoeran zehar zahar-etxeetan eta desgaitasuna duten pertsonendako egoitzetan laguntza modura sartu ziren mediku eta erizainei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Inbertsio bat foru erkidegoaren interesekoa dela deklaratzearen kostu ekonomikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Urdazubiko guardia medikoei eta Elizondoko Oinarrizko Osasun Eskualdeko plantillari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Doako laguntza juridikoaren erregelamendu berriaren eta haren konpentsazio ekonomikoko oinarri berrien inpaktu ekonomikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Mendillorriko nahiz Berako Toki Ona institutuetan antolatutako Herri Eskolak izenekoei buruzkoa. Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Inkesta Soziolinguistikoan herritarrek euskararekiko duten jarreraz egindako galderari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ospitalegunearen izena aldatzearen kostuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Telleria eta gero, zer? liburua nahitaez irakurri beharrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Umetokiaren lepoko minbiziaren prebentzio goiztiarreko programa oportunistan Osasun Departamentuak 2021eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era egindakoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Bularreko minbiziaren prebentzio goiztiarreko programan Osasun Departamentuak 2021eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era egindakoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Koloneko minbiziaren prebentzio goiztiarreko programan Osasun Departamentuak 2021eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era egindakoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- 2021eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean hainbat arrazoiren arabera izandako hilkortasun-tasei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- 2005etik 2020ra bitartean Nafarroako administrazio publikoetan izandako langileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Urriaren 7ko eta 13ko bilkuretan Eskubide Sozialetako kontseilariak aipatutako irain eta deskalifikazio pertsonalei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez andreak aurkeztu du. Egin gabe dago.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko abuztuan egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasun-txostena, eta agindu dute Nafarroako Gobernuari igor dakion.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Epe bat ireki da, urriaren 28ko 17:30era bitartekoa, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseilurako hautatu beharrekoa den kidea izateko hautagaitzak aurkeztekoa. Esteban Morrásek utzitako hutsunea betetzeko da.

- V. Enplegu Planaren (Politika Aktiboak) jarraipena egiteko tresnarako sarbidea eskatzea. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Onetsi egin da COVID-19aren aurkako Nafarroako Parlamentuaren Prebentzioko Kontingentzia Plana aldatzeko proposamena. Praktikan, horrek dakar osoko edukieretara itzultzea eta jarduna ia erabat berreskuratzea, nahitaezkoa bada ere segurtasun-distantziari eta musukoari dagozkien prebentzio-neurriak errespetatzea.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du ekitaldi instituzional bat egitea Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren prebentzioari buruzko sentsibilizazio-kanpainari sostengua emateko. Urriaren 20an eginen da, asteazkenez (11:00etan, Atalondoan), Arantza Bifidoaren Nazioarteko Eguneko ekitaldien karietara, eta fatxada argiztatuko da.