Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Urtarrilak 11

2021eko urtarrilaren 11ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, URTARRILAK 11– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 11–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako Fundazioei buruzkoa.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako Berdintasunerako Institutuak zeharkakotasuna hobetzeko eta Kontuen Ganberaren gomendioak betetzeko gauzatuko duen politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Eutanasiari buruzkoa, eutanasia eta suizidio lagundua direla-eta Kongresuak onetsitako erregulazio berria dela eta. Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du

 

MOZIOAK:

- Horren bidez errefusatzen da Gizarte Segurantzako Ministerioak egindako proposamena, pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko erabiltzen den kotizazio-aldia 25 urtetik 35 urtera igotzekoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Osasuneko kontseilariarena, informa dezan Osasun-arreta jarraitu eta larrialdikoari buruzko otsailaren 14ko 2/2013 Foru Legea ez betetzeari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, azal dezan zertan den Kanarietatik lekualdatutako 20 migratzaileren harrera-prozesua. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako zuzendari nagusiarena, azal dezan zertan diren Administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonei osasun-laguntza eta osasun-txartela eskuratzeko fakturazio-prozeduran egindako aurrerapenak. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, azal dezan zergatik gertatu den San José zentroan COVID-19aren agerraldia eta agerraldia kontrolatzeko zer jarduketa egin diren. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak baloratu ditzan Nafarroako abeltzaintza-ustiategiei eta horien instalazioei buruzko epaiak, eta azal ditzan Gobernuak azken epaiari buruz duen asmoa eta Nafarroan haztegitzarrak instalatu ahal izatea saihesteko lege-aldaketaren proposamena. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariak azal dezan zergatik ez duen oraindik kargutik kendu Manu Ayerdi kontseilaria, Auzitegi Gorenak 2020ko abenduaren 1ean emandako autoaren ondoren, auzi penala ireki baitzuen hura ikertzeko ustezko bidegabeko eralgitze eta prebarikazio delituengatik. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- AFAPNA sindikatuko ordezkaritza batek azal dezan Nafarroako hezkuntza-sistemako behin-behineko irakasleen egoera orokorra. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du. (10-20/SET-00100).

- Sanfermines 78-Gogoan elkarteko ordezkaritza batek azal ditzan elkarte horrek berak, Iruñeko Peñen Federazioak, Germán Rodríguezen senideek eta 78ko Sanferminetan zauritutakoek aurkeztutako kereilaren egoera eta "Argentinako kereilaren" egoera, eta balorazioa egin dezan gai horretan Memoria Demokratikoaren Legeak ekar lezakeenari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- “Guelbenzu” jolaslekura. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.

- Burlatako "El Soto” Kirol-gunera. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Fiteroko Calatrava Antzoki Zinemara. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- 10-20/POR-00224, 10-20/POR-00326 10-20/POR-00380 espediente-zenbakiko galderak erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Euskarabideak D ereduan matrikulatzearen aldeko kanpaina aurten ez egiteko arrazoiei buruzko galdera Osoko Bilkuran izapidetzeko eskaera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako esku-hartze sozialaren arloko lehenengo akordioaren edukiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Eraikuntzaren sektorerako Industrializazio eta Digitalizazio Zentro Nazionalari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Enplegu plan berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Pandemiak jaietan izan duen bilakaerari eta urtarrilaren bigarren hamabostaldirako aurreikuspenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Brexitak Nafarroako herritarrei eta enpresei ekarriko dizkien ondorio nagusiei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- COVID-19aren aurkako Nafarroako txertaketa-estrategiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du. Gaurkotasun handikoa.

- Pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko kotizazio-aldia 25 urtetik 35 urtera luzatzeko proposamenari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du. Gaurkotasun handikoa.

- COVID-19aren aurkako txertaketa-estrategiari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Elkarlaneko etxebizitzen proiektuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Nafarroako CO2 emisioei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Kultura-eremu eta -jardueretako COVIDaren aurkako neurrien funtzionamenduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- COVID-19aren aurkako txertaketa-prozesuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Nafarroari emandako txerto-dosiak masiboki eta berehala txertatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteek instalazioak jartzeko dirulaguntzen 2019ko eta 2020ko deialdiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen-prozeduraren deialdia aurreratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Pandemia kontrolatzeko neurri berriak hartzeko irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Foruzaingoaren lanaldiak eta ordainsariak arautzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren herritarren arreta-mailari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Foru Komunitatean haztegitzarrak instalatzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du. Gaurkotasun handikoa.

- Osasun Departamentuak kutsatzeak geldiarazteko ezarriko dituen neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Bisoiari eta larrutarako haztegiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Etorkinei eta errefuxiatuei harrera eta laguntza emateko proiektuetarako irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko deialdiaren instrukzio- eta kudeaketa-organoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta parte-hartzea hobetzeko jarduerak egiteko migratzaileen elkarteentzako dirulaguntzen deialdiaren instrukzio- eta kudeaketa-organoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuetarako toki-entitateei eta irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei dirulaguntzak emateko deialdiaren instrukzio- eta kudeaketa-organoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Kanarietatik datozen migratzaileak hartzeko planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- “Gaztelania eta euskara ikasi, Nafarroan etorkinen benetako gizarteratzea lortzeko lehen urratsa” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Autonomoen PFEZaren tributazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Eskola, institutu eta unibertsitateetako ikasleen kasu eta berrogeialdiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Langile sanitarioengan eta soziosanitarioengan konfirmatutako COVID-19ko kasuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Erizaintzako ikasleei egindako kontratuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Pandemiaren garaian profesional sanitario eta soziosanitarioei emandako Nafarroako urrezko dominari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboei 3 urteko kontratuak egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Turkian atxikita egon ziren arnasgailuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- COVID-19aren aurka jarri diren txertoen datuak gardentasunaren atarian argitaratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariei eta osasuneko teknikariei karrera profesionala aitortzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren aurrekontuaren exekuzioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Kultura eta Kirol Departamentuaren 2020ko aurrekontuaren exekuzioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak ostalaritzako galerak konpentsatzeko hartuko dituen neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Nafarroak Europako funtsetan parte hartzeari eta horiek eskuratzeari buruzko Osoko Bilkura monografikoan onetsitako ebazpen-proposamenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: foru legeen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak aurkezteari dagokionez Nazioko Gobernuarekin izan diren negoziazioak.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute “Nafarroako Unibertsitate Publikoan kontabilitate analitikoa ezartzea eta emandako gomendioen jarraipena” fiskalizazio-txostenaren berri izan dutela eta hura argitaratzeko agindu dutela.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute “Nafarroako tokiko kontu-hartzaileek egindako eragozpen-oharren eta diru-sarreren arloan antzemandako anomalien aurkako akordio eta ebazpenak. 2018ko eta 2019ko ekitaldiak” fiskalizazio-txostenaren berri izan dutela eta hura argitaratzeko agindu dutela.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du Kontuen Ganberari igortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko urrian egindako aurrekontu-aldaketak.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du Kontuen Ganberari igortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko azaroan egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Lankidetzarako III. Plan Zuzendaria (2021-2024). Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Iruñerriko hiri-garraioaren VIII. Plana (2021). Iruñerriko Mankomunitateak aurkeztu du. (10-20/CDP-00011).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute zerbitzu juridikoei txosten-ohar bat eskatzea, Lurralde Kohesiorako Departamentuak parlamentarien informazio-eskaerei bide telematikoz edo DVD bidez erantzuteko duen derrigortasunari buruz, eta bere jardunarekin foru parlamentariek informazioa biltzeko duten eskubidea urratzen ari ote den jakiteko, Erregelamenduaren 14. artikuluan jasotakoaren arabera. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. (10-19/PEI-00545, 10-19/PEI-00546,10-19/PEI-00548, 10-19/PEI-00549, 10-19/PEI-00550, 10-19/PEI-00551, 10-19/PEI-00552, 10-19/PEI-00553, 10-19/PEI-00554, 10-20/PEI-00611, 10-20/PEI-00670, PEI-00747 eta 10-20/PEI-00877).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute txosten bana eskatzea Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuari eta Nafarroako Parlamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordeari, Podemos Ahal Dugu Navarrok egindako eskaerari buruz, osoko bilkura berean bi eledunak txandakatu ahal daitezen, txandakatze hori, betiere, titularrak diren ekimenetara mugatzen bada.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2020ko abenduaren 30ekoa, 2021erako Urteko Araugintza Plana onesten duena.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du Foru Araubideko Batzordea biltzeko deialdia egitea, Nafarroako Arartekoak bere proposamena azal dezan, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 20. artikuluko 3. apartatua aldatzekoa. Honako hau dio apartatu horrek:

3. Bereziki, Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak bitartekari lanak egiten ahalko ditu, horrela eskatzen zaionean eta ukituriko alderdiak esku-hartzearekin eta haren baldintzekin ados badaude.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan egin daitezela –urtarrilaren 22an, 23an, 29an eta 30ean– Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatutako “Jokabide-laguntza positiboa eta Hezkuntza Bereziko Zentroak” jardunaldiak.