Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Urtarrilak 14

2021eko urtarrilaren 14ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –OSTEGUNA, URTARRILAK 14– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –osteguna, urtarrilak 14–, 09:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

 - Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren eta Nafarroako Parlamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordearen txostenak ikusita, Podemos-Ahal Dugu Foru Parlamentarien Elkarteak egindako eskaera onartu dute Mahaiak eta Eledunen Batzarrak, osoko bilkura berean bi eledunak txandakatu ahal daitezen, txandakatze hori, betiere, titularrak diren ekimenetara mugatzen bada.