Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Apirilak 25

2022ko apirilaren 25eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko APIRILAK 25– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, apirilak 25, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Kreditu berezi bat ematekoa, guztira 549.112 eurokoa, Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturen beharrizanak finantzatzeko. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Maiatzaren 5eko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da. Zuzenketak aurkezteko epea maiatzaren 4ko 12:00etan amaituko da.

- 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legea aldatzen duena. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Maiatzaren 5eko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da. Zuzenketak aurkezteko epea maiatzaren 4ko 12:00etan amaituko da.

- Apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean premiazko neurriak hartzen dituena Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Hura baliozkotzeko eztabaida maiatzaren 5eko, osteguna, deitutako Osoko Bilkuran eginen da.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaia eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira neurriak ezartzen dituen Foru-lege proposamenaren gainekoa. Navarra Suma eta PSNren aldeko botoekin, heldu den osteguneko, apirilak 28, Osoko Bilkuran eztabaidatzea erabaki da. EH Bilduk, Geroa Baik eta Podemos-Ahal Duguk aurka bozkatu dute, logikoena Nafarroako Kontseiluaren irizpenari itxarotea dela argudiatuta.

- Zeinaren bidez aldatzen baita Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko analisiak egin ditzan, jakiteko ea Google eta Tobin tasak ezartzeak zer eragin izanen lukeen gure erkidegoan diru-bilketari begira. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da laguntza ekonomikoen prozedura edo deialdi bat bat taxutu dezan, argindarraren prezioaren igoera konpentsatzeko etxeko oxigenoterapia, etxeko dialisia edo elektrizitatez funtzionatzen duten bestelako gailu medikuak dituzten pertsonei. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gazteen emantzipaziorako zeharkako estrategia bat abian jar dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak babestu egiten ditu 0-3 plataformaren erreibindikazioak eta 0-3 zikloa hezkuntza izaerarekin duintzearen alde egiten du. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du programa bat diseina dezan, Osasun Publikoaren Institutuaren bidez, gazteentzako osasun-aktiboen mapak prestatzea errazteko. Geroa bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Gastu-baimenerako eskaera, lan-bilkura egitekoa Gonzalo Boye jaunarekin eta Oihana Goiriena andrearekin, Pablo González kazetariaren abokatu eta emazte, hurrenez hurren, hura Ukrainako errefuxiatuen exodoa kontatzen ari zela Polonian atxilotu eta inkomunikatu izanari buruzko informazioa eman dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioa eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak  aurkeztu dute.

- Baztango udalaren ordezkariekin, Elizondoko IDEA Francisco Joaquín Iriarte egoitza zaharberritzeko planteamendu berria azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Pertsona Torturatuen Sareko ordezkariekin, garatzen ari diren lana, helburuak eta hurrengo ekimenak aurkez ditzaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako talde parlamentario mistoak aurkeztu dute

- Lizarrako Remontival ikastetxe publikoko gurasoen elkarteko ordezkariekin, ikastetxearen egungo egoera, haren ezaugarri bereziak eta etorkizunera begirako proposamenak eta ikuspegiak azaltzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Hezkuntzako mahai sektorialean ordezkaritza duten sindikatuek (ELA, AFAPNA, LAB, CCOO, ANPE, STEILAS eta UGT) balora dezaten Ingelesez Ikasteko Programako irakasle-postuak egonkortzeko Foru-lege proposamena. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerrako talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Baztango Erdiz alderdira, MAGNA merkataritza-sozietateak meatze-proiektu bat garatu nahi duen horretara. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Mahaia eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lurralde Kohesiorako kontseilariaren idazkia, AP-15ean joan-etorrian 24 ordu baino lehenago egiten diren bidaien finantzaketari buruzko galderari erantzuteko eskumenaren ingurukoa.

- Ukrainatik datozen errefuxiatuak hartze aldera Nasuvinsaren bidez egindako jarduketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako Gobernuaren zenbait telefonotan artatu gabeko deiei buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- 2019ko eta 2020ko soldata-masaren gehikuntza globalari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- COVID-19a dela-eta 2020ko martxotik abendura bitarte izandako kudeaketaren gainean Kontuen Ganberak egindako txostenean aipatzen diren kontratuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Pandemiari aurre egiteko langileen kontratuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- COVID-19a dela-eta 2020ko martxotik abendura bitarte izandako kudeaketari buruzko txosteneko aurrekontu-partidetan jaso gabeko gastuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Ukrainako egoerara bideratutako dohaintzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Pandemiari aurre egiteko Nafarroa Gobernuak erositako osasun alorreko materialari, teknologiari eta Norbera Babesteko Ekipamenduei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Pandemiari aurre egiteko SODENAren eta CENen lankidetzarekin Norbera Babesteko Ekipamenduak erosteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- 901/2020 eta 902/2020 Errege Dekretuetan aurreikusitako betebeharrak betetze alderako neurriei buruzkoa.  EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Estudios Melitón SL merkataritza-enpresari instalazioak  errentan hartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak enpresen kudeaketan prebentzioa integratzeko diseinatu duen programari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Larraintzarko Ikastetxe Publikoko eraikinaren narriadurari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga andreak aurkeztu du.

- Valle de Odieta SCLri eta Hibridación Termosolar Navarra, SLri Caparrosoko abeltegitzarrerako emandako ingurumen-baimenaren baldintzak ofizioz berrikusteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Kontu-hartze Zerbitzuaren aldetik sozietate publikoei 15.000 eurotik beherako lanak eskatzeko irizpideak bateratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Emanzipa programaren onuradunen adin-tartea zabaltzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitza partekatuko Belaunaldiarteko Programa abian jartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Erosteko aukera ematen duen alokairuaren eredua bultzatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Azken hogeita lau hilabeteetatik gutxienez seitan Nafarroatik kanpo bizi izan diren gazteen itzulerarako plana abian jartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Etendako kirurgiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Foremeko eta Iruñeko apaiztegiko COVID txertatzerako langileei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Premiazko prozeduraren bidez egindako kontratuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Material sanitarioa eta soziosanitarioa erosteko premiazko kontratuetan bitartekariak egoteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 8.4 artikuluaren aldaketari, abenduaren 29ko 20/2020 foru Legearen laugarren xedapen gehigarrian jasotzen den horri buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Metautenen eta Zuñigan eraikitako bizikletendako bideen erabilerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Nafarroako Zientzia, teknologia eta berrikuntza plana 2021-2025 Batzordean eztabaidatuko da.

- Mahaia eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2/2022 Legegintzako Foru Dekretua, apirilaren 13koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, balio erantsiaren gaineko zergari buruz eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruz hartutako zenbait neurriren indarraldia luzatzen duena.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2022ko lehen hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2022ko lehen hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du talde parlamentarioei eta parlamentarien elkarteari helaraztea eskari-idazkia, zeinaren bidez eskatzen baita Nafarroako Parlamentuak Animalien Eskubideen Babesari eta Ongizateari buruzko Lege Proiektuaren aurkako adierazpena egin dezan. ADECANAko lehendakari Carlos Irujo Beruetek aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzak eman dute pasa den apirilaren 11n izapidetu zela eskaria, Nafarroako Kontseiluak irizpena eman dezan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira neurriak ezartzen dituen Foru-lege proposamenaren egokitasunari buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak, Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak, Isabel Aramburu Bergua andreak, Jabi Arakama Urtiaga jaunak, María Roncesvalles Solana Arana jaunak, Mikel Asiain Torres jaunak, Pablo Azcona Molinet jaunak eta Uxue Barcos Berruezo andreak eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak eta Mikel Buil García jaunak aurkeztu dute.

- Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronatuko bost kide hautatzea. Onetsitako arauen arabera, paper bidezko isilpeko bozketa izanen da.  foru parlamentari bakoitzak gehienez hiru izen jartzen ahalko du txartelean. Genero parekotasunari begira, hiru izen jarriz gero, bi genero batekoak izanen dira eta hirugarrena, bestekoa. Bi jarriz gero, bakoitza genero batekoa izanen da. Proportzionaltasuna ez bada zaintzen, botoa baliogabea izanen da. Hautagaiak aurkezteko epea maiatzaren 5ko 17:30ean amaituko da. 1/2022 Foru Legeak aldatu ondoren 2/2014 Foru Legean xedatzen denez, patronatuko kideak ezin izanen dira berriz hautatu hurrengo agintaldian.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren idazkia, Europako funtsekin finantzatuak izateko hasiera batean Next Generation agirian sartu ziren proiektuen egoerari buruz informatzeko agerraldia geroratzearen ingurukoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, Nafarroako Kontseiluak irizpena eman dezan, jakite aldera ordenamendu juridikoarekin eta, zehazki, kudeaketa publikoarekiko ardura, ekonomia, baliabideak helburuei hertsiki egokitzea eta baliabide publikoak efizientziaz esleitu eta erabiltzea printzipioekin bat ote datorren formalizatutako kontratuen jarraitutasuna, hondakinen azpiegitura baterako proiektua idazteko eta exekutatzeko erabilera horrekin hirigintzaren aldetik bateraezina den lurzati batean. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak, Ángel Ansa Echegaray jaunak, Alberto Bonilla Zafra jaunak, Miguel Bujanda Cirauqui jaunak, José Javier Esparza Abaurrea jaunak, Jorge Esparza Garrido jaunak, Raquel Garbayo Berdonces andreak, Javier García Jiménez jaunak, María Isabel García Malo andreak, Pedro José González Felipe jaunak, Yolanda Ibáñez Pérez andreak, Cristina Ibarrola Guillén andreak, Iñaki Iriarte López jaunak, María Elena Llorente Trujillo andreak, Isabel Olave Ballarena andreak, Francisco Pérez Arregui jaunak, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak, José Suárez Benito jaunak eta María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu dute.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du Nafarroako Parlamentuko gune itxietan maskara nahitaez erabiltzeko betebeharra kentzea. Ganberaren gobernu-organoak Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren jarraibideei eusten die, segurtasun-distantziari eta COVIDaz kutsatzea saihesteko gainerako neurriei dagokienez.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak maiatzaren 2ra arte luzatu dute Babestutako etxebizitza ordainerrazen parke bat Nafarroako Foru Komunitatean sustatzeko Foru Lege proposamenari zuzenketak aurkezteko epea. Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren,onetsi du Nafarroako Parlamentuko aretoen erabilerari buruzko arauen aldaketa.

- Mahaiak ez du onetsi Kolonbiako Bakerako Parlamentuarteko Taldeko lau kidek aurkeztutako eskaria, Kolonbiako lehendakaritzarako hauteskundeetako Behaketa Misioa dela-eta. Navarra Suma eta PSNko ordezkariek aurka bozkatu dute eta Geroa Bai eta EH Bildukoek alde.

- Mahaiak onetsi du 2022ko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizaziorako proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia.

- Onetsi da baimen-eskaera, erabilera anitzeko aretoan "Paz y Libertad en el Sahara – Bakea eta Askatasuna Saharan” parlamentu-taldeen arteko taldea elkartzeko Saharan lan egiten duten Nafarroako elkarteekin, Saharako Ordezkaritzarekin eta ACNUR erakundeko senior desk officer eta Aljerian duen arduradun nagusi Agostino Mulasekin.

 

LANGILEAK:

- Mahaiak beste bilkura baterako utzi du deialdia, oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko bi transkribatzaile-postu betetzekoa, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Lesbianen Ikusgarritasunaren Egunaren ospakizunarekinPSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak babesten du:

 

1. Lesbofobiaren prebentziorako sentsibilizazioa, prestakuntza eta ikerketa.

 

2. Ikastetxeetan berariazko programak ezartzea, sexu- eta afektibitate- nahiz genero-bestelakotasuna aintzat hartuko dutenak, errealitatea eta emakume lesbianen arazoak ikusarazteko.

 

3. Arreta mediko eta ginekologikorako berariazko protokoloak ezartzea, emakume lesbianei egokituak.

 

4. Emakume lesbianen asilo-eskubidea, jazarriak diren herrialdeetakoak badira, aintzat hartuta bereziki beren sexu-orientazioagatik nahiz -identitateagatik pairatzen dituzten askotariko indarkeriak.

 

5. Emakume lesbianen errekonozimendu aktiboa eta ikusbidean jartzea, sentsibilizazio kanpainen bidez eta hedabide publikoetan, foru lurralde osoan”.