Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Azaroak 14

2022ko azaroaren 14ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko AZAROAK 14– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 14–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorearen Foru Lege proposamenari buruz Nafarroako Gobernuak adierazitako desadostasuna. Azaroaren 24ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

MOZIOAK:

Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko zuzemenak egin ditzan estatuko Gobernuaren aitzinean, Nafarroak aukera izan dezan Europar Batasuneko ECOFIN-Ekonomia eta Finantza Gaietako Kontseiluan zuzenean parte hartzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Barneko zuzendari nagusiarena, informazioa eman dezan 2022ko ekaineko suteei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko zuzendariarena, informazioa eman dezan 2022ko ekaineko suteei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Ingurumeneko zuzendari nagusiarena, informazioa eman dezan Nafarroako 2019tik 2023ra bitarteko Baso-agendari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Ingurumeneko zuzendari nagusiarena eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiarena, informazioa eman dezaten sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili, baso-suteak prebenitzeko, arautzen duen uztailaren 21eko 167E/2022 Foru Aginduari buruz (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana). Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informazioa eman dezan Navarra Zirkular-NZK proiektuari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- CONASAko enpresa-batzordeko ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Lan-bilkuraren xedea zen azaltzea zergatik egin duten greba-egunetarako deia. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Eslabako Santa Criz aztarnategi arkeologikoaren arduradunen ordezkariekin, azal ditzaten VESTA programaren –aztarnategia dinamizatzeko programa, 2021-2024 eperako– inguruan lortutako aurrerapenak, bigarren indusketa-kanpainaren aurkikuntzak eta emaitzak eta 2023rako indusketa-plana. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Amimet, Nafarroako Erriberako pertsona desgaituen elkartearekin, azal ditzaten elkartearen helburuak, egindako lana eta etorkizunerako ikuspegia. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Médicos del Mundo elkartearen ordezkariekin, azal ditzaten Nafarroan genitalen ebaketaren prebentziorako eta horren aurrean jarduteko duten proiektua eta etorkizunerako eskaerak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- ELA, LAB, UGT, CCOO, USO eta SATSE sindikatuen ordezkariekin, informazioa eman dezaten zahar-egoitzendako hitzarmen sektorialaren egoerari buruz. Jorge Esparza Garrido jaunak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Nuria Medina Santos andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Foro Sozial Iraunkorraren ordezkariekin, azal dezaten Iruñerrian egindako esperientzia pilotua, nabarmenkeriarik gabeko elkarrizketaren inguruan. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Terrorismoaren Biktimen Elkartearen ordezkariekin, egiten duten lana azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak ez dute baimendu “Emakume nekazarien parte hartze politikoa Espainiako estatuan” txostena aurkezteko Mundubat Fundazioaren ordezkariekin izandako lan-bilkurari lotutako gastuen ordainketa (bilkura izapidetzeko onartu aurretik aurkeztu ez izanagatik). Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Iruñeko Salestarren ikastetxearen instalazioetara, haien hezkuntza-programa eta instalazioak ezagutzeko. Pedro José González Felipe jaunak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Jorge Aguirre Oviedo jaunak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute honako ponentzia honek egindako txostena: “Ponentzia, bitartekaritza nahiz beste gatazka-ebazpenerako teknika eta bide batzuk aztertzekoa, helburu duena gatazka-ebazpenerako eredu bat garatu eta sustatzea nafar herritarren premien araberakoa izanen dena”

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Egindako galderak bigarren aldiz berresteko eskaera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Nafarroako pobreziari eta gizarte-desberdinkeriari buruzko VI. Txostenean jasotako “hala ere, datuek adierazten dute Nafarroan izandako ondorioak ez direla Estatu osokoak bezain larriak izan” baieztapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako pobreziari eta gizarte-desberdinkeriari buruzko VI. Txostenaren 9. grafikoari (“Mugikortasuna Nafarroan diru-sarreren dezilen arabera, 2019 eta 2020 bitarte”) buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako pobreziari eta gizarte-desberdinkeriari buruzko VI. Txostenaren 31. taulari (“Pobrezia larriaren mugak etxe-tipologien arabera, familia-unitateek EBan jasotako kopuruez bezainbatean, 2020an”) buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Futbolaren esparruko indarkeriaren prebentzioari dagokionez Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak egindako jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Izagaondoan dagoen Legingo gazteluaren eremu arkeologikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Magnesitas Navarrak Artesiagan (Erdiz) eginen duen proiektuari buruz azaroaren 20an egitekoak diren galdeketen legezkotasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave andreak aurkeztu du.

- Atletismoko pista estali bat eraikitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Burlatako atletismo-pistaren ondoan eraikin berri bat eraikitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Familia gurasobakarren baimena luzatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute PSA taldearen (Citroen eta Peugeot) ibilgailuen fabrikazio-akatsen inguruko intzidentziei buruzko eskaera-idatzia. Daniel Peña Jordanak aurkeztu du.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, izapidetzeko onartu du Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutua aldatzeko proposamena.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Diabetesaren 2022ko Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena, eta, horregatik, gaur, azaroak 14, Parlamentuaren egoitzaren fatxada urdinez argiztatuko da iluntzean.

- Mahaiak onetsi du Festa 2022 dokumentalaren aurkezpena Parlamentuan egiteko proposamena, zeina Atalondoan eginen baita, azaroaren 25ean, 17:00etan.

- Mahaiak onetsi du, Euskaltzaleen Topagunea Elkartearen ekimenez, Euskaraldia kanpaina Nafarroako Parlamentuan egiteko eskaera. Navarra Sumak horren aurka bozkatu du.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu azaroaren 14an ospatzen den Diabetesaren Mundu Egunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du azaroaren 14an ospatzen den Diabetesaren Mundu Egunarekin. Nafarroako Parlamentuak ANADIrekin batera ekitaldi bat eginen du azaroaren 15ean.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere fatxada urdinez argiztatuko du azaroaren 14an.

 

3. Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.

 

4. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du gaixoen eta profesionalen diabetes arloko prestakuntza eta hezkuntza areagotzeko neurriak sustatzea.

 

5. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgaitasuna sustatzea, eta aldeztu egiten ditu ANADIk Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta antolatu dituen jarduerak”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu azaroaren 20an ospatzen den Haurtzaroaren Mundu Egunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du azaroaren 20an ospatzen den Haurtzaroaren Mundu Egunarekin. UNICEFekin batera, ekitaldi bat eginen da Atalondoan, azaroaren 18an, 12:00etan.

 

2. Nafarroako Parlamentuak “Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren” printzipioekiko konpromisoa erakusten du: haien interes gorena, bizitzarako eskubidea, bizi-iraupen eta garapenerakoa, parte hartzeko eskubidea eta diskriminatuak ez izatekoa.

 

3.  Nafarroako Parlamentuak dagozkion ekintzak sustatuko ditu Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak eta Parisko Ituna bete daitezen, COVID 19ren pandemiak eragindako krisialdia haurren orainean eta etorkizunean inbertitzeko aukera bihurtuz horrela.

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak baztertu egiten baitu Madrilgo Administrazioarekiko Auzien 30. Epaitegiaren erabakia, Espainiako Alderdi Komunistaren mendeurrena (1921-2021) ospatzeko zigilua jaulkitzea bertan behera uzteari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu dute; Geroa Bai abstenitu egin da; eta Podemos-Ahal Duguk alde bozkatu du. EH Bilduk ez du hitzik hartu.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak baztertu egiten du Madrilgo Administrazioarekiko Auzien 30. Epaitegiaren erabakia, Espainiako Alderdi Komunistaren mendeurrena (1921-2021) ospatzeko zigilua jaulkitzea bertan behera uzteari buruzkoa”.