Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Azaroak 21

2022ko azaroaren 21eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko AZAROAK 21– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 21–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako 2021eko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua dela-eta Kontuen Ganberak eginiko txostena, eta argitaratzeko agindua eman dute.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako iritzia. Azaroaren 24ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duen Foru Lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako iritzia. Azaroaren 24ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Gobernuaren buru gisa izan duen jarduketa azaldu dezan, honako hauei dagokienez: SODENA, CEN eta Albyn Medical SA-ren arteko akordioa,  ETEentzat, mikroETEentzat eta langile autonomoentzat babes-ekipamendu indibiduala erosteko, horren ondorioak eta zer lotura duen O-NOZentzat babes-ekipamendu indibiduala erosteko SODENAren akordioarekin eta maskara kirurgikoak eta FFP2 maskarak erosteko O-NOZek Efficold SA-rekin egindako bi kontratuekin. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. Onartua.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, azal ditzan Pilar Irigoyen Ostiza andrea SODENA enpresa publikoko kudeatzaile kargutik kentzeko arrazoi zehatzak. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Onartua.

- Pilar Irigoyen Ostiza andrearena, azaldu ditzan bera SODENA enpresa publikoko kudeatzaile kargutik kendu izanaren inguruabarrak. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Ez onartua.

- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko zuzendari nagusiarena, azaldu dezan NEKPk ÉCIJAri txosten juridiko bat eskatu izana, babes-ekipamendu indibiduala eroste aldera SODENA, CEN eta Albyn Medical SA-ren arteko akordioaren gainekoa, eta argitu dezan nola eta nork eskuratu zion ÉCIJAri CUATRECASASen txosten juridikoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Egin gabe dago.

- Finantza Kontrol Iraunkorreko eta Auditoretzako Zerbitzuko zuzendariarena, azaldu dezan ETEentzat, mikroETEentzat eta langile autonomoentzat babes-ekipamendu indibiduala erosteko SODENA, CEN eta Albyn Medical SA-ren arteko akordioaren gaineko auditoretza-txostena. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Egin gabe dago.

- Kontu-hartze Zerbitzuko zuzendariarena, azaldu dezan Zerbitzuaren jarrera Efficold S.A. enpresarekin eginiko FFP2 maskaren hornidura-kontratuaren inguruko eragozpen-ohar etengarria dela-eta. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Egin gabe dago.

- Ondare Zerbitzuko zuzendariarena, azal dezan zergatik ez zuen ez lortu ez ordaindu ere maskaren fakturarik Efficold SA-ren aldetik, osasun arloko kontu-hartzailetza delegatuak eragozpen-ohar etengarriaren ondotik. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Egin gabe dago.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearena, azal dezan nork eta zer oinarrirekin erabaki zituen Efficol SA enpresari maskara kirurgikoak eta FFP2 maskarak erosteko bi kontratuak eta nork eta zer oinarrirekin erabaki zuen erosketa horiekin jarraitzeko SODENA, CEN eta Albynen arteko akordiotik soberan gelditutako maskarak erabili gabe. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Egin gabe dago.

- Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiarena, azaldu dezan SODENAko administrazio-kontseiluko kide den heinean jakin duen informazioa guztia, babes-ekipamendu indibiduala eroste aldera CENekin eta Osasunarekin egindako akordioei dagokionez, eta zer arrazoi egon den Pilar Irigoyen Ostiza andrea SODENA enpresa publikoko kudeatzaile kargutik kentzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Egin gabe dago.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoko Zerbitzuko buruarena, azal ditzan Efficold SA enpresari FFP2 maskarak erostearen inguruan egindako txosten juridikoak. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Egin gabe dago.

- Kontu-hartzailetzako zuzendari nagusiarena, azaldu dezan zergatik ez duen ondorio bera atera langile autonomoentzat babes-ekipamendu indibiduala erosteko SODENA, CEN eta Albyn Medical SA-ren arteko akordioan Gobernuaren erabakirik ez egoteaz, eta O-NOZentzat babes-ekipamendu indibiduala erosteko SODENAren, O-NOZen eta Albynen arteko akordioan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Egin gabe dago.

- Finantza Kontrol Iraunkorreko eta Auditoretzako Zerbitzuko Ataleko buruarena, azaldu dezan ETEentzat, mikroETEentzat eta langile autonomoentzat babes-ekipamendu indibiduala erosteko ODENA, CEN eta Albyn Medical SA-ren arteko akordioaren gaineko auditoretza-txostena. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Egin gabe dago.

 

*Egin gabe dauden eskari guztiak onestea edo baztertzea zerbitzu juridikoei eskatutako txostenaren zain geratzen da, hartan honako alderdi hauek argitu behar baitira: Mahaiaren eginkizunak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, agerraldi eskaerak onestearen eta kalifikatzearen inguruan; onesteko prozedura argitzea: Eledunen Batzarraren bidez edo gaiaren arabera dagokion batzordearen bidez; Mahaiak eta Eledunen Batzarrak eskaririk baztertu ahal ote duten egokitasun politikoaren irizpidearekin.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Navarra sin Fronteras elkarteko enpresa batzordearen jakinarazpena, zeinaren bidez adierazi baitu uko egiten diola lan-bilkuran agertzeari, beren ikuspuntua eta erreibindikazioak azaltze aldera, elkarteak iragarri duen ixteko prozesuari dagokionez.

- ELA, LAB, UGT, CCOO, USO eta SATSE sindikatuen ordezkariekin egitekoa zen lan bilkura erretiratzea. Lan-bilkura zen informazioa emateko zahar-egoitzendako hitzarmen sektorialaren egoerari buruz. Jorge Esparza Garrido jaunak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Nuria Medina Santos andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Gazte Parlamentuaren proposamenak: “Juventud y prácticas”, “Educación”, “Asignaturas de la ESO”, “Internet denontzat” eta “Euskara denontzat”, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak lan-bilkuran aurkeztekoak.

- REAS Nafarroa-Ekonomia alternatibo eta Elkartasunezkoaren Sarearen ordezkariekin, beren helburuak eta jarduketa ildoak azaldu ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- ELA, LAB eta UGT sindikatuen ordezkariekin, informazioa eman dezaten zahar-egoitzendako hitzarmen sektorialari buruz. Nuria Medina Santos andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- COVITE-Terrorismoaren Biktimen Kolektiboaren ordezkariekin, terrorismoari deslegitimizatzeko egiteke dagoen lanari buruzko informazioa eman dezaten. Iñaki Iriarte López jaunak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoaak aurkeztu dute.

- Irulegiko aztarnategira. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak.

- Eskaria, Irulegiko aztarnategira egitekoa den bisita zabaltzeko Nafarroako Gobernuko Biltegi Arkeologikora, “Irulegiko eskua” ezagutze aldera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- SODENA, CEN eta Albyn Medical SA-ren arteko akordioko maskarak dituen biltegira, ezagutze aldera egoera, bolumena eta biltegiratze egokia, bai eta bertan egiaztatzeko biltegiratutako salgaien etiketatuaren ezaugarriak.,  Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Ez onartua, biltegi pribatua delako. Jabeak baimena ematearen zain gelditzen da.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafar folklorearen mahaiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Kultura eta Kiroleko kontseilaria.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren 2020-2023 aldirako Plan Estrategikoaren jarraipenerako organoei buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubideko eremu ureztagarrietan ureztalur bihurtzeko eta lurzati berrantolamendurako prozesuaren izapideen egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA:

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin SODENA enpresa publikoak PARQUENASA merkataritza-enpresari egindako ekarpenei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Gizarte Entitateen Plataformaren arteko lankidetza-hitzarmen baterako proposamena, Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunaren betetzea ebaluatzeko lanabes metodologiko bat egitekoa.

- Mahaiak onetsi du  Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoaren koordinatzailearen eskaria, Saharako Herriarekiko elkartasuneko eta haren aldeko Europako 46. Konferentziara joateko, zeina Berlinen eginen baita 2022ko abenduaren 2an eta 3an. Geroa Baik eta EH Bilduk aldeko botoa eman dute. Navarra Suma eta PSN abstenitu egin dira.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak, berriz ere, bere arbuioa adierazten baitu emakumeek pairatzen dituzten hainbat diskriminazioren ondoriozko edonolako indarkeria matxistaren aurrean, edozein alor eta testuingurutan. PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. "Nafarroako Parlamentuak berriro ere bere arbuioa adierazten du emakumeek pairatzen dituzten hainbat diskriminazioren ondoriozko edonolako indarkeria matxistaren aurrean, edozein alor eta testuingurutan.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du, lanean aktiboki jarraitzeko emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria eta ahuldade egoeren iturri diren desberdinkeria guztien aurka.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak emakume eta neskato erasotu edo/eta erailenganako elkartasuna adierazten du, indarkeria sexista muturrekoenaren biktima diren aldetik, eta bere laguntza osoa eskaintzen die haiei eta haien familiei.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak berresten du beharrezkoa dela adin guztietako gizonezko guztiek konpromisoak eta posizio aktiboak har ditzaten emakumeenganako edonolako indarkeriaren aurka.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak herritar guztiak gonbidatzen ditu jarrai dezaten emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzen, eta konpromisoa erakusten indarkeria horren deuseztatzearekin, kontrol patriarkalaren adierazpen oro eta emakumeen askatasunerako eta autonomiarako muga eta baldintzapen oro salatzen, eta parte har dezaten azaroaren 25aren inguruan antolatzen diren ekitaldi guztietan.

 

6.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Deuseztatzearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; horretarako, elkarretaratze bat eginen da emakumeen edo/eta feministen elkarteekin Parlamentuko atalondoan, eguerdiko hamabietan, non adierazpen hau irakurriko baita. Halaber, begizta bioleta bat ipiniko da Parlamentuaren fatxadan".

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak, berriz ere, bere arbuioa adierazten baitu emakumeek pairatzen dituzten hainbat diskriminazioren ondoriozko edonolako indarkeria matxistaren aurrean, edozein alor eta testuingurutan. Navarra Sumak aurkeztu du. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E aurka agertu dira.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

“1. "Nafarroako Parlamentuak berriro ere bere arbuioa adierazten du emakumeek pairatzen dituzten hainbat diskriminazioren ondoriozko edonolako indarkeria sexistaren aurrean, edozein alor eta testuingurutan.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du, lanean aktiboki jarraitzeko emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria eta ahuldade egoeren iturri diren desberdinkeria guztien aurka.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak emakume eta neskato erasotu edo/eta erailenganako elkartasuna adierazten du, indarkeria sexista muturrekoenaren biktima diren aldetik, eta bere laguntza osoa eskaintzen die haiei eta haien familiei.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak berresten du beharrezkoa dela adin guztietako gizonezko guztiek konpromisoak eta posizio aktiboak har ditzaten emakumeenganako edonolako indarkeriaren aurka.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak herritar guztiak gonbidatzen ditu jarrai dezaten emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzen, eta konpromisoa erakusten indarkeria horren deuseztatzearekin, kontrol patriarkalaren adierazpen oro eta emakumeen askatasunerako eta autonomiarako muga eta baldintzapen oro salatzen, eta parte har dezaten azaroaren 25aren inguruan antolatzen diren ekitaldi guztietan.

 

6.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoa, Sexu askatasunaren berme integralari buruzkoa, sexu erasotzaileen zigorrak jaistea ekartzen ari duelako, exijitzen du Irene Montero ministroa kargutik kentzea, aipatu legea onestearen erantzule nagusia delako, eta, halaber, exijitzen du araua berehala aldatzea, ekidite aldera etorkizunean ere zigorrak jaisten jarraitzea.

 

7.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Deuseztatzearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin; horretarako, elkarretaratze bat eginen da emakumeen edo/eta feministen elkarteekin Parlamentuko atalondoan, eguerdiko hamabietan, non adierazpen hau irakurriko baita. Halaber, begizta bioleta bat ipiniko da Parlamentuaren fatxadan".