Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Azaroak 7

2022ko azaroaren 7ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko AZAROAK 7– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 7–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Kanpoan diren nafar herritarrekiko harremanei buruzkoa.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legea aldatzen duena. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroara atzerriko talentu digitala erakartzearen arloko politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitzaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Haur eta Gazteen Ospitaleratze Psikiatrikoko Unitatearen presako erreforma egin dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Agindua alda dezan, bekatze aldera garraiatutako eta sozioekonomikoki egoera ahulean dauden ikasleak, haien jardunaldia edozein dela ere, eta jantokirako laguntzak emateko irizpide gisa erabil dezan familien egoera sozioekonomikoa, sare publikoan edo itunduan eskolatuta dauden kontuan hartu gabe. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, azaldu dezan zergatik ez den ezarriko NUPek Tuteran duen campusean Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu berria. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, informazioa eman dezan Figarolgo urmaeleko (Natura 2000 Sarea) ingurumenaren kolapsoari buruz, Nafarroako Gobernuaren Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren artean ezin adosteagatik. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Institución Futuro elkartearen ordezkariekin, “Uraren etorkizuna Nafarroan” txostenaren konklusioak azaldu ditzaten  Navarra Suma eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- CONASAko enpresa-batzordeko ordezkariekin, azaldu dezaten zergatik egin duten greba-egunetarako deia. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Trinitarioen Suhiltzaile-etxeko B-161 bizi-euskarri aurreratuko anbulantzian lan egiten duten O-NOZeko Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuko osasun langileen ordezkariekin, bigarren mailako garraio neonatal eta pediatrikoaren estrategia eta hura kudeatzeko zailtasunak azaldu eta proposamenak aurkez ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako GGKEen Koordinadoraren ordezkariekin, egindako lan eta etorkizunerako erronkak azaldu ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioak, Nuria Medina Santos andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- “Agramontarrak eta Beaumontarrak. Erresuma zatitu zuen bando-borroka” erakusketara. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Proposamena, zenbait hitzarmen eta kontraturen bidez maskarak eta osasun arloko materiala erostearen gaineko ikerketa batzorde bat eratzekoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. Hura eratzeko eztabaida azaroaren 17ko, osteguna, deitutako Osoko Bilkuran eginen da, aurreikusten denez.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Barne fiskalizazioko txostenak argitaratzeko erabakiari dagokionez Gardentasunaren Kontseiluak 2022ko abuztuaren 29an hartutako erabakia betetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- “Aste zuria” eskola kanpainako ikasleen kopuruak pandemia garaiko mailan mantentzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitatean giza papilomaren birusaren aurkako txertoa 12 urteko mutilentzat ezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Allozko urtegiko urez Salado ibaian ureztatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Estudios Melitón enpresak Nasuvinsari zor dion errentari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak Oinarrizko Osasun Laguntzarako iragarritako 178 milioien jomugari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako patologien baheketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultatearen eraikin berria NEXT GENERATION funtsekin finantzatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Adinekoendako egoitzen arloko hitzarmena sindikatuek proposatutako baldintzekin aplikatzearen kostu ekonomikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2021eko Nafarroako Errenta Bermatuaren urteko balantzeko 15. taulan bildutako datuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak 2021ean gauzatutako pentsioei eta pentsioen osagarriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan etxerik gabeko egoeran diren pertsonei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Housing First programa abian jarri zenetik bertan sartu diren etxebizitzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2018az geroztik Gizarteratzeko Alokairuko Etxebizitzen programara (GAE) atxikitako etxebizitza libreei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako pobreziari eta gizarte desberdinkeriari buruzko VI. txosteneko 18. taulari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea garatzeko 2019-2022 Ekintza Planaren betetze mailari buruzko 2021eko txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2022ko azaroaren 2koa, 2022-2027 Elikadura Hondakina Murrizteko Agenda onesten duena.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren “Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleendako hezkuntza arreta (2018-2021)” txostena, eta argitara dadin agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2022ko hirugarren hiruhilekoan emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2022ko uztailean igorri ziren Parlamentura.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2022ko abuztuan igorri ziren Parlamentura.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko irailean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak talde parlamentarioei igorri dieta, horren berri eduki eta alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, Iruñerriko hiri-garraioari buruzko X. Planaren proiektua (2023). Iruñerriko Mankomunitateak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena. 2022ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoa.

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du  ez onartzea Foru Komunitatean hauteskundeei eta balorazio politikoari buruzko inkesta bat egitea. Navarra Sumako bi ordezkariek eta PSNkoak aurka bozkatu dute eta Geroa Baikoak eta EH Bildukoak alde.

 

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen dituen José Barrionuevo ministro ohiaren adierazpenak, estatu-terrorismoa justifikatzen dutenak. PSN eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Navarra Sumak horren alde bozkatu du. EH Bildu abstenitu egin da.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen baztertuak honako hau zioen:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen ditu José Barrionuevo ministro ohiaren adierazpenak, estatu-terrorismoa justifikatzen dutenak.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak, berriz ere, indarkeriak guztiak gaitzesten ditu eta biktima guztiei elkartasuna adierazten die”.

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen duen José Barrionuevo ministro ohiak estatu-indarkeriaren alde adierazten duen babes esplizitua. EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. Navarra Sumak eta PSNk aurka bozkatu dute.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen baztertuak honako hau zioen:

 

“1- Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen du José Barrionuevo ministro ohiak estatu-indarkeriaren alde adierazten duen babes esplizitua.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak erabat arbuiatzen du elkarrizketan harro erakusten duen zigorgabetasuna.

 

3. - Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten die estatu-indarkeriaren biktima guztiei, indarkeria guztien biktima guztiei ere helarazten diena”.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du La Mar de Resto. Errefusaren Itsasoa erakusketako olana Nafarroako Hondakinen Partzuergoari lagatzea.

 

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren fatxada abenduaren 5ean gorri kolorez argiztatzeko eskaria, Nafarroako Boluntario Olinpikoen Elkarteak egina, Boluntarioen Mundu Eguna aldezteko.

 

- Mahaiak onesti du Nafarroako Parlamentuak agiriak eta audioak jartzeko eskaria, Euskaltzaindiaren Hitzak lege erakusketarako. Euskaraz sorturiko testu juridikoen erakusketa ibiltariari hori Euskaltzaindiaren eskariz Legebiltzarraren egoitzan irekiko da, azaroaren 14an.