2022ko ekainaren 27ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko EKAINAK 27– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 27–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
MOZIOAK:
- Bide eman zaio mozio hau Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordean izapidetzeko eskaerari: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita egokitu dezan enplegurako eta funtzio publikoan sartzeko eskaintza publikoak arautzen duen araudia, gordetze aldera erreserbako % 2ko kupora iristen diren genero-indarkeriaren biktimen nortasuna. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Bide eman zaio mozio hau Eskubide Sozialetako Batzordean izapidetzeko eskaerari: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita bete egin dezan mozio bat, zeinak premiatzen baitzuen Lizarran Familia Elkartzeko Gune bat abian jartzera eta Iruñean Familia Elkartzeko Gunea indartu eta deszentralizatzera, Elizondon egoitza bat ireki ahal izateko. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azaldu dezaten Nafarroako Foru Komunitatean berriki gertatu diren suteen larrialdiaren kudeaketa.
- Nafarroako Gobernuko lehendakariak azaldu ditzan Nafarroako Gobernuak egindako jarduketak, egun hauetan Nafarroako Foru Komunitatea suntsitu duten baso-suteak direla-eta. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaera, zeinaren bidez ekainaren 30era arte luzatzen baita Nafarroako kultur jarduera duintzeko, egonkortzeko, areagotzeko eta haren etorkizuna bermatzeko neurriak zehaztu eta adosteko Ponentziaren epea.
AHOZKO GALDERAK:
- Berrikuntza Digitaleko Poloari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- García Orcoyen ospitalean ZIU berria eraikitzeko eta Larrialdi Zerbitzua handitzeko lizitazioa geldiarazteko eskariari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Jakitekoa zer neurri hartuko diren, desadostasunezko gobernu-erabakiak edo kontu-hartzailetzaren nahitaezko txostena ez daukatenak minimizatzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
- Klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko Foru Legearen artikulu batzuen inguruan Estatuak adierazi dituen desadostasunei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Estellerriko biblioteka mugikorra ezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.
- Erretako zonaldeetako fauna autoktonoari baso-suteek ekarritako ukipenari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Justiziaren arloan haurren sexu-abusuaren atzematea eta haren aurkako borroka indartzeko neurriei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- Kontu-hartzailetza Orokorraren txostenari buruzkoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako eta Ekonomia eta Ogasun Departamenturako FFP2 maskaren horniduraren larrialdiko espedientea dela-eta. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili, oihaneko suteak prebenitzeko, arautzen duen 222/2016 Foru Agindua aldatzeko proiektua aurkezteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Azken egunotan Nafarroan gertatu diren baso-sute suntsitzaileetan jarduketak koordinatzeko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak izandako esku-hartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak 2021eko azaroaren 16an Espainiako Gobernuaren ordezkariari igorritako gutunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak COVID-19 legegintzaldian premiazko prozeduraren bidez egindako kontratuei buruzko 10-22/PEI-00247 informazio eskaerarako eta 10-22/PES-00143 galderarako erantzuna zentralizatzeko arrazoiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Moves III funtsen kudeaketari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren neurriei buruzkoa, prezioen igoerari aurre egite aldera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- Osasun Departamentuan adin txikiko seme-alabak zaintzeagatik lanaldia murrizterai buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Basogintzak gure erkidegoan duen papera bultzatzeko estrategiei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.
- Oinarrizko Osasun Laguntzan psikologoak sartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Babes Zibileko Lurralde Planari (PLATENA) eta Baso-suteen aurka jarduteko Plan Bereziari (INFONA) buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- 2019ko eta 2020ko soldata-masaren gehikuntza globalari buruzko galdera bigarren aldiz berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- 901/2020 eta 902/2020 Errege Dekretuetan aurreikusitako betebeharrak betetze alderako neurriei buruzko galdera bigarren aldiz berrestea: EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.
- Mendigorriko hondakin organikoen biometanizazio plantaren ingurumen-baimen integratuari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Hondakinen Erakundea plangintza orokorreko mankomunitatea eratzeari buruzkoa galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Eremu ahul gisa izendatutako eremuetan uraren kutsadurari aurrea hartzeko eta hura murrizteko 2018-2021 aldian jarduteko programari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Pandemiari aurre egiteko SODENAren eta CENen lankidetzarekin Norbera Babesteko Ekipamenduak erosteko espedienteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Osasun Departamentuan eta bere erakunde autonomoetan lan egiten duten kazetarien kopuruari eta komunikazio eta/edo sare sozialetako eginkizunetan ari diren pertsonen kopuruari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Metabertosa garatu duen enpresa hautatzeko irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Avento enpresari Nafarroan atletismoko pista estali bat eraikitzeko enkargatu zaion azterlanari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Kirol Azpiegituren Planean 2022rako aurreikusitako helburuen betetze mailari eta planaren 2023ko ekintzetarako epeei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du
- Neguko Olinpiar Jokoetarako hautagaitzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Atletismoko pista estali bat eraikitzeko kalkuluaren zenbatespena enkargatu zaion enpresa espezializatuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.
- Ematen duten zerbitzuan ordutegi osoa ez duten liburutegi publikoen ordutegiak luzatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarean ordezkapenak betetzeko irizpideei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Nafarroako Gobernuari helarazten zaio emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko 2021eko informazioaren, otsailaren 21ean igorritakoaren zuzenketa.
- Erabaki da Nafarroako Gobernuari helaraztea legezkotasunezko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko martxoan eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa.
- Erabaki da Kontuen Ganberari igortzea legezkotasunezko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko maiatzean eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena, 2021eko hirugarren hiruhilekokoa.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute "Nafarroako Kontseiluaren urteko kontuak, 2021" fiskalizazio-txostena.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoaren komunikazioa, adierazteko prest daudela Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkartearen hautagaitza babesteko 2022ko Nafarroako Nazioarteko Sarirako.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, SLren Administrazio Kontseilurako Nafarroako Parlamentuak proposatu beharreko hiru hautagaiak –Ainhoa Unzu Garate (PSN), Asier Baztan Beperet (Geroa Bai), Koldo Amezketa Diaz (EH Bildu)– eta hautagai horiek aldarrikatzeko izapideak hasi dituzte.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi du proposamen-txostena, Nafarroako Parlamentuan "Reescribamos las fiestas-Berridatz ditzagun jaiak" kanpaina egiteari buruzkoa, Parlamentuko lehendakariaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ekimenez. Kanpaina hori buruzko afixa bat jarriko da legebiltzarraren egoitzako fatxadan uztailean, abuztuan eta irailean.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aurten ere bat egiten baitu LGTBI+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, zeina heldu den ekainaren 28an eginen baita. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak aurten ere bat egiten du LGTBI+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, zeina heldu den ekainaren 28an eginen baita, eta sexu-askapenaren bandera jarriko du ikusteko moduko leku batean, legebiltzarrak sexu-aniztasunarekin duen konpromisoaren agerkari.
2.- Nafarroako Parlamentuak giza eskubideekiko konpromisoa berresten du, eta adierazten du beharrezkoa dela inbertitzea sexu-bestelakotasuna eta pertsonak beren sexu-orientazioa edo genero-identitateagatik ez diskriminatzen lagunduko duten politiketan. Horretarako, arreta, informazio, sentsibilizazio, prestakuntza eta kontzientziaziorako programak eta proiektuak garatu behar dira, gure udalerriak sexu-bestelakotasunaren adierazpen guztientzako gune askeak izan daitezen.
3.- Nafarroako Parlamentuak hezkidetza derrigorrezko hezkuntza-balio gisa lantzearen aldeko apustua egiten du funts publikoekin ordaintzen diren ikastetxe guztietan.
4.- Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Nafarroako LGTBI+ Foru Legea ezartzen jarraitzea, eta uste du sexu-orientazioari, genero-adierazpenari eta sexu- edo genero-nortasunari buruzko prestakuntza beharrezkoa dela administrazio publiko guztietan eta bereziki gizarte-, osasun- eta landa-arloetan.
5.- Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du gizarte askeago eta berdinzaleago bat eraikitzeko lan egiteko, eta eskatzen du familia-aniztasunari eta adineko LGTBI+ pertsonei zor zaien errespetua emateko. Horretarako, gure Erkidegoko erakunde guztiekin, elkarteekin eta LGTBI+ kolektiboarekin lan egiteko konpromisoa hartzen du.
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi, Navarra Suma eta PSNren aurkako botoekin, adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere kez<ka adierazten du Ekuadorko herriak bizi duen indarkeria egoera dela-eta. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak salatzen du Ekuadorko herriak aste hauetan bizi izan duen indarkeria egoera eta errefusatzen ditu mugimendu indigenen eta Ekuadorko herritarren aurka oro har egikaritu den bereizketarik gabeko errepresioa eta egin diren giza eskubideen urraketak.
2. Nafarroako Parlamentuak elkaertasuna adierazten dio Ekuadorko herriari eta dei egiten dio nazioarteari elkarrizketa ahalbidetu dezan eta parte har dezan gatazkaren behin betiko konponbidearen jarraipenean, indarkeria eta giza eskubideen urraketa egoera amaitze aldera.
3. Nafarroako Parlamentuak errefusatzen du NMFk Ekuador bezalako herrialdeetan gauzatzen duen eginkizuna, bultzatzen dituen austeritate neurriek gizarteko sektorerik behartsuenak txirotzen baitituzte.
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi, Navarra Suma eta PSNren botoekin, adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du ekainaren 24an Melillako mugan bizitako egoera eta elkartasuna adierazten die biktimen senideei eta zaurituei. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.
Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak deitoratu eta irmoki salatzen ditu pasa den ekainaren 24an Melillako mugan izandako gertakariak eta elkartasun osoa adierazten die gertakari horietan poliziaren jarduketa basaren ondorioz hildako Saharaz Hegoaldeko pertsonen familiei eta zaurituei.
2.- Nafarroako Parlamentuak irmoki arbuiatzen ditu migrazioari eta babesari buruzko egungo politikak, mugen militarizazioan eta kanporatzeetan oinarritzen baita.
3.- Nafarroako Parlamentuak exigitzen du bide legezko eta seguruak ezar daitezela pertsona migrante guztien duintasuna eta giza eskubideen errespetua bermatzeko.
4.- Nafarroako Parlamentuak exigitzen du ikerketa berehalako eta independentea egin dadila gertakariak argitzeko eta erantzukizunak argitzeko.