Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Irailak 12

2022ko irailaren 12ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko IRAILAK 12– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 12–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

“Laburpen orokorra” izeneko agiria, Nafarroako 2021eko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari dagokiona.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Eledunen Batzarrak erabaki du, Nafarroako Gobernuaren iritziaren aurka, udaletako 0-3 ikastetxeetako langileen lan baldintzak hobetzeko Foru lege proposamena izapidetzea. Foru legea aintzat hartzeko eztabaida irailaren 22ko osoko bilkuran eginen da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren aldeko iritzia, 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, aldatzen duen Foru Lege proposamenaren gainekoa. Foru lege hura Nafarroako administrazio publikoetan enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak egiteko neurriei buruzkoa da. Irakurketa bakarrean eztabaidatuko da irailaren 15eko osoko bilkuran. Zuzenketak aurkezteko epea hilaren 14ko 12:00etan amaituko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako Gobernuak itxaronaldien egoera hobetzeko legegintzaldia amaitu arte izanen dituen politikei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak udalen finantzaketari buruz duen politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Gobernuaren jardunaren gaineko kontrolaren eta gardentasun-betebeharraren arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako hezkuntza sistemako ikasleen eskolaldiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako ikastetxeen autoebaluazio planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloak (0-3 urte) duen egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Langile autonomoei laguntza emateko politikei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren politika energetikoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren elkarbizitzaren arloko politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikaren arloko politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak arreta presentziala berreskuratzeko dituen politikei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Mozioa erretiratzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egokitu dezan enplegurako eta funtzio publikoan sartzeko eskaintza publikoak arautzen dituen araudia, gordetze aldera erreserbako % 2ko kupora iristen diren genero-indarkeriaren biktimen nortasuna. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Gobernuaren 2022ko irailaren 7ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Ingeteam Power Technology SAk sustatutako inbertsio-proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- IPES fundazioko ordezkariekin, egiten duten lana aurkez dezaten, bai eta Silvia Fernandez Viguera Emakumeen Dokumentazio Gunea-Liburutegiaren historia eta hori bezalako dokumentazio gune baten garrantzia ere, emakume, genero eta feminismoan espezializatua eta herritar guztiendako irekia eta doakoa baita. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Asociación Española de Cáncer de Mama Metastásico elkarteko ordezkariekin, haien egoera, proposamenak eta erreibindikazioak aurkez ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Madres Solteras por Elección elkarteak Nafarroan dituen ordezkariekin, haien jarduerak eta erreibindikazioak aurkez ditzaten. Marta Álvarez Alonso andreak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Nuria Medina Santos andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroan kirol kudeaketaren arloan ordezkaritza duten sindikatuen ordezkariekin (CCOO, ELA, UGT, LAB), azal dezaten zertan den sektoreko hitzarmenaren negoziazioa. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Osasuneko Batzorde Berezi bat sortzeko eskaria, Osasunari buruzko Foru Lege berri baterako oinarriak adostu eta finkatze aldera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Etxeko langileen lan-erregulazio berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako kontseilaria.

- Altsasuko Osasun etxeko osasun-arretari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

- Euskararen II. Plan Estrategikoari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria.

- Kontratu publiko ugari esleitzerakoan eta lan kontratazioan irregulartasunak egoteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan foruzainen aparteko orduen kopurua murrizteko hartutako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Osasungintzako itxarote-zerrendetako datu txarrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoari eta autogobernuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako estepako hegaztiak berreskuratu eta kontserbatzeko foru dekretuaren proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Klima-aldaketaren Herritar-batzarrari buruzkoa. Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.

- Energia-krisiaren konponbidean aurrera egiteko proposatzen diren neurriei eta helburuei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria.

- ETB3 Nafarroa osoan hartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Gobernuaren barne fiskalizaziorako eta kontrolerako prozeduren funtzionamenduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- 2023rako hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Ikasturtearen hasieraren gaineko balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuak Nafarroan 0tik 3 urtera arteko ikasleei kalitateko hezkuntza zerbitzua bermatzeko egiten dituen jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Despopulazioaren arriskuan dagoen landa eremurako gizarte berrikuntzako ekosistema multzo bat sortu, kudeatu eta zuzentzeko zerbitzu bat kontratatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Inklusio eta Gaikuntza Digitalaren 2021-2025 aldiko Planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 - Inklusio eta Gaikuntza Digitalaren 2021-2025 aldiko Planaren betetze mailari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuak antolatutako ibilaldietako eskola garraioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren tutoretzapeko hiru adingabe ustez prostituitu eta abusatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, 2022ko irailaren 6koa, Kontuen Ganberaren fiskalizazio-programan honako txosten hau sartzen duena: “SODENAren kudeaketa, pandemian zehar ETEak, mikroETEak eta langile autonomoak norbera babesteko ekipamenduez hornitzeko erosketarako”.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Beste baterako geratu da Konstituzio Auzitegiko magistratuen lanpostu huts bat betetzeko hautagai baten izendapena, Senatuari aurkeztu beharrekoa. Ander Gil García jaunak aurkeztu du (Lehendakaria-Senatua).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Parlamentuko Osoko Bilkurak zein batzordeek 2021eko maiatzetik 2022ko maiatzera bitartean onetsitako ebazpenen betetze-egoera. Excel taularen bidezko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute urriaren 28an Nafarroan pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko estrategiei buruzko Osoko Bilkura monografiko bat egitea. Eskaera Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Arauak ere onetsi dira. 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute botoa eskuordetzeko eta Mahaiaren erabakietarako formulario-eredu berria onetsi dute, behin ezagututa Konstituzio Auzitegiaren doktrina berria.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen duen Batxilergoko XIII. Txapelketako finala Parlamentuan egin dadin. Urriaren 15ean izanen da, osoko bilkuren aretoan.

- Mahaiak onetsi egin du Haur-minbiziarekin Sentsibilizatzeko Hilabetearen ospakizunarekin bat egiteko proposamena. Hori dela eta,  Parlamentuaren egoitzaren fatxada kolore urrez argiztatuko da urriaren 28an, 21:00etatik 22:00etara.

- Mahaiak onetsi du Nazio Batuen Egunarekin eta erakundearen 77. urteurrenaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena. Hori dela eta, Parlamentuaren egoitzaren fatxada kolore urdinez argiztatuko da urriaren 24tik 30era (urriaren 28an izan ezik), 21:00etatik 22:00etara.

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuko atalondoan “Zer gertatzen da Rwandan? Galdetu bizikletei” erakusketa jartzeko proposamena. Erakusketaren inaugurazioa irailaren 14an izanen da, asteazkena, goizeko 10:00etan. Ikusgai egonen da hilaren 27ra arte.

- Mahaiak onetsi egin du Euskaltzaindiaren Osoko Bilkura bat Nafarroako Parlamentuan egiteko proposamena. Irailaren 30ean izanen da, ostirala, goizeko 10:00etan (osoko bilkuren aretoa, ateak itxita).