2022ko maiatzaren 16ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko MAIATZAK 16– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 16–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako Eliza Katolikoan egindako sexu-abusuen biktimak aitortzeari buruzkoa. María Virginia Magdaleno Alegría andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Arrunta-presakoa.
- Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuen behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du. Gehiengo osoko foru legea. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura.
INTERPELAZIOAK:
Talentua sortzeko eta erakartzeko politika fiskalari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat egin dezan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan proiektuak ebaluatzeko langile eta baliabide material egokiak kalkulatze eta birdimentsionatze aldera. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen Arma Nuklearrak Debekatzeko Ituna babestu dezan. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Erretiratzea Eskubide Sozialetako kontseilariak egin beharreko agerraldia, balora dezan Nafarroan Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren egoerari buruz Mendekotasunaren Behatokiaren XXII. Irizpenean eginiko ebaluazioa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, azal ditzan 2011n egindako Segurtasun Batzordeak polizia-koordinazioaz hartutako erabakien alderdi zehatzak, 112ko aginte eta koordinazio zentroan inplikazioak sorrarazita. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakariarena, 2021eko Jardueren Memoria aurkez dezan. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluak aurkeztu du.
- Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendariarena eta Ondare Arkitektonikoaren Ataleko buruarena, azal dezaten zergatik ez den aktibatu inoiz Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 foru Legearen 29.1 artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- Garraio-txartel bakarrak gazteentzat dituen ondorioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
- Nafarroako Kultur Ondareari buruzko Foru Legearen 29.1 artikulua betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
Zahar-etxeek 2021ean jasan duten arazo ekonomikoari aurre egiteko neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aramburu Bergua andreak aurkeztu du.
- Eguneko zentroen plan zuzendariari eta co-housing zein etxebizitza babestuen arloko aurrerabideari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
- Datozen hilabeteetako barne produktu gordinaren (BPGd) hazkundearen gaineko aurreikuspenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- Martzillako adingabeendako Behaketa- eta Harrera-zentroan arreta hobetze aldera aurreikusitako jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko Foru Legeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko Foru Legearen 33. artikuluak aipatzen dituen lan-mahai edo -foroei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.
- Endarlatsa-Behobia tarteko eten/desbideratzeak direla-eta egindako jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.
- Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioaren eta garraiolarien artean lortutako akordioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- COVID-19aren kudeaketan babes-materialak eta gisakoak erosteko kontratazio-espedienteei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Iruñerriko eskaintza industriala berrantolatzeari begira Lanbide Heziketako ikastetxe berri bat eraikitzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Joan den legegintzaldian hedabideei banatutako publizitate instituzionalari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
- Autokarabana-turismoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legean guztira jasotzen diren hobarien zenbatekoei buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- “FORU” Justiziari, Giza Eskubideei eta Demokraziari buruzko Nazioarteko Zikloa elDiario.es-ekin elkarlanean antolatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Bizigarritasunari buruzko Foru Dekretuaren idazketa berriari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Aroztegia Jauregiaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren Konpentsazio Batzordeak edo Palacio de Aroztegia SLk aurkeztutako ondare-erantzukizuneko erreklamazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- N-121-A errepideko euskarazko errotulazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2022ko maiatzaren 11koa, zeinaren bidez Idoia Tajadura Tejada andrea eta María Belén Cilveti Gubía andrea izendatzen baitira Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko kide eta ordezko kide, hurrenez hurren.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021-2023 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2021eko deialdien ebaluazio-txostena, eta horiek Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeari helaraztea erabaki dute.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2022ko lehen hiruhilekoan emandako abalei eta abalatutako zenbatekoei buruzko informazioa.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluak maiatzaren 9an emandako 12/2022 Irizpena, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan erlijioko irakasleen lanpostuei eustea bermatzen duen Foru Lege proposamena ordenamendu juridikoaren araberakoa izateari buruz eta hezkuntza-administrazioaren zerbitzuko langileekiko suerta daitezkeen bidegabekeriei buruz.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluak maiatzaren 9an emandako 12/2022 Irizpena, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan erlijioko irakasleen lanpostuei eustea bermatzen duen Foru Lege proposamenari buruzkoa.
- Babes-eskaria, Nafarroako Gobernuak informazioa ukatu izanagatik honako honi buruz: Kontuen Ganberak egindako txostenak aipatzen dituen ondasun eta zerbitzuen gastu arruntaren kontratuak, guztira 70,48 milioi euroko zenbatekoarekin. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. Erabaki da legebiltzarreko zerbitzuek beharrezkoak diren zuzemenak eginen dituztela aipatu kontratuei buruzko informazioa eskuratze aldera.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuko atalondoan “El ABC que salva vidas. Diez años de la Asociación” erakusketa jartzeko proposamena. Urriaren 14tik azaroaren 4ra egonen da ikusgai.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du aurten ere maiatzaren 17an egin den Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.
2.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du LGTBIfobia eta lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualek pairatzen duten diskriminazioa desagerrarazteko.
3.- Nafarroako Parlamentuak aiutortu egiten du Nafarroako LGTB+ elkarte guzti-guztiek egin, egiten eta eginen duten lan handia.