Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Maiatzak 9

2022ko maiatzaren 9ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko MAIATZAK 9– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 9–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aldeko iritzia. Maiatzaren 26ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

- Onetsi da eskaria, txosten juridiko bat egin dadin, Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena ordenamendu juridikoaren araberakoa izateari buruzkoa.

- Nafarroako errepideak erabiltzeko kanona arautzen duena. Nafarroako Alderdi Sozialista eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Europaren Eguna ospatu dezan eta ekimenak, parte hartzeko bideak eta gazte-proposamenak sustatu ditzan Nafarroan, 2022-Gazteriaren Europako Urtean. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da neurriak har ditzan 2022an jada aplikatzekoa den PFEZaren tarifaren deflaktazio progresiboari begira. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Espainiako zentral nuklearren bizitza baliagarria luzatzeari buruzko azterlan orokor bat agin dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da giza papilomaren birusaren aurkako babeserako Nafarroako txertoaren egutegia egokitu dezan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, azal dezan Desgaitasun Planaren betearazpena, 2020. eta 2021. urteetakoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, informazioa eman dezan eraikuntzari eta arkitekturari aplikatutako industrializazio eta digitalizazio zentro nazionala abian jartzeko Nafarroako eta Espainiako Gobernuek sinatu duten protokoloari buruz, bai eta hura abian jartzeko egiten ari diren urratsei buruz ere. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Nafarroako errepideak ibilgailu astunen gaineko bidesarien bidez finantzatzeko duen proposamenaren azken aurrerapenak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- DEKUMAS emakume lesbiana eta bisexual zis eta transen elkarteko ordezkariekin, egiten duten lana aurkez dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa) Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

-Adinekoak Krisiaren Aurka plataformako ordezkariekin, beraien erreibindikazioak aurkez ditzaten, egoera ahulenean dauden adinekoentzat finantza arloko bazterketaren prozesuak eragiten dituen ondorioak lehengoratze aldera legeria sortu beharra dela-eta. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Cultura en Vena fundazioko ordezkariekin, ingurune sanitarioetan kultura eskuratzearen inguruan dituzten proiektuak aurkez ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- NAPAR-Nafarroako Ikus-entzunezkoen Ekoizpena elkarteko ordezkariekin, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko edukien agregatzailearen bideragarritasun plana arinago gauzatzeko beharrizana azal dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- 0-3 plataformaren ordezkariekin,0-3 zikloaz duten ikuspegia, berain erreibindikazioak eta grebara joateko izan dituzten arrazoiak azal ditzaten. Jorge Aguirre Oviedo jaunak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Bisita Magnesitas Navarras, SA enpresak Eugin duen “El Quinto” meategira, geroago enpresarekin lan-bilera egiteko honako hauei buruz: Artesiagako meatze-proiektua, hura Natura 2000 Sareko guneekin bateragarri izatea, Erdizko larrean abeltzaintza estentsiboa sustatzeko planaren aurkezpena eta Esteribar, Erroibar eta Baztan herritarren informazio, parte hartze eta prospekziorako prozesuaren emaitzen aurkezpena. Yolanda Ibáñez Pérez andreak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa) eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Murchanten arreta medikorako bost moduluren salbuespenezko ordainketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturen 2021-2023 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako deialdien ebaluazio-txostenak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Nafarroako plan estrategikoa.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko martxoan egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena. 2022ko ekitaldiko lehen hiruhilekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren idazkia, zeinaren bidez dokumentazioa eskatzen den eta jakinarazten den eten egiten dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira neurriak ezartzen dituen Foru-lege proposamenaren egokitasunari buruzko irizpena emateko epea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren idazkia, zeinaren bidez dokumentazioa eskatzen den eta jakinarazten den eten egiten dela irizpena emateko epea, jakite aldera ordenamendu juridikoarekin eta, zehazki, kudeaketa publikoarekiko ardura, ekonomia, baliabideak helburuei hertsiki egokitzea eta baliabide publikoak efizientziaz esleitu eta erabiltzea printzipioekin bat ote datorren formalizatutako kontratuen jarraitutasuna, hondakinen azpiegitura baterako proiektua idazteko eta exekutatzeko erabilera horrekin hirigintzaren aldetik bateraezina den lurzati batean.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, Nafarroako Kontseiluak irizpena eman dezan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira neurriak ezartzen dituen Foru Legearen egokitasunari buruz. Legea Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak 2022ko apirilaren 28an onetsita da. Uxue Barcos Berruezo andreak, Ana Isabel Ansa Ascunce andreak, Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak, Isabel Aramburu Bergua andreak, Jabi Arakama Urtiaga jaunak, María Roncesvalles Solana Arana andreak, Mikel Asiain Torres jaunak eta Pablo Azcona Molinet jaunak (Geroa Bai talde parlamentarioa), Bakartxo Ruiz Jaso andreak (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioa), Ainhoa Aznárez Igarza andreak eta Mikel Buil García jaunak (Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkartea) eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute COVID-19aren aurkako Nafarroako Parlamentuaren Prebentzioko Kontingentzia Plana aldatzeko proposamena, Nafarroako Gobernuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuaren ekarpenekin.

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoko zuzendaria hautatzea. Onetsitako arauen arabera, paper bidezko isilpeko bozketa izanen da. Foru parlamentari bakoitzak hautagai bakar baten izena jartzen ahalko du txartelean. Hautagaiak aurkezteko epea maiatzaren 19ko 17:30ean amaituko da.

Mahaiak botoen gehiengo osoa lortzen duen hautagaia hautatu dela aldarrikatuko du. Aipatu gehiengoa lortzen ez bada, bozketa errepikatuko da, eta bigarren bozketa horretan hautagai bakar batek ere ez badu gehiengo osoa lortzen, prozedura bukatutzat eman eta prozesu berri bat hasi beharko da.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Europaren Egunaren ospakizunarekin.  PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Europaren Eguna dela-eta maiatzaren 9an izan diren ospakizunekin.

2. Nafarroako Parlamentuak beharrezkoa jotzen du ekimen eta ekintza politikoak eta herritarrenak sustatzea eta bultzatzea 2022-Gazteriaren Europako Urtean.

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du gazteen ikuspegia sartzea Next Generation EU funts europarrekin finantzatutako inbertsioetan, Nafarroako gazteriak pairatzen dituen problematika kronikoak desagerrarazte aldera.

4. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du gazteen parte-hartzerako bideak sortu eta susta ditzan. Bide horiek demokrazia parte-hartzaileago baten eta erakunde irisgarriagoen alde eginen dute, gazteriari garrantzi handiko zeregina esleituz, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziatik (COFOE) ateratako ondorioen haritik.

5. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du –eta horretarako konpromisoa hartzen du– Nafarroako gazteen artean Europaren aldeko sentimendua sendotzeko eta Nafarroako herritarrek Europako erakundeak hobeto ezagutzeko ekimenak eta jarduerak susta ditzan”.