Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Martxoak 28

2022ko martxoak 28ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko MARTXOAK 28– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, martxoak 28–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako abeltzaintzako sektorerako garatu beharreko politikei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nekazaritzako elikagaien SEEPEak Nafarroan izango duen eragina buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Birformulatzekotan geratu da.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bete egin dezan Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren 1/2021 Agindu Zirkularra, 2+1 errepideak eta aurreratzeko errei gehigarriak diseinatzeko gomendioei buruzkoa, haren 2.4 apartatuan. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da etxegabetasuna desagerrarazte alderako politika publikoak bultza ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María  Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. (10-22/MOC-00033). Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren neurriak betearaz ditzan Ikusmen Osasunari eta Itsutasunaren Prebentzioari buruzko Plan Integral bat garatu eta abiarazte aldera. Nafarroako Alderdi  Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Saharako gatazkarako konponbide bat sustatu eta lagundu dezan, NBEaren ebazpenetan oinarritutako deskolonizazio prozesuaren esparruan, Saharako herriaren autodeterminaziorako eskubidea barne. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da apirilaren 14ko 96/1997 Foru Legearen 4.2 eta 5.2 artikuluak ken ditzan. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Nafarroan hezkuntza itun bat lortzeko eragile aktiboa izateko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lanbide Heziketako zuzendari nagusiarena, informa azaldu dezan Nafarroako Lanbide Heziketako Tuterako eskualdeko lanbide heziketaren plangintza berria. Navarra suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, informazioa eta azalpenak eman ditzan Nafarroako gazteen emantzipazioari buruzko 2021eko inkesten emaitzei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako ADAEC-Endometriosi Kronikoak Kaltetutakoen Elkartearen ordezkariekin, informa dezaten endometriosiari eta elkartean garatzen duten eginkizunari buruz. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- “SOS Ucrania” klusterrarren ordezkariekin, haren eginkizuna, egoera, beharrizanak eta eskariak aurkez ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Gazteentzako kultur bonoaren onuradun izanen diren gazteen kopuruari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Institutuan garatzeko dauden arauei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Honako galdera hauek berrestea: Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Idazkaritzako bulegoburu eta Uharteko Udaleko eta Esteribarko Udaleko Gizarte-zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariaren ordainsariei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du (10-22/PES-00034); eta Administrazioan telelana arautzeko foru dekretuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga andreak aurkeztu du.

- Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpenean Defentsaren gastuek BPGaren % 2ra igotzeak izan dezakeen eraginari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du

- Eskola aseguruak tratamendu neuropsikiatrikoak eta psikologikoak estaltzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan medikuak kontratatzeari buruzkoa.  Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Reina Sofia ospitaleko zerbitzuen zorroan sartu diren prestazio berriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Tuterako osasun Barrutiko Dermatologia kanpora ateratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Tuterako Barrutiko erradiodiagnostikoko mediku espezialisten lanpostuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

-  Reina Sofia Ospitaleko ZIUko erizaintzako buruaren kargua uzteko eskariari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Ega eta Urederra ibaietako kontserbazio bereziko eremuaren (KBE) gidaritza batzordearen eratze formalari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Ingeniarien Elkargoari Esako presaren segurtasunari buruzko irizpen bat enkargatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko otsailean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Garesko Udaletxean Mahaiaren bilkura ibiltaria egiteari buruzko txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzten adostasunerako proposamenak, Europako sindikatuen Konfederazioko kideek eta Ukrainako inbasioaren ondoriozko gaurko egoerak gehien ukitzen dituen sektoreek eginak, haien inpaktu sozial eta ekonomikoak. Nafarroako Gobernuak igorri ditu.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Espainiako Arartekoaren Erakundearen 2021eko txostena.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du ”Pandemiaren kudeaketaren dimentsio konstituzionala” izeneko konferentzia egiteko proposamena, Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean sinatutako hitzarmenaren baitan. Heldu den apirilaren 29an izanen da, ostirala, 12:15ean, erabilera anitzeko aretoan.

-Mahaiak onetis egin du Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren fatxada argiztatzeko proposamena, .Endometriosiaren Mundu Eguna ospatzeko. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzesten baitu Kubako Gobernuaren errepresioa oposizioko kideekiko. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

“Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du Kubako diktadura-gobernuaren errepresioa pasa den udako protesta baketsuetan parte hartu zutenekiko eta exigitzen du herrialde horretan dauden preso politiko guztien askapena”.